XSLaren edukia

Oinarrizko Histologia Medikoa27272

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Titulazioa
Medikuntzako Gradua (Euskaraz)
Ikasturtea
2024/25
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Ingelesa
Kodea
27272

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2751
Gelako p.1212
Laborategiko p.2424

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Oinarrizko Histologia Medikoa 2. kurtsoko oinarrizko ikasgaia da. Dagokion modulua hauxe da: Morfologia, giza gorputzaren egitura eta funtzio normalak bizitzaren garai desberdinetan; ingurunera moldatzea.

Ikasgai honen osagarria Histologia Mediko Berezia da. Bere oinarrizko izaeragatik, lagungarria da ehunen egitura mikroskopikoari buruzko ezagutza (egoera proplasiko, euplasiko zein erretroplasikoan) behar duten ikasgaientzako. Giza organismoaren antolakuntza-maila desberdinetan gertatzen diren itxura- eta egitura-aldaketak ikasteko oinarriak ezartzen ditu, kalteen diagnostiko zehatzagoa eta interpretazio biologikoa erraztuz. Ikasgai honetan garatuko den lanari esker ikasleak organismoaren oinarrizko ehunak zein sistema organikoak ezagutu eta identifikatuko ditu, organismo osoan kokapen

orokorra dutenak alegia. Ikasgaia egokiro garatu ahal izateko ikasleak Zelulen Biologia eta Garapenaren Biologiari buruzko ezagutza sakona behar du.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK:



1.Aukera anitzeko galderetan, erantzun laburrekoetan zein ahozkoetan, kontzeptu egokiak identifikatu: nerbio-sistema, sistema kardiobaskularra eta sistema immunitarioa osatzen duten ehun eta organoen egitura mikroskopikoari buruzkoak; organo horien enbrioi-garapenaren eta organogenesiaren oinarrizko ezaugarriei buruzkoak. Egitura eta funtzioa erlazionatzeko gai izatea eta horrek patologiaren oinarrietan duen garrantziaz ohartzea, ezagutza hori beste diziplina biomedikoekin integratuz.



2.Analisi kritikoa burutu; ehun eta egitura tisularrak identifikatu; eta terminologia zientifiko egokia erabiliz, organismoaren oinarrizko ehunak zein nerbio-sistema, kardiobaskularra eta immunitarioren morfologia, egitura eta funtzioarekin erlazionaturiko galderak edo problemak erantzun.



3.Irudi mikroskopikoen jatorria ezagutu, baita nerbio-sistema, kardiobaskularra eta immunitarioa osatzen duten ehun eta organo desberdinen egiturak eta ezaugarriak.



4.Nerbio-sistema, kardiobaskularra eta immunitarioaren ehun eta organoetako osagai eta egiturak identifikatu eta azaldu irudien bidez.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

GAI TEORIKOAK:

1. IKASGAIAREN AURKEZPENA. EHUNAK: KONTZEPTUA ETA SAILKAPENA

2. EPITELIO-EHUNA. Estaldura-epitelioak.

3. EPITELIO JARIATZAILEAK(guruin-epitelioak)

4. EHUN KONEKTIBOA

5. EHUN KONEKTIBOAREN ALDAERAK

6. GANTZ-EHUNA

7. KARTILAGOA

8. HEZUR-EHUNA

9. HEZURKETA I

10. HEZURKETA II

11. ODOLA

12. ODOLAREN OSAGAIAK ETA FUNTZIOAK

13. HEMATOPOIESIA

14. MUSKULU-EHUNA: OROKORTASUNAK;ESKELETIKOA ETA KARDIAKOA

15. MUSKULU LEUNA

16. NERBIO-EHUNA

17. NEUROGLIA

18. NERBIO-ZUNTZA; SINAPSIA ETA LOTURA NEUROEFEKTOREAK

19. NERBIO-SISTEMA. ZEREBROKO KORTEXA

20. ENTZEFALOKO NUKLEOAK ETA GAI ZURIA, BIZKAR-MUINA ETA NERBIO-GONGOILAK

21. PLEXU KOROIDEOAK, NERBIO-SISTEMA ZENTRALEKO ESTALKIAK ETA NERBIO PERIFERIKOARENAK

22. ZENTZUMEN-ORGANOAK

23. SISTEMA KARDIOBASKULARRA

24. ODOL-KAPILARRAK, ZAINAK ETA HODI LINFATIKOAK

25. SISTEMA IMMUNITARIOA. ORGANO LINFOIDE PRIMARIOAK

26. ORGANO LINFOIDE SEKUNDARIOAK; GONGOIL LINFATIKOAK

27. BAREA



GELAKO PRAKTIKAK:

1. Estaldura-epitelioak. Epitelio jariatzaileak.

2. Ehun konektiboa eta gantz-ehuna. Kartilago-ehuna eta Hezur-ehuna.

3. Odola eta hematopoiesia. Muskulu-ehuna.

4. Nerbio-sistemaren garapena

5. Nerbio-sistema eta begi-globoa

6. Aparatu kardiobaskularra eta Sistema immunitarioa.



LABORATEGIKO PRAKTIKAK:

1. Estaldura-epitelioak.

2. Epitelio jariatzaileak.

3. Ehun konektiboa eta gantz-ehuna.

4. Kartilago-ehuna eta hezur-ehuna.

5. Odola eta hematopoiesia.

6. Muskulu-ehuna

7. Nerbio-ehuna I

8. Nerbio-ehuna II

9. Begi-globoa.

10. Aparatu kardiobaskularra.

11. Sistema immunitarioa.

12. Berrikusketa

MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistralak:

Gai bakoitzaren eduki nagusiak aurkezten dira beraietan, gaien alde garrantzitsuenak azpimarratuz.

Mikroskopia-praktikak:

Saio praktikoak eta derrigorrezkoak dira. Irudi histologikoak analizatu, lagin biologikoak aztertu eta behaturiko helburuak irudikatzen ditu ikasleak. Mikroskopioak eta baliabide birtualak erabiltzen dira.

Gelako praktikak:

Praktiketarako prestatu eta gai batzuen edukietan sakontzen da mota desberdinetako ariketak/lanak eginez.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 15
    • Diapositiba bidezko azterketa praktikoa (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

5 motako ebaluazioak hartuko dira kontutan:

- Gelako praktiketan egindako ariketak edo lanak

- Mikroskopio-praktiken txostena

- Diapositiben bidezko azterketa praktikoa

- Azterketa teoriko finala (test motakoa)

- Klase teorikoen ostean egindako galdeketak



IKASKETA-EMAITZA PROBA EMAITZA MINIMOA BALIOA(%)



1 Azterketa teorikoa 4,75 60

1,2 Galdeketak - 10

1,2,3 Gelako praktikak 4 10

4 Praktiketako txostena 4 5

3 Azterketa praktikoa 7 15





* Proba bakoitzean emaitza minimoa ateratzea derrigorrezkoa da ikasgaia gainditzeko.

* Azterketa teorikoan gutxienez 45 galdera erantzun behar dira (45/60tik)

* Ez da azterketa praktikoaren emaitza gordetzen.

* Laborategiko praktikak derrigorrezkoak dira.

* Ebaluazio jarraituari uko egiteko ikasleak aldez aurretik adierazi beharko du dagokion eskaera-orria betez, kurtsoaren lehenengo 9 asteetan zehar. Ikasle horientzako ebaluazio-sistema ondokoa izango da:



GAITASUNA PROBA EMAITZA MINIMOA BALIOA (%)



1 Azterketa teorikoa 4,75 80

3 Azterketa praktikoa 7 20







*Ebaluazio jarraituari uko egiteak ez du laborategiko praktikak egin eta praktika-txostena aurkeztea salbuesten, baldin eta justifikatu gabe badaude.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

GAITASUNA PROBA EMAITZA MINIMOA BALIOA (%)



1,2 Azterketa teorikoa 4,75 80

3 Azterketa praktikoa 7 20





* Azterketa teoriko eta praktikoa presentzialak izango dira.

* Proba bakoitzean emaitza minimoa ateratzea derrigorrezkoa da ikasgaia gainditzeko.

* Ez da azterketa praktikoaren emaitza gordetzen.

* Praktika-txostena jasoko da. Praktikak egin izana derrigorrezkoa da.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Pawlina W. Ross. Histología. Texto y Atlas. Correlación con biología molecular y celular. 9ª Ed. Wolters Kluwer, 2024.
- eGelan irakasleek jarritako materiala
- Praktikarako gida-liburua (eGelan)

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1.Pawlina W. Ross. Histología. Texto y Atlas. Correlación con biología molecular y celular. 9ª Ed. Wolters Kluwer, 2024.

2. Kierszenbaum AL, Tres LL. Histología y Biología Celular. Introducción a la Anatomía Patológica. 5ª Ed. Elsevier, 2020.

3. Badiola I. eta Alonso Arana E. Giza Histologia Orokorra (2015). UEU eta EHU.

4. Badiola I eta Alonso Arana E. Giza Histologia Medikoa (2018). UEU eta EHU.

5. Wheater. Histologia funcional: Texto y Atlas en color. 7ª edición. Elsevier, 2024

6. Gartner & Hiatt. Histología. Atlas en color y texto. 8ª Edición. Ed. Wolters Kluwer, 2023.

7. Ross MH, Pawlina W, Barnash TA. Atlas de Histología Descriptiva. Ed. Panamericana, 2013

8. Martín-Lacave I, Utrilla Alcolea JC, Fernández-Santos JM. Atlas de Histolgía. Microscopía óptica y electrónica. Ed. Universidad de Sevilla, 2020

Aldizkariak

Investigación y Ciencia
Mundo Científico
Mente y Cerebro

Web helbideak

1. https://web.duke.edu/histology/
2. https://histology.medicine.umich.edu/
3. https://histologyguide.com/slidebox/slidebox.html
4. https://cps.med.ubc.ca/virtual-histology/
5. https://zoomify.luc.edu/
6. https://www.dartmouth.edu/~anatomy/Histo/lab_1/Lab1_main.htm
7. http://www.meddean.luc.edu/lumen/MedEd/Histo/frames/histo_frames.html
8. http://campus.usal.es/~histologia/histologia.htm
9. http://lecannabiculteur.free.fr/SITES/UNIV%20W.AUSTRALIA/mb140/Lectures.htm
10. https://medcell.org/histology/histology.php


TaldeakToggle Navigation

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

32 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

61 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala