Irakasleak
JOSE JAVIER MEANA MARTINEZ
- Ezagutza arloa
- Farmakologia
- Saila
- Farmakologia
- Ikastegia
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
- Posta elektronikoa
- javier.meana@ehu.eus
Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua (1983), bikain graduarekin, eta Medikuntzan doktorea sari bereziarekin (1990).
Farmakologiaren Irakasle titularra (1992-2001) eta gaur egun katedraduna. UPV/EHUko Medikuntzako Graduan eta zenbait graduondokotan ematen ditu eskolak. Estokolmoko Karolinska Institutuan eta Ginebrako Unibertsitatean egin du lana ere. Hiru aldiz jarraian, I+D+I batzordearen kidea (2004-2017). Medikuntza eta Odontologia Fakultatearen Antolakuntza Akademikorako eta Irakaskuntzaren Berrikuntzarako Dekanordea (2001-2003). Baditu 7 bosturtekoak (1986-2021) eta ikerkuntzaren 6 seiurtekoak (1986-2021). 2005. urtetik aurrera A2 maila dauka.
CIBERSAM-era atxikitutako Neuropsikofarmakologia ikerlari taldearen ikerlari nagusia izan da. BioBizkaia Osasun Ikerketa Institutuaren ikerlari atxikia eta bere ikerkuntza-batzordearen kidea da. Emeretzi Doktorego Tesia eta 30 Gradu edo Masterreko bukaerako lanak zuzendu ditu.
Gaur egun, 200 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu WOS-en dauden goi-mailako nazioarteko aldizkarietan. Gainera, 61 liburu-kapitulu idatzi ditu ere eta 9 liburuen editorea izan da. Erregistratutako 7 patenteen ikerlaria da. Bere h-indizea 42 da (WOS, 2023 Maiatza).
Javier Meana 29 ikerkuntza-proiektu lehiakorren eta enpresekin garatutako beste 19 proiektuen arduraduna izan da. Gainera, beste 41 ikerkuntza-proiektutan hartu du parte ikerlari moduan.
Gaur arte, 37 Doktorego aurreko eta ondoko ikerlariak bere zuzendaritzapean egin du