XSLaren edukia

Irakasleak

JOSE ANTONIO RODRIGUEZ PEREZ

Ezagutza arloa
Genetika
Saila
Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
josean.rodriguez@ehu.eus

1998an Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Biologian doktore gradua lortu nuen. Tesia bukatu ostean Eusko Jaurlaritzaren Doktorego osteko beka lortuta Sydney-ko Westmead Institute for Cancer Research-era joan nintzen ikertzera. Bederatzi urtez minbizaren transformazioaren inguruko prozesu molekularrak ikertzen aritu nintzen hainbat herritako ikerketa zentruetan Australian, Herbeheretan, EEBBn eta. 60 ikerketa artikulu baino gehiago argitaratu ditut eta nire H indizea 28 da. 6 tesi (ko)-zuzendu ditut eta beste bat zuzentzen ari naiz.

2007 urtean UPV/EHUra bueltatu eta, Euskadiko Zientzia eta Teknologia Sistemara batu nintzen. MICINN eta Eusko Jaurlaritzako, eta UPV/EHUko proiektuei esker minbiziaren prozesu molekularrak aztertzen dituen ikerketa lerro bat garatu dut. Gure lana proteinen ubikitinazioan eta garraio nukleozioplasmikoan zentratzen da. Gure helburua minbiziaren osaketarako zuzendutako terapia berriak garatzea da.

UPV/EHUko Agente Biologikoen eta Genetikoki Eraldatutako Organismoen Ikerketetarako Etika Batzordeko kidea, eta Asociación Española de Investigación sobre el Cáncer (ASEICA) elkarteko juntakidea izan naiz.

Ikerketa talde nazional nahiz internazionalekin lankidetzan dihardut, eta gure taldea ‘European COST Action (PROTEOSTASIS)' delakoaren parte da.

ORCID iD: 0000-0002-2823-373