Irakasleak
FELIX ZUBIA OLASCOAGA
- Ezagutza arloa
- Medikuntza
- Saila
- Medikuntza
- Ikastegia
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
- Posta elektronikoa
- felix.zubia@ehu.eus
Medikuntza eta Kirurgian Lizentziatua (1998) eta Doktorea (2009), biak UPV/EHUn. Medikuntza Intentsiboan espezialista (2004), Donostia Unibertsitate Ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitatean egiten du lan 2004tik. UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza fakultateko irakasle laguntzaile 2007tik.
Arlo klinikoan egiten du lanaren zatirik handiena, Zainketa Intentsiboen Unitatean. Bere ikerketa lerro nagusiena pankreatitis akutua duen paziente kritikoa da. 5 doktorego tesi zuzendu ditu, eta hainbat biltzarretan parte hartu du. 30 artikulu argitaratuak ditu. Euskadi Irratiko kolaboratzaile da Osasun Etxea irratsaioan.