XSLaren edukia

Hizkuntzalaritza Orokorra28496

Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Titulazioa
Logopediako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
28496

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.1015
Tailerra1015

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Logopediaren helburu nagusia da adin guztietako pertsonen hizkuntzaren, ahotsaren, ahozko funtzio ez-berbalen, ahozko eta idatzizko hizkuntzaren eta komunikatzeko beste modu batzuen nahasmenduak ebaluatzea, diagnostikatzea eta tratatzea. Horrez gain, Logopediako profesionalaren lan garrantzitsua da esku-hartze prebentiboak planifikatzea eta gauzatzea ere, nahasmendu horien eragina murrizteko eta arreta-hartzailearen ahozko funtzioak eta funtzio komunikatiboak hobetzeko. Hortaz, hizkuntzarekin lotutako hainbat alderdi lantzen ditu Logopediako profesionalak. Hori dela eta, ezinbestekoa du hizkuntza eta hizkuntzarekin lotura duten fenomenoak aztertzen dituen zientziaren oinarrizko ezaguera izatea. Hain zuzen, horixe da Hizkuntzalaritza Orokorra irakasgaiaren helburu nagusia, Hizkuntzalaritzaren oinarriak ematea Logopediako graduan hasi berriak diren ikasleei, ezinbestekoa izango baitute zimendu hori graduan zehar. Horretarako, hizkuntzaren azterketari buruzko eta Hizkuntzalaritzaren adar nagusien gaineko edukiak lantzen dira irakasgaian edo, beste era batean esanda, hizkuntzaren maila nagusiak lantzen dira, ikasleek ikuspegi eta oinarri orokorra izan dezaten. Zehazkiago, fonetika eta fonologia, morfologia, sintaxi, semantika eta pragmatikako bereizketa, kontzeptu, fenomeno nahiz arazo nagusiak lantzen dira. Horrek hizkuntzaren nahasmendu motak identifikatzeko eta aztertzeko oinarriak emango dizkio ikasleari, diagnosia egin eta tratatzeko, esku-hartzeen bidez.



Ondoren, graduan zehar ezagutza hori garatuz joango da ikaslea, bereziki 2. mailan eskainiko den Hizkuntzaren Nahasteei Aplikaturiko Hizkuntzalaritza irakasgaiarekin, baina baita beste hauekin ere, besteak beste: Hizkuntzaren Psikologia, Hizkuntzaren eta Irakurketa-Idazketaren Garapenaren Nahasmenduak: Ebaluazioa eta Diagnosia, Eskuratutako eta Endekapenezko Hizkuntza-Nahasmenduak: Ebaluazioa eta Diagnosia, Degluzioaren eta Mintzamenaren Nahasmenduak: Ebaluazioa eta Diagnosia, Degluzioaren eta Mintzamenaren Nahasmenduetan Esku Hartzea, Hizkuntzaren eta Irakurketa-Idazketaren Garapenaren Nahasmenduetan Esku Hartzea, Eskuratutako eta Endekapenezko Hizkuntza-Nahasmenduetan Esku Hartzea, Beste Patologia batzuekin lotutako Hizkuntza-Nahasmenduen Neuropsikologia.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUN ESPEZIFIKO hauek izango dira jomugan irakasgaian:



- 1. gaitasuna. Hizkuntzalaritzaren adar nagusiak, Logopediaren oinarri linguistikoak direnak, eta horietako bereizketa, aztergai nahiz azterbide nagusiak ezagutzea eta bereiztea.



- 2. gaitasuna. Hizkuntzalaritzaren arlo nagusietako kontzeptuak eta terminologia ezagutzea eta horiek bereizteko gai izatea.



- 3. gaitasuna. Hizkuntzalaritzak aztertzen dituen hizkuntza-fenomeno nagusiak ezagutzea eta identifikatzea.



- 4. gaitasuna. Hizkuntzalaritzaren esparru teorikoa egoki aplikatzea hizkuntza-arazoak identifikatzeko eta aterabideak emateko.



Gaitasun espezifiko horiek lantzeko erabiliko den metodologiaren bidez, Logopedia-graduan zehazten diren honako ezagutza eta gaitasun hauek garatuko ditu ikasleak:



EZAGUTZAK



RCO9. Komunikazioan, hizkuntzan, mintzamenean, entzumenean, ahotsean eta hitzezkoak ez diren ahozko funtzioetan egiten den esku-hartze logopedikoaren oinarri biologikoak (anatomia eta fisiologia), psikologikoak (prozesuak eta garapen ebolutiboa), linguistikoak eta pedagogikoak ezagutzea eta integratzeko gai izatea.



RCO9.2. Logopediaren oinarri psikologikoak ezagutzea eta integratzea: hizkuntzaren garapena, garapen psikologikoa, hizkuntzaren Neuropsikologia, oinarrizko prozesuak eta Psikolinguistika.



RCO9.3. Logopediaren hizkuntza-oinarriak ezagutzea eta integratzea: fonetika eta fonologia, morfosintaxia, semantika, pragmatika, soziolinguistika.



GAITASUNAK



RC4. Hizketaren ekoizpen, hizkuntzaren egituraketa eta ahotsaren kalitate egokia aurkeztea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKI TEORIKOAK



1. Hizkuntzaren azterketarako sarrera

1.1. Giza hizkuntzaren ezaugarriak

1.2. Hizkuntzaren azterketa: Hizkuntzalaritzaren adarrak



2. Fonetika eta fonologia

2.1. Fonetika

· Fonetika/ikuspegi artikulatorioa eta akustikoa

· Suprasegmentuak

2.2. Fonologia

· Fonemak eta alofonoak

· Alternantzia

2.3. Hizketa-hotsen nahasmenduak



3. Morfologia

3.1. Hitzak eta morfemak

3.2. Prozesu morfologikoak

· Morfologia lexikoa

o Eratorpena

o Hitz-elkarketa

· Flexio-morfologia

3.3. Morfemen esanahia

3.4. Hitz motak

3.5. Morfologia-nahasmenduak



4. Sintaxia

4.1. Gramatika-kategoriak

4.2. Kategoria sintaktikoak

4.3. Perpausen egitura

4.4. Gramatika-funtzioak

4.5. Hizkuntzen tipologia sintaxiaren arabera

4.6. Nahasmendu sintaktikoak



5. Semantika

5.1. Esanahiaren azterketa

· Esanahi semantikoa eta hiztunaren esanahia

· Perpausa, esaldia eta proposizioa

5.2. Semantika lexikoa

· Harreman lexikoak

· Argumentu-egitura eta rol tematikoak

5.3. Semantika formala/konposizionala

· Konposizionalitatearen printzipioa

· Egia eta esanahia

· Proposizioen arteko harremanak

5.4. Nahasmendu lexiko-semantikoak



6. Pragmatika

6.1. Inferentziak: hiztunaren asmoa eta komunikazio-testuingurua

6.2. Teoria pragmatikoak

· Hizketa-ekintzak

· Grice: inplikaturak eta elkarrizketa-maximak

· Errelebantziaren teoria

6.3. Fenomeno pragmatikoak eguneroko komunikazioan

6.4. Nahasmendu pragmatikoak



EDUKI PRAKTIKOAK



Eduki teorikoak lantzeko hainbat eratako zereginak egin beharko ditu ikasleak lauhilekoan zehar.



- Ariketak. Gelan landutako gai bakoitzari ariketa sorta bat egokituko zaio. Ikasleek gelan edo etxean egingo dituzte ariketa horiek, batzuetan banaka eta beste batzuetan taldeka.



- Talde-lanak. Ikasleek taldekako lan batzuk egin beharko dituzte lauhilekoan zehar.



- Ahozko aurkezpena. Lan bat ikaskideen aurrean aurkeztu beharko dute ikasleek, taldeka.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaian eduki teorikoak eta praktikoak tartekatuko dira. Irakasleak eGela erabiliko du irakasgaiko materiala ikasleon eskura jartzeko, eta ikasleek ere plataforma horretara igo beharko dituzte egindako lan gehienak.



Hainbat eratako metodologia baliatuko da gaitasunak garatzeko eta irakaskuntza-emaitzak lortzeko:



- banakako jarduerak eta lanak

- talde-lanak

- ariketak

- eskola teorikoak

- ahozko aurkezpenak

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ikus ohiko deialdirako eta ezohiko deialdirako orientazioak (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua izango da irakasgaiaren ebaluazio-tresna nagusia, hark izango du lehentasuna.



ETENGABEKO EBALUAZIOAn, bi lan mota hauek gainditu beharko dira:



- Ariketak eta talde-lanak: % 60



- Idatzizko proba: % 30. Nahitaez gainditu beharko da.



Gainerako % 10a eskoletako parte-hartzeari dagokio.



Oharrak:



· Ebaluazio jarraitua egin ahal izateko, gelako saioetara joan behar du ikasleak (gutxienez, % 80ra), eta gelako ariketa eta lan guztiak egin beharko ditu behar den garairako eta egoki. Hori dela eta, arrazoi bereziren batengatik eskolaren batera joaterik izan ez duen ikasleak etxean egin beharko ditu eskola horretako zereginak, eta garaiz bidali.



· Irakasgaia ebaluazio jarraituaren bidez gainditzen duen ikasleak ez du azken ebaluazioko azterketarik egin beharrik izango.



* Ebaluazio jarraituari uko egitea



Ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duen ikasleak nahiz hasieratik azken ebaluazioko azterketaren bidez ebaluatua izatea aukeratzen duen ikasleak eskubidea izango du azken ebaluazioko azterketa egiteko (ebaluazioaren % 100). Eskubide hori baliatzeko, ikasleak idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasleari, etengabeko ebaluazioari uko egiten diola adieraziz, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan (1.-9. asteetan). Halako idatzirik aurkeztu ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira.



AZKEN EBALUAZIOKO AZTERKETA lauhilekoaren amaieran egingo da, zentroak ezarritako egunean eta orduan. Azterketan lortutako nota izango da kalifikazioaren % 100.



* Ohiko deialdiari uko egitea



UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egiteko, nahitaezkoa da lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago irakasleari idatzi bat helaraztea ukoa jakinarazteko.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren % 100 azterketa bidez ebaluatuko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak eGelan eskuragarri jarritako apunteak, artikuluak, ariketak eta abar, eta ikasleak berak lanak egiteko beharko dituen baliabideak. Irakasleak eGelan jarriko ditu material horiek, astean-astean. Horrez gain, Egunerokoa izango du eskuragarri ikasleak eGelan, eskolaz eskola landutakoaren jarraipena egin dezan.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ESCANDELL, M. V., V. MARRERO, C. CASADO, E. GUTIÉRREZ, N. POLO eta P. RUIZ-VA (ed.). 2014. Claves del lenguaje humano. Madril: Editorial Universitaria Ramón Areces.

FASOLD, R. eta J. CONNOR-LINTON. 2014. An introduction to language and linguistics (2. edizioa). Cambridge & New York: Cambridge University Press. [Euskarazko itzulpena: Hizkuntza eta hizkuntzalaritza: hastapenak. 2010. EHUko Argitalpen Zerbitzua.]

FROMKIN, V., R. RODMAN eta N. HYAMS. 2019. An introduction to language (11. edizioa). Boston: Cengage.

O'GRADY, W., M. DOBROVOLSKY. 2017. Contemporary linguistics: an introduction (7. edizioa). Boston, Mass.: Bedford-St. Martins.

RADFORD, S., M. ATKINSON, D. BRITAIN, H. CLAHSEN eta A. SPENCER. 2009. Linguistics: an introduction (2. edizioa). Cambridge: Cambridge University Press.

YULE, G. 2023. The study of language (8. edizioa). Cambridge & New York: Cambridge University Press.

Gehiago sakontzeko bibliografia

AKMAJIAN, A., R. A. DEMERS, A. K. FARMER eta R. HARNISH. 1995. Linguistics. An introduction to language and communication (4. edizioa). Cambridge, Massachusetts, London: The MIT Press.
ARTIAGOITIA, X. 2000. Hatsarreak eta parametroak lantzen. Gasteiz: Arabako Foru Aldundia.
CUMMINGS, L. 2008. Clinical linguistics. Edinburgh: Edinburgh University Press.
ESCANDELL, M. V. 2013. Introducción a la pragmática. Madril: Ariel.
EGUZKITZA, A. eta M. ETXEBARRIA. 2004. Hizkuntzalaritza orokorra: arazoak eta ikuspegiak. Gasteiz: Arabako Foru Aldundia.
KORTA, K. eta J. PERRY. 2019 [2006]. “Pragmatics”. Stanford Encyclopedia of Philosophy, E. N. Zalta (ed.).
MCGREGOR, W. B. 2009. Linguistics: an introduction. London: Bloomsbury Publishing.
OÑEDERRA, L. 2004. Fonetika fonologia hitzez hitz. Leioa: EHUko Argitalpen Zerbitzua.
SAEED, John I. 2016 [2009]. Semantics. West Sussex: Wiley-Blackwell.

Web helbideak

Sareko Euskal Gramatika. EHUko Euskara Institutua. https://www.ehu.eus/seg/aurkezpena

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala