XSLaren edukia

Hizketaren eta Entzumenaren Organoen Fisiologia28493

Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Titulazioa
Logopediako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
28493

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.1015
Tailerra1015

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Logopedia Gradua titulazioaren bigarren lauhilekoan ikasten den irakasgaia da. Giza gorputzaren egitura eta funtzioak ezagutu eta identifikatuko dira. Zelulen eta ehunen oinarri fisiologikoak ulertzea izango du helburu. Beraz, giza gorputzaren egitura analizatuko da, zelula, ehun, organo eta sistema mailan, hizketa eta entzumen- organoei garrantzia emanez.



Gainera, irakasgai honetan, organismoaren sistemen funtzionamendua jorratzen da, sistema horiek kanpo inguruneko eta zenbait patologien aurrean zein nolako egokitzapen burutzen dituen ere aztertuko delarik. Horretarako, ezinbestekoa da "Hizketa eta Entzumen-Organoen Anatomia" aldez aurretik ondo menperatzea. Irakasgai honetan landutako gaitasunak baliagarriak izango ditu ikasleak ondoren titulazioko beste irakasgaietako gaitasunak eskuratzeko, batez ere hurrengo alorrekin zerikusia dutenak: fisiopatologia, neuropsikologia, etab.



Etorkizuneko lanbidean, diagnosi eta terapiara begira, giza gorputzaren egiturari eta funtzioari buruzko ezagupen sendoak edukitzea nahita-nahiezkoa da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ezagutzak



RCO5. Logopediaren oinarri diren oinarri zientifikoak eta haien bilakaera ulertzea, eta modu kritikoan baloratzea logopediari loturiko ikerketaren berezko terminologia, saiakuntza klinikoak eta metodologia.



RCO9. Komunikazioan, hizkuntzan, mintzamenean, entzumenean, ahotsean eta hitzezkoak ez diren ahozko funtzioetan egiten den esku-hartze logopedikoaren oinarri biologikoak (anatomia eta fisiologia), psikologikoak (prozesuak eta garapen ebolutiboa), linguistikoak eta pedagogikoak ezagutzea eta integratzeko gai izatea.



RCO9.1. Logopediaren oinarri biologikoak ezagutzea eta integratzea: anatomia eta fisiologia.



Gaitasunak:



RC2. Gai izatea hainbat trebetasun garatzeko: arazoak konpontzea, kritikoki arrazoitzea eta egoera berrietara egokitzea.



Trebetasunak



RHT2. Terminologia menderatzea, beste profesional batzuekin modu eraginkorrean aritzeko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Fisiologia orokorra: Nerbio-seinalearen transmisioa.

2. Nerbio-sistema: nerbio-sistema zentrala eta periferikoa.

3. Entzumen-organoaren fisiologia.

4. Arnas sistemaren fisiologia.

5. Fonazio-organoen fisiologia.

MetodologiaToggle Navigation

-Irakasleak edukiak ahoz azaltzea, eta ikasgelan landutako kontzeptuak aztertu, laburtu eta asimilatzea.



-Kasuen analisia eta ebazpena.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Etika akademikoari eta egite ez-egokiak edo iruzurrak ebaluazio frogetan eta lan akademikoetan ekiditeko asmoz UPV/EHU-ko protokoloan aditzera ematen denaren arabera, irakasleak lehen klase egunean ikaslearen gida azaltzen duenean, zehaztasun handienarekin eta ahalik eta argien, ebaluazioari begira erabiliko diren materialak, baliabideak eta errekurtsoak (teknologikoak edo beste era batekoak) azalduko ditu.



ETENGABEKO EBALUAZIOAREN SISTEMA:



- E1: % 60: Test motako proba.

- E2: % 40: Taldean egindako lanak (% 30) eta banakako praktikak (% 10).



Irakasgaiko azken nota izateko ezinbestekoak izango dira hurrengo baldintzak:

- Aktibitate guztiak gainditzea.

- Gaitasun bakoitza modu independentean gainditzea.



AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA:

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari 2025ko martxoaren 12a baino lehen. Azken ebaluazio hori honela osatuko litzateke:

- Test motatako proba (% 60).

- Bakarkako lana (% 30).

- Bakarkako praktikak (% 10).



EBALUAZIO DEIALDIARI UKO EGITEA:



Deialdiari uko egiten dioten ikasleek "aurkezteke" kalifikazioa jasoko dute.

Ebaluazio jarraituaren kasuan, Graduko titulu ofizialetako ikasleen Ebaluazioaren Araudi erregulatzaileko 12.2 artikuluan jarritakoaren arabera, azkeneko probaren pisua irakasgaiaren kalifikazioaren % 40 baino gehiagokoa bada, deialdira uko egiteko nahikoa izango da probara ez aurkeztearekin. Era horretan, aktan ez-aurkeztua jarriko delarik.



Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian zehaztutakoa balekoa izango da ezohiko deialdian.



Ohiko deialdian gainditutako gaitasunen nota aintzat hartuko da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Anatomy & Physiology for Speech, Language, and Hearing 5th Edition, Kindle Edition by J. Anthony, Seikel, David G. Drumright, Douglas W. King. 2014.

- Bases fisiológicas de la práctica médica. Best & Taylor. West J.B. Panamericana. 14ª Edición, 2014.

- Fisiología Humana. Elaine N. Mariel, Suzanne M. Keller, Pearson 12ª edición, 2017.

- Fisiología Humana. Un enfoque integrado. Silverthorn DU. Editorial Panamericana, 6ª edición, 2014.

- Fisiología. Linda S. Costanzo. Elsevier Health Sciences, 7ª Edición, 2023

- Giza fisiologia. Garro M.A. Usurbil: Elhuyar; 1999. Eskuragarri: https://www.elhuyar.eus/sites/default/files/pd/8b9cbb0b7504b0cabb48a1cfea78de93ce2b376f.pdf

- Netter fundamentos de fisiología.Susan E. Mulroney, Adam K. Myers, Elsevier 2ª edición,2017.

- Texto y Atlas de Nutrición. Biesalski HK et al. Ed. Elsevier 8ª edición, 2021.

- Tórtora,-Derrickison. Principios de Anatomía y Fiología Humana. 15ª Edición. Panamericana, 2018.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Tratado de Fisiología Medica. Guyton AC. Interamericana-McGraw Hill. 13ª Edición, 2016.

Aldizkariak

- American Journal of Physiology

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala