XSLaren edukia

Hizketa eta Entzumen-Organoen Anatomia28492

Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Titulazioa
Logopediako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
28492

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.1015
Tailerra1015

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Logopedia Graduan titulazioaren lehen mailako lehen lauhilekoan ikasten den OINARRIZKO PRESTAKUNTZAKO DERRIGORREZKO irakasgaia da. Erlazioa zuzena izango du adarreko "Hizketa eta Entzumen-Organoen Fisiologia" irakasgaiarekin.



Oinarrizko irakasgai honetan landutako gaitasunak baliagarriak izango ditu ikasleak ondoren titulazioko beste irakasgaietako gaitasunak eskuratzeko, batez ere hurrengo alorrekin zerikusia dutenak: hizketa- eta entzumen-organoen fisiologia, fisiopatologia eta neuropsikologia.



"Hizketa eta Entzumen-Organoen Anatomia" irakasgaia modu egokian garatu ahal izateko, giza anatomiaren oinarrizko ezagupenak edukitzea beharrezkoa da, unibertsitate aurreko ikasketetan ematen direnak.





Etorkizuneko lanbidean, diagnosi eta terapiara begira, giza gorputzaren egiturari buruzko ezagupen sendoak edukitzea nahita-nahiezkoa da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ezagutzak



RCO9. Komunikazioan, hizkuntzan, mintzamenean, entzumenean, ahotsean eta hitzezkoak ez diren ahozko funtzioetan egiten den esku-hartze logopedikoaren oinarri biologikoak (anatomia eta fisiologia), psikologikoak (prozesuak eta garapen ebolutiboa), linguistikoak eta pedagogikoak ezagutzea eta integratzeko gai izatea.



RCO9.1. Logopediaren oinarri biologikoak ezagutzea eta integratzea: anatomia eta fisiologia.



Trebetasunak



RHT2. Terminologia menderatzea, beste profesional batzuekin modu eraginkorrean aritzeko.



RHT5. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak maneiatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Giza gorputzaren egiturara sarrera

2. Buru eta enborraren sistema eskeletikoa

3. Arnas sistema

4. Organo fonoartikulatorioak

5. Entzumen-organoa

6. Sistema kardiobaskularra

7. Nerbio-sistema

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan ikaskuntza-irakaskuntza metodologia ezberdinak erabiliko dira.



Ikasgelako eskola-orduetako jarduerak klase magistralak, gelako praktikak eta tailerrak izango dira. Ikasgelaz kanpoko jardueren artean ikaslearen ikasketa pertsonala eta irakaslearekin tutoretzak daude.



KLASE MAGISTRALAK:



Pantailan proiektatutako diapositibetan agertzen diren giza gorputzaren egituraren irudiak behatuz eta irakasleak emandako azalpenak entzunez, ikasleak gaiari buruzko ezagutzak lortuko ditu. Gainera, hainbat gaiekin lotutako dokumentalak behatuko ditu. Irakasleak ikasleen parte hartzea bultzatuko du, galderak eginez.



GELAKO PRAKTIKAK:



Ikasleek giza gorputzaren egiturako xehetasunak irudietan identifikatzeko ariketak egingo dituzte nagusiki, taldean eta banaka.



TAILERRAK:



Ikasleek, talde txikitan antolatuta, giza gorputzeko egiturak modelo anatomikoetan identifikatzeko ariketak egingo dituzte nagusiki.



IKASGELAZ KANPOKO JARDUERAK:



Ikasleak IKASKETA PERTSONALA egingo du, ikasgelan landutako kontzeptuak analizatzeko, sintetizatzeko eta asimilatzeko. Hori beharrezkoa izango da gelako praktiketan, tailerretan eta azterketetan egin beharreko ariketak egoki burutzeko.



Dituen zalantzak argitzeko, ikasleak irakaslearekin TUTORETZAK egiteko aukera izango du. Tutoretza horietan, gainera, gelako praktiketan eta tailerretan gauzatutako ariketen berrikuspena egingo da eta beharrezko azalpenak emango dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
    • Galdera labur edota test motako proba idatziak (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Etika akademikoari eta egite ez-egokiak edo iruzurrak ebaluazio frogetan eta lan akademikoetan ekiditeko asmoz UPV/EHU-ko protokoloan aditzera ematen denaren arabera, irakasleak lehen klase egunean ikaslearen gida azaltzen duenean, zehaztasun handienarekin eta ahalik eta argien, ebaluazioari begira erabiliko diren materialak, baliabideak eta errekurtsoak (teknologikoak edo beste era batekoak) azalduko ditu.



Ohiko deialdian irakasgaia ebaluatzeko bi sistema daude: etengabeko ebaluazioaren sistema eta azken ebaluazioaren sistema.



ETENGABEKO EBALUAZIOAREN SISTEMA:



- Ariketa praktikoak %40.

- Galdera motz edo/eta test bidezko proba idatzia %60.



Etengabeko ebaluazioa egin ahal izateko, derrigorrezkoa izango da gelako praktiketara eta tailerretara joatea, ariketa praktikoak ikasleek orduan burutu eta entregatuko baitituzte. AGENDA KRONOGRAMAN eta IKASLEAREN GIDAN zehaztuko dira jarduera horien edukiak, datak, ebaluaziorako erabiliko diren tresnen ezaugarriak eta izango dituzten balio ponderatuak.



Proba idatzia azterketa deialdi ofizialean egingo da.



Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa izango da:

1. Ariketa praktikoak gainditzea.

2. Proba idatzia gainditzea.



AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA:



Ikasleak azken ebaluazio sistemaren bidez ebaluatuak izan daitezke, ebaluazio jarraituan parte hartu zein ez hartu. Hori gauzatu ahal izateko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari irakasgaia hasi eta 9.a astea amaitu baino lehen (2024ko azaroak 8).



Azken ebaluazioa azterketa deialdi ofizialean egingo den banakako proba baten balorazioaren bidez egingo da, ponderazio honekin:



- Ariketa praktikoak %40.

- Galdera motz edo/eta test bidezko proba idatzia %60.



Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa izango da:

1. Ariketa praktikoak gainditzea.

2. Proba idatzia gainditzea.





DEIALDIARI UKO EGITEA:



Deialdiari uko egiten dioten ikasleek "aurkezteke" kalifikazioa jasoko dute.



Azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA:



Ezohiko deialdian, irakasgaiaren ebaluazioa AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMAREN bidez izango da.



Horrela eskatzen duen ikasleari, ohiko deialdian gainditutako atalen emaitza gordeko zaio.



DEIALDIARI UKO EGITEA:



Deialdiari uko egiten dioten ikasleek "aurkezteke" kalifikazioa jasoko dute.

Azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgai magistraletan ikus-entzunezko programak erabiliko dira eta bertan eduki teoriko-praktikoei buruzko materiala eskura jarriko da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- ANASTASI G, GAUDIO E, TACCHETTI C. RODRÍGUEZ-BAEZA A (Editor de la Edición en Español). Anatomía Humana. Atlas. 2º ed. Edi-Ermes; 2022.

- ASURABARRENA C. Anatomia eta Biologia Zelularra. Elhuyar Edizioak; 2007.

- BADIOLA ETXABURU I, ALONSO ARANA E. Giza histologia medikoa. Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU); 2018.

- DRAKE RL, MITCHELL AMW, VOGL AW. Gray. Anatomía para estudiantes. 4ª ed. Elsevier; 2020.

- HANSEN JT. Netter Cuaderno de Anatomía para colorear. 3ª ed. Elsevier; 2023.

- MOORE KL, PERSAUD TVN, TORCHIA MG. Embriología Clínica. 11ª ed. Elsevier; 2020.

- NETTER FH. Atlas de Anatomía Humana. Abordaje regional. 8ª edición. Elsevier; 2023.

- NETTER FH. Atlas de Anatomía Humana. Abordaje por sistemas. 8ª edición. Elsevier; 2023.

- SADLER TW. Langman. Embriología médica. 15ª ed. Wolters Kluwer; 2023.

- SMITH-AGREDA JM. Escolar. Reconstrucciones Humanas. Por planos de disección. 6ª ed. Editorial Médica Panamericana; 2016.

- SUAREZ QUINTANILLA JA, ITURRIETA ZUAZO I, RODRÍGUEZ PÉREZ AI, GARCÍA ESTEO FJ. Anatomía humana para estudiantes de Ciencias de la Salud. 2ª ed. Elsevier; 2020.

- PATTON KT, BELL FB, THOMPSON T, WILLIAMSON PL. Anatomía y Fisiología. 11ª ed. Elsevier; 2023.

- TORTORA GJ, DERRICKSON B. Principios de Anatomía y Fisiología. 15ª ed. Editorial Médica Panamericana; 2018.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- AZKUE JJ, BENGOETXEA H, BIDAURRAZAGA A, ELEZGARAI I, GERRIKAGOITIA I, MENDIZABAL JL et al. Terminologia anatomica. Anatomiaren Nazioarteko Terminologia. Universidad del País Vaso/Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua; 2019.
- DAUBER W. Feneis. Nomenclatura Anatómica Ilustrada. 11. ed. Elsevier; 2021.
- DRAKE RL, VOGL W, MITCHELL AM. Gray. Atlas de Anatomía. 3ª ed. Elsevier; 2021.
- MTUI E, GRUENER G, DOCKERY P. Fitzgerald. Neuroanatomía clínica y neurociencia. 8ª ed. Elsevier; 2022.
- PAULSEN F, WASCHKE J. Sobotta. Atlas de Anatomía Humana (3 vol.). Elsevier; 2018.
- PAWLINA W. Ross. Histología. Texto y Atlas. Correlación con Biología Molecular y Celular. 8ª ed. Wolters Kluwer; 2020.
- PRÓ EA. Anatomía Clínica. 2ª ed. Editorial Médica Panamericana; 2014.
- ROHEN JW, YOKOCHI C, LÜTJEN-DRECOLL E. Atlas de Anatomía humana. Estudio fotográfico del cuerpo humano. 9ª ed. Elsevier; 2021.
- SCHÜNKE M, SCHULTE E, SCHUMACHER U. PROMETHEUS. Texto y Atlas de Anatomía (3 tomos). 5ª ed. Editorial Médica Panamericana; 2022.

Aldizkariak

- ACADEMIA ANATOMICA INTERNATIONAL: https://aijournals.com/index.php/aanat
- ANNALS OF ANATOMY: https://www.sciencedirect.com/journal/annals-of-anatomy-anatomischer-anzeiger
- CLINICAL ANATOMY: https://onlinelibrary.wiley.com/journal/10982353
- INTERNATIONAL JOURNAL OF ANATOMICAL VARIATIONS: https://www.pulsus.com/international-journal-anatomical-variations.html
- JOURNAL OF ANATOMY: https://onlinelibrary.wiley.com/journal/14697580
- TISSUE AND CELL: https://www.sciencedirect.com/journal/tissue-and-cell

Web helbideak

- AMERICAN ASSOCIATION FOR ANATOMY https://www.anatomy.org
- ANATOMY AND PHYSIOLOGY https://openstax.org/details/books/anatomy-and-physiology-2e
- ANATOMYZONE https://anatomyzone.com/
- DESARROLLO EMBRIONARIO 1 Y 2 SEMANAS https://www.youtube.com/watch?v=4vRIeGk519w
- DIGITAL ANATOMIST INTERACTIVE ATLASES (UNIVERSITY of WASHINGTON) http://da.si.washington.edu/da.html
- GROSS ANATOMY DISSECTIONS (UNIVERSITY OF WISCONSIN SCHOOL OF MEDICINE AND PUBLIC HEALTH) https://videos.med.wisc.edu/events/65
- KENHUB ANATOMY https://www.kenhub.com/
- MICHIGAN HISTOLOGY AND VIRTUAL MICROSCOPY LEARNING RESOURCES (UNIVERSITY OF MICHIGAN MEDICAL SCHOOL) http://histology.medicine.umich.edu/full-slide-list
- THE INTERNET PATHOLOGY LABORATORY FOR MEDICAL EDUCATION. THE UNIVERSITY OF UTAH ECCLES HEALTH SCIENCES LIBRARY https://webpath.med.utah.edu/
- UNIVERSITY OF MICHIGAN MEDICAL SCHOOL. RESOURCES https://sites.google.com/a/umich.edu/bluelink/resources

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala