Garapenaren Psikologia I25074
- Ikastegia
- Psikologia Fakultatea
- Titulazioa
- Logopediako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 1
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Euskara
- Kodea
- 25074
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Ikasgai honen helburua garapen intelektualaren prosezua ezagutzea da, haurtzarotik zahartzarora, garapen hori ahalbidetzen dituzten aldagaiak aztertu eta bizi zikloan optimizatzeko.
Ikasgai hau irakaskuntza-berrikuntza proiektu baten barruan kokatzen da: "Psikologiako ikasleen jarrera zientifiko,sortzaile eta autonomoaren sustapena, irakaskuntza-metodologi eklektikoen bidez". Kodea (IKD i³ 23-44) LORETU prototipoa denik, eta Berrikuntza, Gizarte Konpromisoa eta Kultur Ekintza Lehendakariordeak bultzatutakoa. Proiektu honen helburu nagusia gure irakaskuntza-errendimenduaren hobekuntza bilatzea da, eklektizismo metodologikoak pentsamendu kritikoa sustatzeko, abstrakzio-gaitasuna eta analisi induktiborako gaitasuna hobetzeko balio ote den
aztertzen duten metodologia desberdinak kontuan hartuz eta alderatuz.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Ezagutzak
RCO9. Komunikazioan, hizkuntzan, mintzamenean, entzumenean, ahotsean eta hitzezkoak ez diren ahozko funtzioetan egiten den esku-hartze logopedikoaren oinarri biologikoak (anatomia eta fisiologia), psikologikoak (prozesuak eta garapen ebolutiboa), linguistikoak eta pedagogikoak ezagutzea eta integratzeko gai izatea.
RCO9.2. Logopediaren oinarri psikologikoak ezagutzea eta integratzea: hizkuntzaren garapena, garapen psikologikoa, hizkuntzaren Neuropsikologia, oinarrizko prozesuak eta Psikolinguistika.
Gaitasunak
RC2. Gai izatea hainbat trebetasun garatzeko: arazoak konpontzea, kritikoki arrazoitzea eta egoera berrietara egokitzea.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. GAIA: Giza garapenaren eredu eta teorietako oinarrizko kontzeptuak.
2. GAIA: Giza garapenaren ikerketa metodoak.
3. GAIA: Hasiera, garun-garapena eta garapen fisikoa haurtzaroan eta nerabezaroan.
4. GAIA: Garapen kognitiboa lehen haurtzaroan.
5. GAIA: Garapen kognitiboa eskola aurrean.
6. GAIA: Garapen kognitiboa eskola aroan.
7. GAIA: Garapen kognitiboa nerabezaroan.
8. GAIA: Hizkuntzaren jabekuntza eta garapena.
9. GAIA: Garapen fisiko-biologikoa eta kognitiboa helduaroan eta zahartzaroan.
MetodologiaToggle Navigation
METODOLOGIA:
*Gela praktikak irakasgaiarekin lotutako ikus-entzunezko dokumentalak ikustean eta aste horretan irakatsitako gaiari lotutako ikerketa artikuluak irakurtzean oinarritzen dira
*Tailerrak: hauetan irakurritako artikuluak edo ikusitako bideoen azterketa eta hausnarketa egingo da, fitxa batzuetan
oinarriturik eztabaida bat burutuz. Tailer batzuetan ere talde lanaren jarraipena egingo da.
Praktika eta tailerretan lantzen den edukia azken azterketan ebaluatuko da.
*Mintegiek informazio teorikoaren bateratzea, talde lanaren sustatzea, eta idazketa eta aho komunikazioaren gaitasunengarapena dute helburu .
- Mintegiak 1 (1, 2 eta 4 gaitasunak): Taldeka txosten bat egitea artikulu zientifiko baten egitura jarraituz. Lan hau, eskola teorikoetan landutako Piageten lau estadioetako batean oinarritutako esperimentuak azaltzean oinarrituko da (sentsomotorea, eragiketa aurrekoa, eragiketa konkretuak edo eragiketa formalak) edo arloari lotutako gai bati buruzko lan sakona.
- Mintegiak 2 (2 eta 4 gaitasunak): Burututako esperimentuen errebisioa eta aurkezpena gelakideen aurrean.
Lan taldeak 6-8 kide ostaturik egongo dira. Lana irakasleak errebisatuko du tutoretza orduetan eta 3 tailer orduetan. Lana eskola egutegiko azken astean entregatu beharko da.
OHARRAK:
- Eskola orduetan, behar den isiltasuna edo parte hartzea eskatuko da. Parte-hartze aktiboa sustatuko da.
- Ez da derrigorrezkoa eskola guztietara etortzea, baina garrantzitsua da jakitea hartu behar diren erabakiak (edo/eta aldaketak) edozein eskola ordutan har daitezkeela: etorri edo ez etorri ikasgelara, ikaslearen ardurapean geratuko da guzti honetaz jabetzea eta betetzea.
- MOODLE plataforma erabiliko da ikaskuntzarako osagarri bezala. Bertan argitaratuko dira ikasgaiaren materialak eta edukiak.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Test motatako proba (%): 75
- Banakako lanak (%): 25
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ebaluazioa azken azterketako notaren batuketa (Maiatza/Ekaina) eta talde lanean oinarritzen da.
Azken kalifikazioa: Azterketan teoria edukiek azken notaren %75a balio dute. Talde lanak eta lan horren ahozko aurkezpenak notaren %25a balio dute.
A) EBALUAZIO JARRAIA
TEORIA: Azterketa mota: ikasgaiaren amaieran proba objektiboa (azterketaren %75a).
- Ikasketa materiala: Apunteak, Eskuliburua, fotokopiak, gomendatutako erreferentziak.
GELA PRAKTIKAK ETA TAILERRAK: hauen edukiak saioetan landutako eta eztabaidatutako edukien inguruko
edukiak azken azterketan ebaluatuko dira, eta asterketaren galderen %20a suposatuko du.
MINTEGIAK: Azken notaren %25 balioko du talde lanak.
A) EBALUAZIO FINALA:
Azterketa mota: eskola teorikoetan eta tailer eta praktiketan landutako edukien inguruko galderak. Notaren %100a balioko du.
*Ikasgai osoa azterketan ebaluatzeko aukeratzen duten ikasleek, gutxienez azterketa dataren
baino hilabete bat lehenago horren berri eman beharko diote irakasleari.
*Ikaslea kalifikatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da talde lana (edo honen ordez, parte
honi buruzko azterketako galderak) eta azterketa (ikasle guztientzako zati komuna) gainditzea. Baldintza hauekbetetzen badira, kalifikazioa haztatuko da (azterketa teoriko-praktikoa 75% +
talde lana 25%)
*Talde lana aurreko ikasturte akademikoan egin duten ikasleek, eta horrela erakusten
dutenek, ez dute hura errepikatu behar. Halaber, talde-lana egokitasunez egi,n baina azterketa
teorikoa gainditu ez dutenei, lanaren nota gordeko zaie azterketa teorikoa gainditu arte.
*Azterketa gainditu baina talde-lanean huts egin duten ikasleei, azterketaren nota hurrengo
deialdira arte gordeko zaie. Lana gainditzen ez badute, berriz matrikulatu beharko dira ikasgaian
eta ebaluazio prozesua berriro bete beharko dute.
*Deialdiari uko egiteari dagokionez arau gehigarriak Irakasgai honetan, deialdiari uko egiteko azterketara ez aurkeztea nahikoa izango da.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ezohiko deialdiko ebaluazio-irizpideak deialdi arrunteko berberak izango dira, azkenean eta ikastaroaren inguruabarren arabera, beste ebaluazio-modu bat adosten ez bada.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Programaren kapitulu bakoitzeko, bibliografia espezifikoa eta material osagarriak argitaratuko dira MOODLE plataforman.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
ARRANZ, E. (1998). Modelos del desarrollo psicológico humano. Bilbao: UPV/EHU Servicio Editorial.
BERGER, S. K. y THOMPSON, R. A. (1998). Psicología del desarrollo: infancia y adolescencia. Madrid: Médica Panamericana.
BERMEJO, V. Edit. (1994). Desarrollo Cognitivo. Madrid: Síntesis Psicología.
FLAVELL, J. H. (1963). La Psicología Evolutiva de J. Piaget. Barcelona: Paidós.
KAIL, R. V. y CAVANAUGH, J.C. (2006). Desarrollo Humano. Madrid: Thomson
LEFRANCOIS, G. L. (2000). El ciclo de la vida. Madrid: Thompson.
LIZASO, I. y APODAKA, M. (2008). Giza garapen psikologikoaren ereduak I. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.
LIZASO, I. y APODAKA, M. (2008). Giza garapen psikologikoaren ereduak II. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.
PALACIOS, J. MARCHESI, A. Y COLL, C. (1999). Desarrollo psicológico y Educación. Vol. 1. Desarrollo cognitivo y social del niño. Vol. 2. Desarrollo psicológico y educación. Vol.3: Psicología Evolutiva. Madrid: Alianza Editorial.
PALACIOS, J., MARCHESI, A., COLL, C. (1999). Garapen psikologikoa eta hezkuntza. Leioa: UPV/EHU.
PAPALIA, D. E. y OLDS, S. (2009). Psicología del desarrollo de la infancia a la adolescencia. Madrid McGraw-Hill.
RICE, R. (1997). Desarrollo Humano. Estudio del Ciclo Vital. México: Prentice-Hall.
SANTROCK, J.W. (2006). Psicología del Desarrollo. El ciclo vital. Madrid: Mc Graw Hill.
SHAFFER, D. (2000). Psicología del desarrollo: infancia y adolescencia. México: International Thomson.
STASSEN BERGER, K Y THOMPSON, R.A. (1995). Psicología del desarrollo: Infancia y adolescencia. Madrid: Panamericana.
Gehiago sakontzeko bibliografia
FLAVELL, J. H. (1963). La Psicología Evolutiva de J. Piaget. Barcelona: Paidós.
Aldizkariak
Infancia y Aprendizaje
Child Development
Revista de la Psicología General Aplicada
Developmental Psychology
Journal of Adult Development
Aging and Society.
Geriatrika.
http://psicothema.com
http://ub.es/piscolog/infancia/inf_apr.htm
http://um.es/analesps
http://uv.es/psicologica
Human Development
Psychology and Aging
Revista Española de Geriatría y Gerontología.
The Gerontologist.
The Jounals of Gerontology
Web helbideak
http://piaget.org
http://www.imsersomayores.csic.es/basesdedatos/index.jsp
http://www.vigotsky.idoneos.com/
www.apa.org
www.cop.es
www.etxadi.org
www.ueu.org
www.uztaro.com
TaldeakToggle Navigation
01-31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|
31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|