Lehen Hezkuntzarako Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak Testuinguru Eleanitzetan25862
- Ikastegia
- Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
- Titulazioa
- Lehen Hezkuntzako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Euskara
- Kodea
- 25862
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Irakasgai honetan, Euskal Herriko sistema elebidunetan hizkuntzak irakasteko beharrezkoak diren oinarri teoriko eta metodologikoak lantzen dira, beti ere arreta eskainiz bestelako kultura eta hizkuntzak dituzten ikasleen inklusioari.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Irakasgai honetan kritikoki analizatzen dira hizkuntzaren zientziek hizkuntzaz eta haren ikaste-irakasteez ekartzen
dizkiguten kontzeptualizazio desberdinak, eta haietatik eratortzen diren printzipio didaktikoak.
Irakasgai honen bidez aztertu nahi dira irakaskuntza elebiduneko programa desberdinak, etxetik eskolara hizkuntza aldaketa dakartenak, eta ezagutu nahi dira horiek aplikatzeko behar diren estrategiak, testuinguru soziolinguistikoak kontuan hartuta.
1. Ezagutzea zer funts linguistiko, psikolinguistiko eta soziolinguistikotan hartzen duen oinarri hizkuntzaren didaktikak, egoerak eta gertakariak analizatzeko lehen eta bigarren hizkuntzen didaktikan (C1, C3)
1.1. Ezagutzea eta azaltzea oinarrizko kontzeptuak hizkuntzaren didaktika teorikoki funtsatzeko
1.2. Hautatzea metodologiarik egokiena hizkuntzaren didaktikarako, gelako beharrizanen arabera eta eskola curriculumaren markoan
1.3. Bilatu eta hautatzea informazio bibliografikoa funtsatze teorikorako
2. Gogoeta egitea nolako eragina izan dezakeen anitz-eleko egoerak eskolaren eta ikasgelaren testuinguruan (C1, C2)
2.1. Hizkuntz-ukipeneko egoerak analizatzea
2.2. Ezagutzea eskolako instituzioari zer-nolako desafioak datozkion, anitz-eleko egoeretatik etorrita
2.3. Oinarrizko jardunbideak proposatzea hizkuntza ez ofizialak dituzten ikasleak ikasgeletan integratzeko
3. Erdiestea jakintza funtsatua eta gogoetan oinarritua hezkuntza elebiduneko eta eleanitzeko programez, aintzat harturik nolako hizkuntz eta kultur aniztasuna den eskolan
3.1. Informazioa hautatzea eta integratzea, ezagutzeko inguruko errealitate soziolinguistikoaren zein faktorek eta nola eragiten duten heziketa-testuinguruan
3.2. Bereiztea parametro jakin batzuen arabera hezkuntza elebiduneko eta ele-anitzeko programak
4. Komunikazio konpetentziak garatzea Autonomi Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan (C5)
4.1. Hizkuntza koherentziaz, zuzentasunez eta egokitasunez erabiltzea, ahoz eta idatziz.
4.2. Bereiztea komunikazio konpetentzian osagai diren alderdiak, ikasgela praktikan.
5. Aldeko jarrerak sortzea hizkuntzez, pertsona elebidunez eta irakaskuntza elebidunaz eta eleaniztunaz, oharturik nolako onurak eta zailtasunak diren horietan, lanbideko jardunean aritzeko.
5.1. Hizkuntza guztien eta haien hiztunen aurrean adieraztea errespetua, balioespena eta aintzatespena.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. Hizkuntzaren didaktikaren oinarri teorikoak
1.1. Funtsatze linguistikoa
1.2. Funtsatze psikolinguistikoa
1.3. Funtsatze soziolinguistikoa
2. Hizkuntzak eskolan
2.1. Hizkuntzaren didaktika testuinguru eleaniztunetan
2.2. Hezkuntza elebiduneko eta eleaniztuneko programak
2.3. Testuinguru eleaniztuneko hezkuntzaren beste alderdi batzuk
MetodologiaToggle Navigation
Eskola magistralak eta gela praktikak konbinatzen dira. Biek eskatzen dute ikasleen parte hartze aktiboa, kolaborazio jarduna eta edukiei buruzko gogoeta, eta baita ikasleak berak hartzea bere ikasketa prozesuaren erantzukizuna.
JARDUEREZ ETA METODOLOGIAZ
Eskola magistrala:
-Edukien azalpena, analisia eta eztabaida
-Dudak argitzea
Gela praktikak:
-Testuen irakurtze kritikoa
-Ikusentzunezko materiala analizatzea
-Atazak egitea
-Hainbat ikas-materialen analisia, euskarri ezberdinetan
-Lanak ahoz aurkeztea
Mintegiak:
-Ikasleek lanak azaltzea, analizatzea eta eztabaidatzea, irakasleak lagunduta norabidean
Tutoretzak:
-Dudak argitzea
-Lanak gidatzea
Gelaz kanpokoak:
-Ikaste lana
-Bakarkako edo taldekako lanak egitea
-Testuak kritikoki irakurtzea
-Bibliografia eta intereseko beste material batzuen bilatzea
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Ikus beheko jarraibideak (%): 100
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ikastegien testuingurua, irakaskuntza modalitateak edota diziplinarteko moduluko lana kontuan hartuz, ikastegi bakoitzak bere ebaluazio sistema zehatza du. Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean irakasgai honen kalifikazioa honela osatuko da:
-Moduluko lana (% 20)
-Talde edota bakarkako lanak (% 30)
-Azterketa (% 50)
Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa da ebaluazioa osatzen duten atal guztiak gainditzea.
Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa da hizkuntza koherentziaz, zuzentasunez eta egokitasunez erabiltzea, ahoz eta idatziz. Hortaz, irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa izango da hizkuntza gaitasuna neurtzeko baliatuko diren zereginak gainditzea.
Arrazoi desberdinengatik ebaluazio jarraituaren sistema segitu nahi ez duten ikasleek, beren nahia adierazi behar diote irakasleari, idatziz, irakasgaiaren 9. astea baino lehen. Hartara, eskubidea izango dute azken ebaluazio sistemaren bidez ebaluatuak izateko, irakasgaiaren %100eko balioarekin.
Ikasleak aurkeztu dezake eskaria deialdi bati uko egiteko, eskari hori irakasgaiko irakasleari idatziz helaraziz, beranduenez azterketa garai ofiziala hasi baino 10 egun lehenago.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ezohiko deialdian ohiko deialdian erabilitako ebaluazio sistema bera jarraituko da.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Irakasleak ikasturtean eskaintzen duena (EGELA plataforma erabili ohi da).
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
BAKER, C. (1997). Fundamentos de educación bilingüe y bilingüismo. Madrid: Cátedra.
BILBAO, X. (1998). Hezkuntza elebiduna. Zenbait oinarri. Gasteiz: UPV/EHU eta Arabako Foru Aldundia
BREWSTER, J.; ELLIS, G.; GIRARD, D. (2002). The Primary English Teacher's Guide. Harlow: Pearson Education
Limited.
BRONCKART, J. P. (2007). Desarrollo del lenguaje y fidáctica de las lenguas. Buenos Aires: Miño y Dávila.
CAMERON, L. (2005). Teaching Languages to Young Learners. Cambridge: Cambridge University Press.
COELHO, E. (2006): Enseñar y aprender en escuelas muliculturales: Una aproximación integrada. Barcelona:
Horsori.
COYLE, HOOD & MARSH (2010). Content and Language Integrated Learning. Cambridge: Cambridge University Press
CRYSTAL, D. (2007). Hizkuntzaren iraultza. Donostia: Erein.
CUMMINS, J. (2002). Lenguaje, poder y pedagogía. Madrid: Morata.
EUROPAKO KONTSEILUA (2004). Hizkuntzen erreferentzia marko bateratua. In:
http://www.habe.euskadi.eus/contenidos/informacion/oinarrizko_kontzeptuak/eu_9716/adjuntos/europako_markoa.pdf
GUASCH, O. (2008). Reflexión interlingüística y enseñanza integrada de lenguas. Textos de
Didáctica de la Lengua y la Literatura, 47, 20-32.
HUGUET, A. & MADARIAGA, J. M. (2005). Fundamentos de educación bilingüe. Bilbo: UPV/EHU.
IDIAZABAL, I. & BARREÑA, A. (arg.) (2009). Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan (iker)molde berriak.
Bilbo: Euskaltzaindia.
LARREA, K. & MAIA, J. (2011). Galdera-erantzun batzuk hizkuntzaren didaktikaz. Bilbo: UPV/EHU. In:
http://testubiltegia.ehu.es/
LASAGABASTER, D. & SIERRA, J. M. (koord.) (2005). Multilingüismo y multiculturalismo en la escuela. Barcelona:
Horsori.
MAIA, J. (2015). Hezkuntza elebiduna Euskal Herrian: 30 urteko ibilaldia. Euskera, 59 (2), 579-628.
MAIA, J. & Larrea, K. (2011). Euskara batua eta euskalkiak Haur eta Lehen Hezkuntzan. Bilbo: UPV/EHU
PRADO ARAGONÉS, J. (2004). Didáctica de la lengua y la Literatura para educar en el siglo XXI. Madrid: La Muralla.
RICHARDS, J. C. y RODGERS, T. S. (1998). Enfoques y métodos de enseñanza de idiomas. Madrid: Cambridge
University Press.
RUIZ BIKANDI, U. (2009). Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. Bilbo: UPV/EHU.
SERRA, M., SERRAT, E., SOLÉ, R., BEL, A. y APARICI, M. (2000). La adquisición del lenguaje. Barcelona: Ariel
Psicología.
SIGUÁN, M. (koord.) (1996). La enseñanza precoz de una segunda lengua en la escuela. Barcelona: Horsori.
SIGUÁN, M. & MACKEY, W. (1989). Educación y bilingüismo. Madrid: Santillana.
UNAMUNO, V. (2003). Lengua, escuela y diversidad sociocultural. Barcelona: Graó.
VEZ, J. M. (2000). Fundamentos lingüísticos en la enseñanza de lenguas extranjeras. Barcelona: Ariel.
VV.AA. (2010). Soziolinguistika eskuliburua. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusia. In:
http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/ikerketa_soziolinguistikoak/eu_def/adjuntos/SOZIOLINGUISTIKA_ESKULIBURUA-azkena.pdf
Gehiago sakontzeko bibliografia
AMENGUAL, M., JUAN, M. y SALAZAR, J. (2008). Adquisición y enseñanza de lenguas en contextos plurilingües:
ensayos y propuestas aplicadas. Illes Balears: UIB.
BERNÁRDEZ, E. (2004). ¿Qué son las lenguas?. Madrid: Alianza.
BESALÚ, X. (2002). Diversidad cultural y educación. Madrid: Síntesis.
BESALÚ, X. y VILA, I. (2007). La buena educación. Libertad e igualdad en la escuela del siglo XXI. Madrid: Catarata.
BRONCKART, J. P. (1993). Hizkuntzaren zientziak: irakaskuntzarako desafioa?. Donostia: HABE.
CUMMINS, J. (1983). Interdependencia lingüística y desarrollo educativo de los niños bilingües. Infancia y Aprendizaje,
21, 37-61.
EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN ELKARTEA eta EUSKALTZAINDIA. (2008). Zenbait orientabide erregistroen trataeraz. Bilbo: Euskaltzaindia.
ETXEBERRIA, F. (2005). Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian. Donostia: Erein.
ETXEBERRIA, F. (1999). Bilingüismo y educación en el país del euskara. Donostia: Erein.
FASOLD, R & CONNOR-LINTON J. (arg). (2010). Hizkuntza eta hizkuntzalaritza: hastapenak. Bilbo: UPV/EHU.
GONZÁLEZ NIETO, L. (2001). Teoría lingüística y enseñanza de la lengua (Lingüística para profesores). Madrid: Cátedra.
EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN ELKARTEA (2009). Ikastolen hizkuntz proiektua. Zamudio: Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa.
MORENO RÍOS, S. (2005). Psicología del desarrollo cognitivo y adquisición del lenguaje. Madrid: Biblioteca Nueva.
VEZ, J. M. (2000). Fundamentos lingü.sticos en la enseñanza de lenguas extranjeras. Barcelona: Ariel.
VV.AA. (2000). Didáctica de la lengua en la educación infantil. Madrid: Síntesis.
Aldizkariak
- Bat Soziolinguistika
- Euskera
- Ikastaria
- Hikhasi
- Jakingarriak
- Tantak
- Textos
- Uztaro
Web helbideak
- www.erabili.eus [Erabili]
- www.soziolinguistika.eus [Soziolinguistika Klusterra]
- www.euskaltzaindia.eus [Euskaltzaindia]
- www.ethnologue.com [Ethnologue: Languages of the World]
- www.behatokia.eus [Hizkuntz Eskubideen Behatokia]
- www.ikuspegi.eus [Inmigrazioaren Euskal Behatokia]
- www.amarauna-languages.com/ [Munduko Hizkuntzen Amarauna]
- www.unesco.org/languages-atlas/es/atlasmap.html [Atlas Unesco de las Lenguas del Mundo en Peligro]
TaldeakToggle Navigation
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-21 | 10:30-12:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 1.1 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 12:30-14:30 (1) | ||||
22-30 | 10:30-12:30 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Aula 1.03 - ELBIRA ZIPRITIA ZENTROA. (1)
- Aula 1.03 - ELBIRA ZIPRITIA ZENTROA. (2)
31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 08:30-10:30 (1) | ||||
22-30 | 08:30-10:30 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Aula 2.09 - ELBIRA ZIPRITIA ZENTROA. (1)
- Aula 2.03 - ELBIRA ZIPRITIA ZENTROA. (2)
32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-21 | 10:30-12:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 2.4 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)
32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 12:30-14:30 (1) | ||||
22-30 | 10:30-12:30 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 2.4 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (1)
- 2.4 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II (2)