Irakasleak
IRATXE ESPARZA MARTIN
- Ezagutza arloa
- Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
- Saila
- Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
- Ikastegia
- BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
- Posta elektronikoa
- iratxe.martin@ehu.eus
Iratxe Esparza Martin (Santurtzi, 1972) Euskal Filologian Lizentziatua da eta Euskal Herriko Unibertsitatean Literatura Konparatuan eta Literatur Ikasketetan doktorea. La Platako Unibertsitatean egonaldi bat burutu ostean, bere doktorego tesia aurkezten du; horretan identitatearen eraldaketa eta XXI. mendeko euskal narratibako subjektu postmodernoaren agerpen ezberdinak aztertzen ditu. Euskal literaturaren hainbat alderdiri buruzko lanak aldizkari zein liburuetarako idazteaz gain, ikertzailearen ibilbidea zenbait ikastaro eta kongresutara parte hartzearekin osatzen du. Gaur egun, prentsan kritikari literario bezala dihardu eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Bilboko Hezkuntza Fakultatean Literaturaren eta Hizkuntzaren Didaktika Sailean.