Irakasleak
NEREA IBARLUCEA AGUIRRE
- Ezagutza arloa
- Musika Adierazpidearen Didaktika
- Saila
- Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika
- Ikastegia
- BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
- Posta elektronikoa
- nerea.ibarlucea@ehu.eus
Psikopedagogian lizentziaduna 2014an Euskal Herriko Unibertsitatean,”Adierazpen, komunikazio eta lengoaiak hezkuntza praktikan” graduondokoa Bartzelonako Unibertsitatean 2002an eta gizarte hezkuntzan diplomatua da, Euskal Herriko Unibertsitatean 2000. urtean.
Bere lan-esperientzia hezkuntza ez formalean garatzen da batez ere, adin talde desberdinekin eta hainbat formakuntza-proposamen lantzen ditu,arte-hizkuntzak ,gehienbat musika, oinarri dituztenak.
Musikari bezala musika talde desberdinetan parte hartu du (brasildar musika herrikoia eta haur musika) eta Rosarioko Unibertsitate Nazionaleko Musika Eskolan ikasketak egin ditu (Argentinan).
Arlo hezitaile- kulturalean proiektu artistiko-musikaletan kolaboratzailea izan da, unibertsitateko eremuan ere parte hartuz (aurkezpena, komunikazioa).
Gaur egun, haur hezkuntzako graduan “Musika adierazpenaren garapenaren II” irakasgaian klaseak ematen ditu.
Bere ikerketa-ildoak hezkuntza, musika, haurtzaroa eta hezkuntza artistikoan oinarritzen dira.