Irakasleak
MIREN IBARLUZEA SANTISTEBAN
- Ezagutza arloa
- Euskal Filologia
- Saila
- Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Posta elektronikoa
- miren.ibarluzea@ehu.eus
Itzulpengintzan, argitaletxeetan eta eskolarako materialgintzan aritu ondoren, UPV/EHUko Letren Fakultateko Euskal Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean eskuratu zuen nazioarteko doktoretza 2017an. Tesi horren karietara, 2018/19 ikasturteko doktorego sari berezia eta Euskarazko tesien Koldo Mitxelena VI Saria (2018) eskuratu zituen. Euskal itzulpengintza du ikergai nagusi: euskal itzulpengintzaren historia eta kritika, itzulpenaren soziologia, itzulpenaren errepresentazioak, itzulpen-ohiturak... Euskara eta Euskal Kulturako irakasle jardun zuen 2011-2015 bitartean Frantzian, Michel de Montaigne-Bordeaux 3 eta Sorbonne Nouvelle-Paris 3 unibertsitateetan. UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakaslea izan zen eta, egun, Gasteizko Letren fakultatean dihardu, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean. MHLI ikerketa-taldeko kide da (MHLI: www.mhli.net).