Irakasleak
ANA LUISA LOPEZ VELEZ
- Ezagutza arloa
- Didaktika eta Eskola Antolakuntza
- Saila
- Didaktika eta Eskola Antolakuntza
- Ikastegia
- Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
- Posta elektronikoa
- analuisa.lopez@ehu.eus
Ana Luisa López Vélez-ek Doctor of Philosophy (PhD) hezkuntzan doktoretza eta MSc on Educational Research egin zituen Manchester Unibertsitatean.
Hezkuntza inklusiboaren eta berritzailearen arlotan nazioarteko aholkularia izan da (1999-2005), UNESCO-ko Latino Amerika eta Kariberako Hezkuntzarako Bulegoan.
Hezkuntza eta Kirol fakultatean irakasle agregatua da, Didaktika eta Eskola Antolakuntza sailean. Eskolak euskaraz eta ingelesez ematen ditu graduan (Eskola Inklusiboaren Oinarriak eta Kultur-artekotasuna) zein graduondokoetan (Hezkuntza Premia Bereziak Unibertsitate Masterra eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Unibertsitate Masterra). Horrez gain, Practicum, GRAL eta, MAL-etako ikasleen tutore da. Psikodidaktika Doktorego Programan parte hartzen du.
Ikerketan seiurteko bat dauka. Ikerketak:
- IKHEZI: Ikerketa Hezitzailea (Eusko Jaurlaritzak aitortutako talde kontsolidatua, IT1304-19), UPV/EHU: Udal-Haur Eskolen sarearen hezkuntza proiektuaren eraikuntza, Gasteizko Udalak finantzatua.
- INNOVA (Eusko Jaurlaritzak aitortutako A talde kontsolidatua), Deustuko Unibertsitatea: Modelo de Evaluación de Innovación Social Universitaria (ISUR), ALFA-TUNING Latin America Project, Europako Batzordeak finantzatua.
- Deustuko Unibertsitateko ikertzailea, FEVAS Plena Inclusión -ekin elkarlanean: Desgaitasun intelektuala duten ikasleei ematen zaien erantzuna Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzan, Eusko Jaurlaritzak finantzatua.