Irakasleak
IRANTZU IBAÑEZ LASURTEGUI
- Ezagutza arloa
- Gorputz Adierazpidearen Didaktika
- Saila
- Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika
- Ikastegia
- Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
- Posta elektronikoa
- irantzu.ibanez@ehu.eus
Irantzu Ibañez Lasurtegi, Jarduera Fisikoa eta Kirolaren zientzietan lizentziatua (UPV/EHU), Hezkuntza eta Kirol Fakultatean irakaslea da, Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren didaktika sailean. Gaur egun, Gorputz Hezkuntzako minorrean eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntzarako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterrean zentratzen da bere irakaskuntza.
Jarduera Fisikoa, Elikadura eta Osasun Publikoa Master ofiziala egin zuen Bristolen (Erresuma Batua) eta Doktore Internazionala da Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzietan (2016).
Bere ikerketa jarduna Jarduera Fisikoa eta Osasunaren arloan hasi zuen eta estantzia pre-doktoral bat burutu zuen Jyvaskylako Unibertsitatean (Finlandia). Gaur egun, jarduera fisiko eta kirol formakuntzaren inguruko Kirolprest proiektuaren parte da.