XSLaren edukia

Irakasleak

UZURI ALBIZU MALLEA

Ezagutza arloa
Matematikaren Didaktika
Saila
Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika
Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Posta elektronikoa
uzuri.albizu@ehu.eus

Matematikan lizentziaduna da 2012a ezkeroztik. Matematikaren Didaktikan masterra burutu zuen 2014, eta Bigarren Hezkuntzan irakasle aritzea ahalbidetzen duen masterra, 2015ean, biak ala biak Granadako Unibertsitatean. 2017ko urritik, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasketa feministak eta generokoak doktoregotza-programan dago. Bertan, matematikaren ikaskuntza eta irakasuntza prozesuetan genero-ikuspegia txertatzearen inguruko tesia ari da burutzen. Aldi berean, Ikasketa feministak eta generokoak izena duen masterra ere egiten ari da.

Hilabete batzuez Bigarren Hezkuntzan matematika irakasten aritu ostean, 2016ko urtarrila ezkeroztik eskolak ematen ditu Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasle eskolan. Haur Hezkuntzako Graduan, Pentsamendu matematikoa eta bere didaktika irakatsi izan du. Alabaina, batez ere, Lehen Hezkuntzako Graduan aritu da, Matematika eta bere Didaktika I irakasgaiko eskolak ematen (eredu hirueleduna martxan jarri zenez geroztik, Mathematics and its Teaching irakasgaikoak ere bai). Lehen Hezkuntzako ikasleen praktikaldietan tutore lanetan aritu izan da orobat.

Azken hiru ikasturteetan zortzi Gradu Amaierako Lan zuzendu ditu. Horietako sei Haur Hezkuntzara bideratuta egon dira; lan horietan, ikasleek loturak eraiki dituzte matematikaren eta artearen, jolas librearen, ipuin-kontaketaren zein robotikaren artean. Lehen Hezkuntzako Graduaren baitan egindako lan biak, ostera, matematikaren irakaskuntzan programazio informatikoa txertatzearen ingu