Irakasleak
MARIA GEMA LASARTE LEONET
- Ezagutza arloa
- Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
- Saila
- Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
- Ikastegia
- Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
- Posta elektronikoa
- gema.lasarte@ehu.eus
EZAGUTZA ESPARRUA HIZKUNTZA ETA LITERATURAREN DIDAKTIKA
SAILA HIZKUNTZA ETA LITERATURAREN DIDAKTIKA
IKASTEGIA HEZKUNTZA ETA KIROL FAKULTATEA
HELBIDE ELEKTRONIKOA gema.lasarte@ehu.eus
1987an Informazio Zientzietan lizentziatua eta 2011ean Literatur Zientzietan doktorea, biak ere EHU/UPVn. 2010tik 2013 bitartean Fakultateko Hezkidetza Batzordeko koordinatzailea eta egun El Salvadorreko Unibertsitateko (UES) generoan aholkularia. Generoa du ikasketa nahiz ikerketa ibilbidean ezaugarri bat, euskararekin batera.
17 urtez euskal prentsan jardun ostean, duela 13 urte hasi zen lanean EHU/UPVn eta geroztik bertan dihardu Komunikazio Gaitasuna eta Literaturaren didaktika irakatsiz. Egun agreagatua da. 2011an tesiarekin batera ikerketa bidea egiten hasi zen eta geroztik 6 ikerketa zuzendu ditu eta 40 artikulu idatzi, horietarik erdiak euskaraz. Zazpi liburu argitara eman ditu. 20 bat hitzaldi eman ditu. 2011an beste batzuekin batera IKHEZI diziplinarteko ikerketa taldea jarri zuen abian. Geroztik hezkuntza nahiz generoa ikertzen dihadru taldeak eta egun Jaurlaritzaren talde kontsolidatua da. Latinoamerikan egiten ditu ikerketa egonaldiak eta denak generoaren ikerketarekin lotuak daude. Tesi bat zuzendu du eta eskuartean iker lerro berri bat martxan jartzen ari da: irakasleen formakuntza eta ACE ikasleak.