Industria Informatika Aurreratua26006
- Ikastegia
- Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
- Titulazioa
- Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Kodea
- 26006
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
4. mailako "Industria Informatika Aurreratua" hautazko irakasgaiara ondoko bi titulazioetatik hel daiteke:
- Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza Gradua
- Industria Elektronikoren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua
Honek suposatzen du ikasleen gaitasunak eta ezagutzak desberdinak izango direla jardueraren hasieran.
Nolanahi ere, programazio-nozioak izatea komeni da, PC plataformetan edo espezifikoagoak diren beste batzuetan.
Asken kurtsoko irakasgaia izanik, ikuspegi praktikoa eskaini nahi da.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
- TEEOI10 - Informatika industrialeko eta komunikazioetako ezagutza aplikatua.
Moduluaren zeharkako gaitasunak, irakasgaiaren aldetik identifikatuta daudenak, honako hauek dira:
- C10 - Ingurune eleaniztun eta diziplina anitzeko batean lan egiteko gaitasuna.
- C13 - Metodologia zientifikoaren berezko estrategiak aplikatzea: egoera eta arazoak kualitatiboki eta kuantitatiboki aztertzea. Ingeniaritzaren berezko ereduan hipotesiak eta konponbideak planteatzea.
Hauetaz gain, ondoko gaitasunak ere landuko dira
- Mailari dagokion txostenak idazteko gaitasuna
- Berrikuntzarako eta sormenerako gaitasuna
- Ikaskuntza autonomoa
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
T1. 4.0 industriarako sarrera
T2. Azpiegitura
L3. Aplikazioak
L4. Adimen artifiziala
T5. Goi-mailako elementuak
MetodologiaToggle Navigation
Irakaskuntza-metodologia ikaskuntza kooperatiboan oinarritzen da, talde-lana eta ikaskuntza autonomoa erabiliz.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
- Norberaren lan teorikoa: % 40
- Lan praktikoa: % 40
- Beste lan teoriko eta/edo praktiko batzuei buruzko probak: % 20
- Ahozko aurkezpenaren araberako aldaketa: +%10 arte
- Lantaldeen barruko ebaluazio gurutzatuen araberako aldaketa: +%10 arte
Graduko titulazio ofizialetako ikasleen ebaluazioa arautzen duen araudiaren arabera (II. kapitulua, 8. artikulua, 3. paragrafoa), ikasle guztiek azken ebaluazio-sistemaren bidez ebaluatzeko eskubidea izango dute, ebaluazio jarraituaren sisteman parte hartu duten ala ez alde batera utzita. Horretarako, ikasleek idatziz aurkeztu beharko diete irakasgaiaren ardura duten irakasleei ebaluazio jarraituari uko egiten diotela. Horretarako, 9 asteko epea izango dute, lauhilekoaren hasieratik kontatzen hasita, ikastetxeko egutegi akademikoaren arabera.
Ikasle batek deialdiari uko egin nahi badio, idazki baten bidez egin ahal izango die hori irakasgaiko irakasleei, deialdiko azterketak hasi baino lehen, edo azken probara ez da aurkeztuko, halakorik balego.
Idatzizko azken proba badago, gutxienez 4/10 kalifikazioa lortu beharko da ikasgaia gainditu ahal izateko.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Graduko titulazio ofizialetako ikasleen ebaluazioa arautzen duen araudiaren arabera (II. kapitulua, 9. artikulua, 2. paragrafoa), ebaluazio-mota hori amaierako ebaluazio-sistemaren bidez bakarrik egingo da. Era berean, aipatutako artikuluaren 3. atalaren arabera, proba horrek beharrezkoak diren azterketa eta ebaluazio-jarduera guztiak izan ditzake.
Hala badagokio, ohiko deialdiko etengabeko ebaluazioaren zatian lortutako emaitzei eutsi ahal izango zaie.
"Irakasgaiaren ebaluazio presentziala ezin bada egin, osasun-egoerarekin lotutako arrazoiengatik, ebaluazioa unean uneko egoerara egokituko da".
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Irakasgaiaren osagai teknologiko handia eta teknologia horien dinamismo handia kontuan hartuta, irakasgaiaren irakasle-taldeak irakasgaiaren hasieran adieraziko du ikasgaian nahitaez erabili beharreko materiala (halakorik balego).
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Irakasgaiaren edukien dinamismo handia dela eta, ez dago oinarrizko material bat horren gainean finkatuta. Irakasgaiaren hasieran erreferentzia bibliografiko eguneratuen multzo bat eskainiko zaie ikasleei.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Irakasgaiaren edukien dinamismo handia dela eta, ez dago horretan oinarritutako sakontze-materialik. Irakasgaiaren hasieran erreferentzia bibliografiko eguneratuen multzo bat eskainiko zaie ikasleei.
Aldizkariak
Irakasgaiaren edukien dinamismo handia dela eta, ez dago horri buruz finkatutako erreferentzia-aldizkarien multzorik. Irakasgaiaren hasieran aldizkari eguneratu batzuk eskainiko zaizkie ikasleei.
Web helbideak
Irakasgaiaren edukien dinamismo handia dela eta, ez dago Interneteko helbide multzo bat horren inguruan finkatuta. Irakasgaiaren hasieran erreferentzia bibliografiko eguneratuen multzo bat eskainiko zaie ikasleei.
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 14:30-16:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- INFORMATIKA INDUSTRIALA LABORATEGIA - VITORIA-GASTEIZKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 18:00-20:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- INFORMATIKA INDUSTRIALA LABORATEGIA - VITORIA-GASTEIZKO INGENIARITZA ESKOLA (1)