XSLaren edukia

Kimika Orokorra II26135

Ikastegia
Kimika Fakultatea
Titulazioa
Kimikako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26135

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Mintegia1015
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honek lehenengo lauhilekoan Kimika Orokorra I irakasgaian ikusitako edukiak osatzen ditu. Hain zuzen ere, Kimika Fisikoarekin eta Kimika Analitikoarekin erlazioa duten kontzeptuak aztertuko dira. Substantzia puruen deskribapena egingo da eta baita hauekin osatutako nahaste edo disoluziena ere. Termokimikaren eta Zinetika Kimikoaren oinarrizko alderdiak ikusi ondoren, Oreka Kimikoaren oinarrizko kontzeptuak jorratuko dira. Jarraian, kontzeptu orokor hauek disoluzio ionikoen kasura aplikatuko dira, azido-base orekak, erredox orekak eta ioi konplexuen orekak aztertuz. Azkenik, sustantzien disolbagarritasunaren inguruko kontzeptuak ere landuko dira.



"Kimika Orokorra II" irakasgaiaren eduki teorikoak praktikara eramaten dira Kimikako Graduko lehen mailako "Kimikako Metodologia Esperimentala" irakasgaian. Gainera, Kimika Orokorra II "goi-mailako ikasturteetako beste irakasgai batzuen abiapuntua da. Zehazki, bigarren mailako oinarrizko moduluko hiru irakasgai: "Kimika Fisikoa I", "Esperimentazioa Kimika Fisikoan" eta "Kimika Analitikoa I".



"Kimika Orokorra II" irakasgaia gainditzeko, Kimika eta Matematikako batxilergoko oinarrizko ezagutzak eta "Kimika Orokorra I" irakasgaian ikasitakoak beharko dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasgai hau Kimikako Graduko Oinarrizko Moduluari dagokio eta ikasleak RD1393/2007 dekretuan definitutako oinarrizko gaitasunak garatuko ditu.

Hauekin batera, oinarrizko modulu honi dagozkion zeharkako gaitasun eta gaitasun espezifiko hauek landuko dira:



M01.CM02: "Substantzia mota desberdinen erreakzio kimikoen oinarriak eta funtsezko teoria ulertzea eta erabiltzea".

M01.CM10: "Literatura zientifikoa ezagutzea eta erreferentzia-estiloak erabiltzea, ahozko eta idatzizko komunikazioan".

M01.CM11: Zientzia Esperimentaletan ohikoenak diren informazio- eta dokumentazio-iturriak ezagutzea eta erabiltzea".





Irakasgai hau ikasita, ikasleak lehen aipatutako gaitasunekin lotutako ikaskuntza emaitza hauek lortuko ditu:



- (RA1) Substantzia mota desberdinetako erreakzio kimikoekin lotutako oinarrizko kontzeptu, printzipio eta teoriak ulertzen ditu. Ezagutza hori kimikaren arloko arazo kuantitatiboak edo kualitatiboak ebazteko erabiltzen du.

- (RA2) Oreka konstantea formulatzen du eta gertatzen diren erreakzioak iragartzen ditu (neutralizazioa, balorazioa, maskaratzea, prezipitazioa, etab.) disoluzioan dauden hainbat substantzia nahastean, eta orekan dauden espezie nagusiak ondorioztatzen ditu.

- (RA3) Literatura zientifikoan erabiltzen diren erreferentzia-estiloak ezagutzen ditu. Gainera, Kimikaren arloko ahozko eta idatzizko komunikazioko iturriak aipatzen ditu.

- (RA4) Zientzia esperimentaletan ohikoak diren informazio eta dokumentazio iturriekin ohituta dago, eta, beraz, kimikaren arloan informazio garrantzitsua lortzeko iturri horiek bilatzen, ebaluatzen eta erabiltzen daki.





Irakasgai hau Moduluko eta Graduko gainontzeko irakasgaiekin koordinatzeko lana Graduaren Koordinazio Batzordeari dagokio.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.- Termodinamika: sarrera.

Hainbat definizio: sistema, hormak, aldagaiak, egoerak. Oreka termikoa eta tenperatura. Termometroak. Gasen oinarrizko legeak. Kelvin eskala. Gas idealen egoera-ekuazioa. Lana. Zeinu-hitzarmena. PV motako lana gas idealetan. Beroa. Bero-ahalmena. Zeinu-hitzarmena. Barne-energia. Termodinamikaren lehenengo printzipioa.



2.- Termokimika.

Prozesu endotermikoak eta exotermikoak. Beroa eta entalpia. Erreakzio-entalpiak eta formaziozko entalpiak. Hess-en legea. Kirchoff-en legea. Entalpia estandarrak. Diluitze- eta disolbatze-beroak. Lotura-energiak.



3.- Entropia eta energia askea.

Berezko prozesuak. Entropia. Termodinamikaren bigarren printzipioa. Hitzarmenezko entropiak. Gibbs-en energia askea. Eboluzio- eta oreka-erizpideak. Formaziozko energia aske estandarrak.



4.- Fase-orekak sustantzia puruetan.

Likidoen propietateak: dentsitatea, likatasuna, gainazal-tentsioa. Lurrun-presioa. Lurrunketa-entalpia. Solidoen propietateak: fusio-puntua eta fusio-entalpia. Sublimatzea. Fase-diagramak.



5.- Disoluzioak.

Disoluzio-motak. Kontzentrazioa adierazteko unitateak. Magnitude molar partzialak zertan diren: bolumenaren adibidea. Disolbagarritasuna eta asetasuna. Gasen disolbagarritasuna eta Henry-ren legea. Disoluzioen lurrun-presioa. Disoluzioen izoztea eta irakitea. Presio osmotikoa. Disoluzio errealak. Aktibitatea.



6.- Zinetika kimikoa.

Erreakzio-abiadura. Abiadura-ekuazioak eta erreakzioaren ordena. Erreakzio-abiaduran eragina duten aldagaiak. Erreakzio-mekanismoak. Katalisia.



7.- Oreka kimikoa.

Oreka kimikoa zertan den. Oreka kimikoa gas idealen nahasteetan. Oreka-konstanteak. Oreka sistema heterogeneoetan. Le Châtelier-en printzipioa.



8.- Oreka kimikoa disoluzio ionikoetan.

Indar ionikoa. Kontzentrazioa eta aktibitatea. Debye-Hückel-en legea. Indar ioniko handiak. Oreka-konstante termodinamikoa.



9.- Azido-base orekak.

Azido eta baseen definizioa. pH-ren definizioa. Azido eta base sendoak. Azido eta base monoprotiko ahulak. Tanpoi disoluzioak. Azido eta base diprotikoak. Kontzentrazioen kalkulua emandako pH batean. Kasu berezia: azido sulfurikoa. Nahasteak.



10.- Hauspeatze orekak

Disolbagarritasun biderkadura konstantea (Ksp). Disolbagarritasuna eta Ksp. Ioi komunaren efektua disolbatze orekan. Ksp kontzeptuaren mugak. Asetasuna eta hauspeatzea. Hauspeatze zatikatua. Disolbagarritasuna eta pH. Ioi konplexuen eragina.



11.- Ioi konplexuen orekak.

Sarrera. Koordinazio konposatuak. Ligandoak. Isomeria. Formazio konstanteak. EDTA konplexuak. EDTA-ren azido-base izaera. Konstante baldintzatuak eta alboko erreakzioak. Aplikazioak.



12.- Erredox orekak.

Oxidazio-erredukzio erreakzioak. Erredox erreakzioak doitzea. Agente oxidatzaile eta erreduktoreak. Elektrodo-potentzialak. Elektrodo-potentzial estandarrak. Ezel, DG eta K. Ezel eta kontzentrazioak, Nernst-en ekuazioa. Aplikazioak

MetodologiaToggle Navigation

Batez beste astero bi ordu magistral izango direnez, bertan eduki teorikoak landuko dira nagusiki. Gelako praktiketan eduki teoriko horien aplikazioak jorratuko dira ariketen bitartez, horretarako talde osoa talde txikiagotan banatuko delarik.

Mintegiak taldekako lana suspertzeko erabiliko dira. Beste gauza batzuen artean, ordenadorean egin beharreko lanak garatuko dira, ahozko aurkezpenak egiteko erabiliko dira eta ariketa edo problema sakonagoak lantzeko ere bai.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua da lehenesten den ebaluazio-sistema.



Ikasturtean zehar egin beharreko zeregin ebaluagarriak nahitaezkoak dira, eta honako hauek dira:



- Irakasgaiaren edukien inguruko azterketa teoriko-praktikoa. Balorazioa azken notan: % 70.

- eGela plataforma birtualean proposaturiko talde-ariketak eta banakako galdetegiak egitea denbora-espazio jakin baten barruan. Balorazioa azken notan: % 20.

- Irakasgaiarekin erlazionaturiko gai edo problema bati buruzko ahozko aurkezpena. Aurkezpena poster bidez edo gelan egindako ahozko aurkezpen baten bidez egingo da. Balorazioa azken notan: % 10.

- Era berean, aurrez aurreko eskoletako parte hartze aktiboa eta eskatutako zereginetan parte hartzea hartzen da kontuan.



Aurrez aurrekoak ez diren zeregin ebaluagarrietarako, dagokion feedbacka ematen da, ikaskuntza-prozesua errazteko. Saio presentzialetan egiten diren zereginak feedbacka taldekoa izango da saio horietan.



Irakasgaia gainditzeko, proposatutako jarduera guztiak egin beharko dira. Gainera, gutxienez 5 puntu lortu beharko dira 10etik irakasgaiaren guztirakoan, eta nahitaezkoa da 10etik 4 puntu lortzea azken azterketa teoriko-praktikoa osatzen duten bi zatietako bakoitzean.



Amaierako azterketan ez bada lortzen eskatutako gutxieneko nota, irakasgaiaren kalifikazioa proba horretan lortutakoa izango da.



Ikasleak azken ebaluazio-sistema eskatzeko aukera izango du kurtsoan zehar ebaluzio jarraituko sisteman parte hartu arren. Horretarako ebaluazio jarraituari, formalki, uko egin beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari edo irakasleei idazki bat bidaliz. Uko egiteko epea irakasgaia hasi eta 9 asteetara amaituko da.



Ikasleak azken ebaluazio-sistema aukeratzen badu, honek honako atalak izango ditu: idatzizko azterketa teoriko-praktikoa, test moduko galdetegi bat (eGela plataforman telematikoan proposaturiko galdetegien antzekoa) eta urtean zehar proposaturiko gaien inguruko ahozko azterketa bat.



Irakasgaiko azterketaren pisua %40a baino handiagoa denez, arautegiaren arabera, azterketa ez egiteak "ez aurkeztua" kalifikazioa ekarriko du.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdiko ebaluazioa idatzizko proba bat da, eta gutxienez 10etik 5 puntu lortu behar dira. Ikasturtean zehar proposatutako ebaluazio jarraituko jardueretan emaitza positiboak izanez gero, emaitza horiek gordeko dira, eta amaierako kalifikazioa proba horren % 70, zereginen % 20 eta aurkezpenaren % 10 izango da. Emaitzak positiboak ez badira, ez dira mantenduko ezohiko deialdirako, eta irakasgaiaren azken nota azken probako notaren %100 izango da. Kasu guztietan, nahitaezkoa da 10etik 4 puntuko nota lortzea amaierako idatzizko proba osatzen duten bi zatietan.



Ikasturtean zehar egindako jardueren emaitzak, bai eGela plataforma birtualean, bai ahozko aurkezpenetan edo poster moduan, ikasturte batez gordeko dira, ikasleak ez badu irakasgaia gainditzen.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Beharrezkoak diren irakas materialak ikasleek eskuragarri izango dituzte eGela plataforman.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

R.H. Petrucci, W.S. Harwood y F.G. Herring. Química General, (8ª Ed.). Prentice Hall, 2003.

R. Chang. Química (9ª Ed.). McGraw-Hill, 2007.

M.S. Silberberg. Química General. McGraw-Hill, 2002.

P.W. Atkins. Química Física, 6ª edición. Omega, 1999.

J.M.Elortza. Termodinamika Makroskopikoa. U.E.U.-ko Kimika Saila, 1.991.

D.C. Harris. Análisis Química Cuantitativo 3ª ed. (6ª ed. Original). Editorial Reverté, 2007.

M. Silva, J. Barbosa. Equilibrios iónicos y sus aplicaciones analíticas. Editorial Síntesis, 2004.

L. Jones y P.W. Atkins. Principios de Química, 3rd edition. Editorial Médica Panamericana, 2003.

Problemas resueltos de Termodinámica. M. Del Barrio y otros. Thomson, Madrid 2005.

UEUko Kimika Saila Kimika Orokorra. Udako Euskal Unibertsitatea, 1996.

I. Urretxa y J. Iturbe. Kimikako Problemak. Udako Euskal Unibertsitatea, 1999.

Gehiago sakontzeko bibliografia

K.W. Whitten, K.D. Gailey y R.E. Davis. Química General, 3rd ed. McGraw Hill, 1992.
J. A. Rodríguez Renuncio, J.J. Ruiz Sánchez y J.F. Urieta Navarro. Termodinámica Química. Síntesis,1998.
I.N. Levine. Problemas de Fisicoquímica. McGraw Hill, 2005.
G. D. Christian. Analytical Chemistry 6th ed. John Wiley & Sons, 2004.

Aldizkariak

Journal of Chemical Education, American Chemical Society.

Web helbideak

http://www.ehu.es/zorrilla/juanma/qw6.html
Kimikaren hainbat gairi buruzko web orrialde bilduma

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-23

10:00-11:00 (1)

10:00-11:00 (2)

24-25

11:00-12:00 (3)

11:00-12:00 (4)

26-26

12:00-13:00 (5)

11:00-12:00 (6)

27-30

11:00-12:00 (7)

11:00-12:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • GELA 2 bis - KIMIKA FAKULTATEA (1)
  • GELA 2 bis - KIMIKA FAKULTATEA (2)
  • GELA 2 bis - KIMIKA FAKULTATEA (3)
  • GELA 2 bis - KIMIKA FAKULTATEA (4)
  • GELA 2 bis - KIMIKA FAKULTATEA (5)
  • GELA 2 bis - KIMIKA FAKULTATEA (6)
  • GELA 2 bis - KIMIKA FAKULTATEA (7)
  • GELA 2 bis - KIMIKA FAKULTATEA (8)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-21

10:00-11:00 (1)

22-22

10:00-11:00 (2)

10:00-11:00 (3)

24-25

10:00-11:00 (4)

28-28

10:00-11:00 (5)

29-29

12:00-13:00 (6)

12:00-13:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • GELA 2 bis - KIMIKA FAKULTATEA (1)
  • GELA 2 bis - KIMIKA FAKULTATEA (2)
  • GELA 2 bis - KIMIKA FAKULTATEA (3)
  • GELA 2 bis - KIMIKA FAKULTATEA (4)
  • GELA 2 bis - KIMIKA FAKULTATEA (5)
  • GELA 2 bis - KIMIKA FAKULTATEA (6)
  • GELA 2 bis - KIMIKA FAKULTATEA (7)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-17

10:00-11:00 (1)

10:00-11:00 (2)

18-18

10:00-11:00 (3)

10:00-11:00 (4)

19-21

10:00-11:00 (5)

23-23

10:00-11:00 (6)

10:00-11:00 (7)

24-24

10:00-11:00 (8)

25-27

10:00-11:00 (9)

28-28

12:00-13:00 (10)

29-30

10:00-11:00 (11)

10:00-11:00 (12)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • GELA 2 bis - KIMIKA FAKULTATEA (1)
  • GELA 2 bis - KIMIKA FAKULTATEA (2)
  • GELA 2 bis - KIMIKA FAKULTATEA (3)
  • GELA 2 bis - KIMIKA FAKULTATEA (4)
  • GELA 2 bis - KIMIKA FAKULTATEA (5)
  • GELA 2 bis - KIMIKA FAKULTATEA (6)
  • GELA 2 bis - KIMIKA FAKULTATEA (7)
  • GELA 2 bis - KIMIKA FAKULTATEA (8)
  • GELA 2 bis - KIMIKA FAKULTATEA (9)
  • GELA 2 bis - KIMIKA FAKULTATEA (10)
  • GELA 2 bis - KIMIKA FAKULTATEA (11)
  • GELA 2 bis - KIMIKA FAKULTATEA (12)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-29

10:00-11:00 (1)

10:00-11:00 (2)

30-30

10:00-11:00 (3)

09:00-10:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (1)
  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (2)
  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (3)
  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (4)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-25

12:00-13:00 (1)

30-30

09:00-10:00 (2)

10:00-11:00 (3)

11:00-12:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (1)
  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (2)
  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (3)
  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (4)

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-25

13:00-14:00 (1)

30-30

13:00-14:00 (2)

10:00-11:00 (3)

12:00-13:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (1)
  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (2)
  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (3)
  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (4)

31 Mintegia-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-25

13:00-14:00 (1)

30-30

13:00-14:00 (2)

13:00-14:00 (3)

13:00-14:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (1)
  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (2)
  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (3)
  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (4)

31 Mintegia-4 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-25

13:00-14:00 (1)

30-30

09:00-12:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (1)
  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-17

10:00-11:00 (1)

11:00-12:00 (2)

18-18

10:00-11:00 (3)

09:00-10:00 (4)

19-25

10:00-11:00 (5)

26-26

10:00-11:00 (6)

09:00-10:00 (7)

27-27

13:00-14:00 (8)

10:00-11:00 (9)

28-28

09:00-11:00 (10)

29-29

10:00-11:00 (11)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (1)
  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (2)
  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (3)
  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (4)
  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (5)
  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (6)
  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (7)
  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (8)
  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (9)
  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (10)
  • eAULA 1 - KIMIKA FAKULTATEA (11)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-17

12:00-13:00 (1)

10:00-11:00 (2)

18-18

09:00-10:00 (3)

10:00-11:00 (4)

19-25

10:00-11:00 (5)

26-26

09:00-10:00 (6)

10:00-11:00 (7)

27-27

13:00-14:00 (8)

09:00-10:00 (9)

28-28

09:00-10:00 (10)

12:00-13:00 (11)

29-29

10:00-11:00 (12)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (1)
  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (2)
  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (3)
  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (4)
  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (5)
  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (6)
  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (7)
  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (8)
  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (9)
  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (10)
  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (11)
  • GELA 3 bis - KIMIKA FAKULTATEA (12)