XSLaren edukia

Irakasleak

GORKA ALBIZU MARTINEZ

Ezagutza arloa
Kimika Analitikoa
Saila
Kimika Aplikatua
Ikastegia
Kimika Fakultatea
Posta elektronikoa
gorka.albizu@ehu.eus

Gorka Albizu Ikertzaile Predoctorala da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta Kimika Aplikatuko sailean garatzen du bere lana. Kimikan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta bertan Kimika eta Polimeroen Masterra egin zuen. Gradu Amaierako Lana (GrAL) eta Master Amaierako Lana Donostiako Kimika Fakultatean burutu zituen, Kimika Analitikako laborategian hain zuzuen ere. Masterra egiten zuen bitartean, 6 hilabetetan zehar “Qumiometría Aplicada” ikerketa taldeko ikerkuntza batean parte hartu zuen ikertzaile kontratatua bezela.

Talanta aldizkarian argitalpen bat dauka, eta “XV Simposio de Jóvenes Investigadores Químicos de la RSEQ” eta “XXI Reunión de la Sociedad Española de Química Analítica” kongresuetan aurkeztu dira bere ikerketa lanak. Bere lana irudi digitalen analisiaren bidez metodo analitiko berriak garatzean datza.