XSLaren edukia

Irakasleak

JOSE JAVIER LOPEZ PESTAÑA

Ezagutza arloa
Kimika Fisikoa
Saila
Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia
Ikastegia
Kimika Fakultatea
Posta elektronikoa
xabier.lopez@ehu.eus

Xabier Lopez (Donostia, 1968) Kimika Kuantikan lizentziatua da (Universidad Autónoma de Madrid, 1991), eta 1996. urtean EHU-n doktorautza defendatu zuen (Ez-ohiko Saria, Zuzendaria: Jesus M. Ugalde), Dalhousie University (Canada) eta Iowa State University (USA) egonaldiak egin ondoren. Garai horretan, Kimika Kuantikoarekin lotutako hainbat proiektuetan lan egin zuen. 1997. urtean, 4 urteko egonaldi postdoktorala hasi zuen, Martin Karplus irakaslearen taldean (Kimikan Nobel Sariduna 2013), Université Louis Pasteur-n (Strasbourg) eta Oxford Unibertsitatean, metodo biofisiko desberdinak aztertuz eta garatuz. Horretarako, Marie-Curie beka bat lortu zuen. 2000. urtean, Kimika Fakultatean hasi zen irakasle asoziatu moduan, 2007. urtean titularitatea lortuz. Kimika Fakultatean, Xabier Lopez-ek Kimika-Fisika-ren inguruan ikastaro ugari eman ditu, bai lizenziaturan, graduan eta Masterrean. Halaber,“Theoretical Chemistry and Computational Modeling” Master eta Doktorautza Programaren arduraduna izan da, hainbat tesi doktoralak, eta master/gradu tesiak zuzenduz. Bere lan zientifikoa dela eta, 139 artikulu argitaratu ditu, eragin handiko aldizkarietan (h-index: 31, ResearcherID: G-5690-2015, ORCID: 0000-0002-2711-3588), nazioarteko konferentzietan hitzaldiak ugari emanez, eta proiektu deberdinetan parte hartuz: MINECO-k (hiru Ikerlari Nagusi bezala), Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak finantzatutakoak. Lau Ikerketa Sexenio aitortu dizkiote.