XSLaren edukia

Irakasleak

OIHANA GALPARSORO LARRAZA

Ezagutza arloa
Materia Kondentsatuaren Fisika
Saila
Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia
Ikastegia
Kimika Fakultatea
Posta elektronikoa
oihana.galparsoro@ehu.eus

Oihana Galparsoro Larraza Kimikan lizentziatu zen 2012an Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta jarraian Nanozientzien Masterra gauzatu zuen Materialen Fisika Zentroan. Doktoregoa kotutoretzan burutu zuen, Pascal Larregaray (Universite de Bordeaux) eta Maite Alducin (EHU) ikerlarien zuzendaritzapean. Doktorego tesia errekonbinazio erreakzioen deskribapen teorikoan oinarritu zen, katalizatzailea gainazal metalikoa denean sistema erreaktiboan ematen diren energia transferentzien eraginean sakondu zelarik. Tesia defendatu ostean, 3 urtez Alec Wodtke irakaslearen ikerketa-taldean ikerlari postdoktoral izan zen, Alemaniako Georg-August-Universität Göttingen eta Max Planck Institute for Biophysical Chemistry-n. Ikerlari postdoktoral lanetan jarraitu zuen Euskal Herrira itzulitakoan, Donostia International Physics Center-en (DIPC). 2021-ko irailetik, EHU-ko irakasle atxikia da Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia saileko Materialen Fisika atalean, Kimika Fakultatean.

Ikerlari jardunean denetik, 11 artikulu zientifiko argitaratu ditu. 20 konferentzia internazionaletan aurkeztu du bere lana eta 3 ikerketa proiektutan partaide izan da. Bere ikerketa-lerro nagusia ab initio kalkuluen bidez gas-gainazalen arteko erreakzioak aztertzean datza. Erreakzioen ezaugarri dinamikoak eta zinetikoak aztertzen ditu, dinamika klasikoa eta trantsizio egoeraren teoria aplikatuz, hurrenez hurren.