XSLaren edukia

Euskararen Erabilerak Komunikabideetan27799

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Kazetaritzako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Ingelesa
Kodea
27799

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honen lehen helburua, komunikabideetako profesionala izango den ikaslea hizkuntzaren garapenean duen erantzukizunaz jabetzea da, beti ere komunikabideetan hizkuntzaren erabilera baldintzatzen duen egoera soziolinguistiko eta kulturaletik abiaturik.

Ikasleak ikasiko ditu komunikabideetako genero nagusien hizkuntza-ezaugarriak eta baliabideak identifikatzen eta praktikan garatzeko gaitasunak lantzen.

Era berean, estilo gomendio nagusiak ezagutuko ditu; baita komunikabideetako profesionalen hizkuntza-auziak kritikoki aztertu eta erabakitzeko gaitasuna garatu ere.

Euskararen Erabilerak Komunikabideetan lehen ikasturtean irakasten da Komunikazioko hiru graduetan eta derrigorrezkoa da. Irakasgai honetan euskara zuzenean lantzen dute komunikazio graduetako ikasleek; zeharka, ordea, beste irakasgai batzuetan: 1. ikasturtean Berrien Idazkera Prentsan, Informazio Generoak, Ikus-entzunezko Hizkuntza; 2.ean Ziberkazetaritzako Idazkera, Berrien Idazkera Irratian, Berrien Idazkera Telebistan; 3.ean Interpretazio Generoak, Erreporterismoa, Informazio Lokuzioa; 4.ean Iritzi Generoak, Kazetaritza Espezializatua.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak:

Komunikabideetako profesionalak hizkuntzaren garapenean duen erantzukizunaz jabetzea, komunikabideetan hizkuntzaren erabilera baldintzatzen duen egoera soziolinguistiko eta kulturaletik abiaturik.

Komunikabideetako genero nagusien hizkuntza-ezaugarriak eta baliabideak identifikatu eta praktikan garatu.

Estilo gomendio nagusiak ezagutu eta komunikabideetako profesionalen hizkuntza-auziak kritikoki aztertu.

Emaitzak:

Komunikabideetan hizkuntzaren erabilera baldintzatzen duen egoera soziolinguistiko eta kulturala ezagutzen ditu eta komunikabideetako profesionalak hizkuntzaren garapenean duen erantzukizunaz jabetzen da.

Komunikabideetako genero nagusien hizkuntza-ezaugarriak eta baliabideak identifikatzen ditu eta praktikan garatzeko gai da.

Estilo gomendio nagusiak ezagutzen ditu eta komunikabideetako profesionalen hizkuntza-auziak kritikoki aztertzeko gai da.

Egitarauak bat egiten du komunikabideetako graduetako memoria egiaztatuan adierazitako gaitasunekin, bereziki jariakortasunez eta eraginkortasunez komunikatzearekin, ahoz nahiz idatziz, komunikabide desberdinetako hizkuntza baliabideak egoki erabiliz, eta talde lanean aritzearekin; zeharkakoekin, bereziki lokuzioa eta ahozko eta gorputzaren komunikazioa garatzearekin; eta espezifikoekin, bereziki informazioarekin eta komunikazio idatzi edo ahozkoarekin lotutako genero eta formatuak aztertze, interpretatze eta balioestearekin.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA. HIZKUNTZA KOMUNIKABIDEETAN: ERRONKAK

1.1. Komunikabideetako profesionalen eginkizunak.

1.2. Hizkuntzaren kalitatea bermatu beharra, aldaerak eta erregistroak aintzat hartuta.

1.3. Egungo zailtasunak eta erronka nagusiak.

1.4. Komunikabide baten diseinu soziolinguistikoa egin, berezko dituen erronka soziolinguistikoak kontuan harturik.

2. GENEROAK ETA ERREGISTROAK: HIZKUNTZA ESTRATEGIAK

2.1. Komunikazioaren osagaiak, hizkuntzaren funtzioak eta testu-motak.

2.2. Komunikabideetako genero eta testuen estiloa, bereziki informazio-, interpretazio-, iritzi-generoen, eta publizitateko iragarkiena.

2.3. Hizkuntza-ezaugarriak eta baliabide erretoriko nahiz literatrioak kontaera-, azalpen-, deskripzio-, elkarrizketa- eta argumentazio-testuetan

2.4. Komunikabide baten diseinu soziolinguistikoaren azterketa egin, genero eta erregistro-parametroak kontuan izanik.

3. GAIA. KOMUNIKABIDEETAKO HIZKERAREN ESTILOA: GIDA-LERRO NAGUSIAK

3.1. Euskararako egin diren proposamen nagusiak

3.2. Estiloa audientzia erakartzeko estrategia gisa.

3.3. Estiloa eta identidadea komunikabideetako estrategia linguistikoan

3.4. Estiloa eta estilizazioa karakterizazio prozesuetan

3.5. Medio-produktu baten diseinu sozioestilistikoaren azterketa egin, estiloaren parametro desberdinak kontuan izanik.







MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan eskola magistralak eta jarduera praktikoak erabiliko dira. Eskola magistraletan irakasleak azalpen laburrak emango ditu, eta ikasgaiko denbora gehiena hainbat jarduera eta lan aplikatutan emango dute ikasleek. Klaseko jarduerak eta lan aplikatuak taldeka egingo dira

1. Lehen gaitasuna eta gaia lantzeko: era askotako ariketak, saiakera kritikoak eta lan aplikatu bat landuko dituzte taldeka.

2. Bigarren gaitasuna eta gaia lantzeko: ahozko zein idatzizko testuen komentarioak, irakurgai-mintegiak eta lan aplikatu bat landuko dituzte taldeka.

3. Hirugarren gaitasuna eta gaia lantzeko: ahozko zein idatzizko testuen komentarioak, irakurgai-mintegiak eta lan aplikatu bat landuko dituzte taldeka

Ikasleei 1.4., 2.5. eta 3.5 puntuetan agertutako hiru lan praktiko horiek ematea eskatuko zaie.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Test motatako proba (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia ebaluazio jarraituaren bidez kalifikatuko da. Ebaluazio jarraituak kontuan hartzen ditu:

a) taldean egiteko klaseko jarduerak eta lan aplikatuak (emaitzaren %40)

b) banaka erantzuteko azterketa idatziak (%60).

Azterketa idatzia ezinbestez gainditu behar da ikasgaia gainditzeko.

Azterketan kontuan izango da:

- Kontzeptuak bereganatu dituzten eta kasu praktiko batean jartzeko gai diren.

- Hizkuntza aldetik unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duen.

Probak eta ehunekoak:

- Irakasgaiaren ebaluazioa jarraitua izango da. Ebaluazio jarraituak eskatzen du saio guztietara bertaratzea eta zeregin guztiak garaiz entregatzea. Ebaluazio jarraitua gainditzen ez duten ikasleek, ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duten ikasleek edo hasieratik bukaerako azterketaren bidez bakarrik ebaluatuak izatea aukeratzen duten ikasleek, bukaerako azterketa egiteko eskubidea dute (puntuazioaren % 100). Nolanahi ere, eskubide hori gauzatu ahal izateko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan. Halako idatzirik bidali ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira.

- Bestalde, UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egiteko, nahitaezkoa da lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago irakasleari idatzi bat helaraztea ukoa jakinarazteko.

Amaierako ebaluazioa: azterketa idatziaren bidez. Probak eta ehunekoak ebaluazio etengabearen berberak izango dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian proiektuetako praktiketan eta azken produktu idatzietan landutako ezagutzak azken proba idatzi batean ebaluatuko dira. Proiektuetako ahozko aurkezpenak eta lokutatzeak ere egun horretan bertan egin beharko ditu ikasleak irakaslearen aurrean. Probak eta ehunekoak ohiko deialdiko berberak izango dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak UPV/EHUko Campus Birtualeko EGELA plataforman jarritako materialak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ANDROUTSOPOULOS, Jannis. (2009) Policing practices in heteroglossic mediascapes: a commentary on interfaces. Language Policy 2009 (8), pp. 285-290.

__________ (2010). Localizing the Global on the Participatory Web. In N. Coupland (ed.), The Handbook of Language and Globalization. (203-231) Oxford: Wiley-Blackwell.

CORMACK, M. (2010). Gaelic in the new digital landscape. In G. Unro & I. Mac an Tàilleir (eds.) Gaelic Communities Today. (127-137). Edinburgh: Dunedin Academic.

__________ (2013). Concluding Remarks: Towards an understanding of media impact on minority language use. In Elin Haf Gruffydd Jones and Enrique Uribe-Jongbloed (eds.). Social Media and Minority Languages: Convergence and the Creative Industries. (255-265). Bristol: Multilingual Matters.

COUPLAND, Nikolas (2007) Style. Language variation and Identity. Cambridge: Cambridge University Press

__________ (2001): «Dialect stylization in radio talk», Language in society, 30, 345-375.

__________ (2009): «The mediated performance of vernaculars», Journal of English Linguistics 37: 3, 284-300.

__________ (2010): «Language, Ideology, Media and Social Change» Swiss Papers in English Language and Literature, 24, 55-79.

__________ (2014): «Sociolinguistic change, vernacularization and broadcast British media», in Androulopoulos, J. (arg.) Mediatization and Sociolinguistic Change, Mouton de Gruyter, Berlin/Boston.

CRYSTAL, D. (2011) Internet Linguistic. A Student Guide. Routledge

ELORDUI, A. (2016). Elebakartasunetik heteroglosiara: Gaztea Irratia, bernakulizazioa gazte-komunikabideen diseinu sozioestilistikoan. Uztaro 97, 31-52.

ELORDUI, A. (2015). Diseinu linguistikoa eta transmedia-engaiatzea: Gaztea, audientziari begira prosumitzaileen aroan. In Elordui, A. & Arana, E. (2015) Transmedia Komunikazio estrategiak. Gaurkotasun-edukiak diseinatzeko eta hedatzeko bide berriak. (135-154). Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.

EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEA (2008) Euskara hedabideetan. Euskarazko hedabideak eta euskararen presentzia hedabideetan. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEA (2012). Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP). http://tinyurl.com/brw9ert

EUSKO JAURLARITZA (2016) Eta hemendik aurrera zer? Euskararen garapenaren iraunkortasuna edo ‘dabillan harriari etzaika goroldiorik lotzen’. Vitoria-Gasteiz: Hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura saila

HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILUBURUORDETZA (2012). V. Inkesta Soziolinguistikoa. http://tinyurl.com/inkestas

JONES, E. H. G. & URIBE-JONGBLOED E. (eds.) (2013). Social Media and Minority Languages: Convergence and the Creative Industries. Bristol: Multilingual Matters.

JOHNSON & ENSSLIN, A. (2007) Language in the media. London: Continuum

KELLY-HOLMES, H. (ed.) (2001) Minority language broadcasting: Breton and Irish. Clevedon: Multilingual Matters

LEPPÄNEN, S. , PITKÄNEN-HUHTA, A., PIIRAINEN-MARSH, A., NIKULA, T., PEURONEN, S. (2009). Young People’s Translocal New Media Uses: a Multiperspective Analysis of Language Choice and Heteroglossia. Journal of Computer-Mediated Communication 14, pp. 1080-1107.

MORING, T. (2013). Media Markets and Minority Languages in the Digital Age. Journal on Ethnopolitics and Minortity Issues in Europe. 12 (4), pp. 34-53.

PIETIKÄINEN, S.and KELLY-HOLMES, H. (2011) Gifting, service, and performance: three eras in minority-language media policy and practice. International Journal of Applied Linguistics. 12(1), pp. 51-70.







Gehiago sakontzeko bibliografia

Bibliografia osagarria

Amorós, C. (2008). Norma y estandarización. Salamanca: Luso-Española Ediciones.
Argia (2011). Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua. http://www.argia.com/argia-astekaria/2263/euskarazkohedabideak-
beste-jauzi-baterako-ordua
BERRIA (2012). Euskal komunikazioa eta sare sozialak. Elkarrizketa-sorta. http://www.berria.info/guregaiak/150/
Ensslin, A. (2012) The Language of Gaming. Basingstoke: Palgrave Macmiillan
Bednarek, Monika (2010) The language of fictional television: drama and identity. London and New York: Continuum
Bednarek, Monika & Caple Helen (2012) News Discourse. London: Bloomsbury Publishing
Bleichenbacher, Lukas (2008) Multilingualism in the Movies: Hollywood characters and their language choices. Tübingen:
Francke Verlang
Culpeper, Jonathan, 2001, Language and characterisation: People in plays and other texts. Hallow: Longman

Web helbideak

Interneteko helbide garrantzitsuak
http://www.hiztegia.net
http://www.euskara.euskadi.net
http://www1.euskadi.net/hizt¬_sinon/iundice e.htm (sinonimoen hiztegia)
http://www.euskaltzaindia.net.
http://www.euskaltzaindia.net/oeh
http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua/
http://www1.euskadi.net/euskalterm/indice_c.htm
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/




5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALBERDI LARIZGOITIA, PEDRO JAVIER
  • ZABALA UNZALU, MIREN IGONE
  • ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

2-15

11:00-13:00 (3)

09:30-11:00 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

09:00-11:00 (3)

11:00-12:30 (4)

Irakasleak

32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

32 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:30-13:30 (1)

09:00-11:00 (2)

2-15

11:30-13:30 (3)

09:00-10:30 (4)

Irakasleak

61 Gelako p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:30-11:00 (1)

Irakasleak