XSLaren edukia

Tokiko Hedabideak: Informazio Produktua Sortzea27117

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Kazetaritzako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27117

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honen helburu nagusia da tokian tokiko komunikazioa landuz, ikasleek eurek aukeratutako euskarrian (idatziz/peperean, ikus-entzunezko, digital: web orrialde edo blog) produktu informatibo bat sortzea hasieratik bukaerara arte. Hau da, produktu horren sorrera prozesua pausoz pausu ezagutu eta bizitzea. Modu horretan, eta laugarren mailako hautazko irakasgaia izanik, ikasleek gradu osoan ikasitako eduki teoriko, praktiko eta konpetentziak erakutsi eta garatu ahal dituzte profesionalen tokian jarrita, benetako lan mundutik oso gertu dagoen eszenatokian.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1-Lan informatiboei kazetaritza genero eta formatu nagusiak ematea komunikabide bakoitzaren berezko hizkuntzaren bitartez.

2-Iturri desberdinetan bilatzea, aukeratzea, hierarkizatzea eta analizatzea, edukiak forma eta estrategia narratiboetara moldatuz.

3-Komunikazioko eta informazioko prozesuei teknikak, teknologiak eta baliabideak ematea eta trebetasunak garatzea.

4-Jariakortasunarekin eta eraginkortasun komunikatiboarekin adieraztea, ahoz eta idatziz,komunikabide desberdinetarako egokiagoak diren baliabide linguistikoak aprobetxatzen jakinez.

5-Proiektu informatzaile edo komunikatiboak modu egokian asmatzea, planifikatzea, egitea eta kudeatzea.

6-Argudiatzearen irudi erretorikoak eta ahozko eta idatziko baliabide linguistiko desberdinak identifikatzea eta trebetasunarekin erabiltzea,genero mota bakoitzean adierazpen eraginkorra eta komunikabide desberdinetako publiko hartzaileari egokitutako mezuko tipoa lortzeko.

7-Enpresa-antolaketa modeloak eta bere garapen faseak ezagutzea, enpresa bat sortzea baimentzen duten oinarriak ezartzeko, komunikabideen jarduera etikoa arautzen duten barne eta kanpoko dokumentuen erabilgarritasun graduaren jakintzarekin.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Teoriaren egitaraua:

1. Gaia: Tokian tokiko komunikazioaren mundua

1.1. Definizioa

1.2. Sailkapena eta ezaugarriak

1.3. Tokian tokiko kazetariaren bereizgarriak

1.4. Gertuko kazetaritza

1.5. Kazetaritza hiperlokala: tokian tokiko estrategia mediatiko berriak.

1.6. Euskarazko tokian tokiko kazetaritzaren historia



2. Gaia: Tokian tokiko informazioaren antolakuntza

2.1. Tokian tokikorako deszentralizazioa

2.1.1. Azterketarako kasuak

2.1.2. Doako prentsaren kasua

2.2. Tokian tokiko kazetaritzaren produkzio errutinak

2.2.1. Irratiko eta telebistako lana



3.Gaia: Tokian tokiko informazio iturriak

3.1- Lehen mailako iturriak

3.2- Bigarren mailako iturriak

3.3- Tokian tokiko informazioaren iturri ofizialak

3.3.1- Udala

3.3.2- Aldundia

3.3.3- Erkidego Autonomoa

3.3.4- Estatuko Administrazioa

3.4- Tokian tokiko politika

3.4.1- Udalerriko kronika



4.Gaia: Internet eta tokian tokiko informazioa

4.1- Ziberhedabidearen kontzeptua

4.2- Euskal Herriko eta Espainiako ziberhedabideak

4.3- Globala, tokian tokikoa eta glokala



5. Gaia: Tokian tokiko informazio produktua sortzeko faseak

5.1- Produktuaren diseinua

5.2- Enpresaren diseinua

5.3- Produktuaren sorrera

5.4- Hedapena eta komertzializazioa



Praktiken egitaraua:

-Kazeta-enpresen eta benetako informazio produktuen sorrera

-Tokian tokiko hedabide eta edukien analisia

-Tokiko interesa duten albiste, erreportaje, elkarrizketa eta kroniken sorrera formatu ezberdinetan

-Gaiarekin zerikusia duten hitzaldietara etortzea.

-Tokian tokiko produktu eta horien edukien aurkezpena taldeetan.







MetodologiaToggle Navigation

Ikasgai hau presentziala da, ez birtuala. Hortaz, klase orduetan, tutoretza orduetan eta eGela plataformaren bitartez garatuko da komunikazioa.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 70
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgaiaren azken nota 3 ataletan banatzen da. Nota guztiak taldekoak izango dira.

-Teoriko gai bat garatu eta aurkeztu: 30 puntu

-Tokian tokiko produktuaren sorrera: 50 puntu

-Klaseko ariketak: 20 puntu (Praktiketako aktak, kontrolak eta hitzaldiak)



Ikasgaia ebaluazio jarraituaren bidez gainditzeko ezinbestekoa izango da, gai teoriko baten garapena eta aurkezpena egitea eta puntuak izango dituzten klase praktiko, kontrol saio eta hitzaldien %75era azaltzea. Bestela ez ohiko deialdia egingo da.



Ikasgaia gainditzeko alde teorikoa eta praktikoa, biak, gainditu beharko dira. Praktikan, 70etatik 42 puntu lortu beharko dira eta teorian 30etik 15 puntu. Bien batuketak emango du azken nota.



Ebaluazio jarraitua ohiko deialdian egiten ez duenak, azken frogan ikasgaiaren %100 jokatuko du. Teorian jorratutako gaiak eta hedabide lokal baterako negozio planaren diseinu proposamena eta edukiak eskatuko dituen azterketa teoriko eta froga praktikoa egin beharko ditu. Azken frogak (teorikoak eta praktikoak) 3 ordu iraupena izango du. Praktikan, 70etik 42 puntu lortu beharko dira eta teorian 30etik 15 puntu.



Ikasleak ebaluazio jarraituaren metodologiari uko egin diezaioke. Horretarako irakasgaiaren ardura duen irakasleari idatzi bat aurkeztu beharko dio 2019ko Azaroaren 8 baino lehen.



Ikasleak azken ebaluazioari uko egin diezaioke. Horretarako irakasgaiaren ardura duen irakasleari idatzi bat aurkeztu beharko dio 2019ko Azaroaren 22 baino lehen.



Irakasgaian gainditzeko alde teorikoa eta praktikoa egin eta gainditu behar dira. Alde horitetako bat edo biak egiten ez dituen ikaslea ez aurkeztu gisa agertuko da aktetan.



Halaber, gainditu beharreko aldeetako bat edo biak suspendituz gero, aktetan suspenditutako atalaren kalifikazio baxuena agertuko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Praktikaren nota gainditu bada, eta eskatutako asistentzia minimoa betez gero, gorde egingo da ekainerako deialdirako bakarrik. Eskatutako gutxieneko asistentzia betetzen ez duenak edo alde praktikoa gainditzen ez duenak azken froga berezia, teorikoa eta praktikoa, egin beharko du. Aipatu azterketak ohiko deialdikoak dituen ezaugarri berberak izango ditu.



Irakasgaia gainditzeko alde teorikoa eta praktikoa egin eta gainditu behar dira. Alde horietako bat edo biak egiten ez dituen ikaslea ez aurkeztu gisa agertuko da aktetan.



Halaber, gainditu beharreko aldeetako bat edo biak suspendituz gero, aktetan suspenditutako atalaren kalifikazio baxuena agertuko da.





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

HARTE, D.; HOWELLS, R.; WILLIAMS, A. (2019): Hyperlocal Journalism. The decline of local newspapers and the rise of online community news. Oxon: Routledge.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ONDOREN AIPATZEN DIREN LIBURUAK EZ DIRA IKASGAIAREN ESKU LIBURUAK:



-Aiestaran, Alazne. Deba barreneko euskarazko komunikazio sistema: tokian tokiko aldizkariaren kazetaritza genero eta gaien analisia 2000-2004 bitartean. Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioa, 2007.

-Aranguren, Asier. Euskarazko komunikabide lokalak Euskal Herrian. Euskal Herriko Unibertsitatea. Bilbao, 2001.

-Arboledas, Luis. El ombligo del periodista. Periodismo local en el siglo XXI. Editorial Comares. Granada, 2007.

-Cebrián Enrique, B; Mirón, L M (Editores). Áreas del periodismo. Comunicación Social Ediciones y Publicaciones. Sevilla, 2013.

-Izquierdo Labella, Luis. Manual de periodismo local. Editorial Fragua. Madrid, 2010.

-Izquierdo Labella, Luis. Comunicación glocal. El periodismo local abre una ventana al mundo. Tirant Humanidades. Valencia, 2012.

-López García, Guillermo. Comunicación local y nuevos formatos periodísticos en Internet: cibermedios, confidenciales y weblogs. Server de Publicacions de la Universitat de València. Valencia, 2008.

-López García, Xosé; Maciá Mercadé, Juan. Periodismo de proximidad. Editorial Síntesis. Madrid, 2007.



Gehiago sakontzeko bibliografia

AGIRRE, Unai (2008). “Txostena” En: ASKOREN ARTEAN (2008). Euskara hedabideetan. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 47-58 or.
AIESTARAN, Alazne (2010). "Euskarazko herri-prentsaren irakurleen profila aztergai". Uztaro 74. Bilbo: UEU, 59-72.
ARANTZABAL, Iban (2008). Tokiko hedabideek etorkizun handia dute. Bat Soziolinguistika aldizkaria, 68. zenb. Andoain: Soziolinguistika Klusterra, 103-114 or.
ARANZABAL, Joxe (1999). Euskarazko herri prentsaren bilakaera. Euskonews & Media, 26 zenb. [http://www.euskonews.com/0008zbk/frmedia.htm] 2010-03-2.
BASTERRETXEA, Jose Inazio (2008:a). Arto gutxitan, kalabaza jaki (Gizarte-komunikazioa, euskaraz eraikitzen). Bat Soziolinguistika aldizkaria, 68. Zenb. Andoain: Soziolinguistika Klusterra, 75-83 or.
BASTERRETXEA, Jose Inazio (2008:b). “Txostena”. En: ASKOREN ARTEAN (2008). Euskara hedabideetan. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 121-141. or.
CAMACHO, Idoia (1999). Herri-aldizkarien funtzioak euskara normaltzeko prozesuan 1989-1999 doktore-tesia. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.
IRIZAR, Mikel (2001). Goiena esperientzia, eskualdeko talde multimedia baten sorrera. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia.
IRIZAR, Mikel (2003). Herri-aldizkariak: balantzea eta etorkizuneko erronkak. Bat Soziolinguistika aldizkaria, 48. Zenb. Andoain: Soziolinguistika Klusterra, 53-65 or.

Aldizkariak

Uztaro
Zer
Jakin
Ámbitos
Estudios sobre Mensaje Periodístico
Comunicación y Sociedad
Comunicar
Doxa.
Palabra Clave
Revista Latina de Comunicación
Telos
Textual and Visual Media

Web helbideak

-http://topagunea.eus/
-http://goiena.eus/
-http://hitza.eus/
- http://anboto.org/
-http://www.herrikolore.org/
-http://www.somosmalasana.com
-http://www.vilaweb.cat
-http://www.zonaretiro.com
-http://www.granadaimedia.com
-http://www.tualbacete.com
-La comunicación local por Internet: http://books.google.es/books?id=UOrmLV_GyOYC&dq=comunicacion+local&printsec=frontcover&source=bl&ots=59iY-6hCWs&sig=8-_BXTHinTM5Y1FBaqjSaUzIY20&hl=es&sa=X&oi=book_result&resnum=5&ct=result#PPA15,M1
-http://www.euskaltzaindia.net/arauak/
-Vademécum de Español Urgente: http://www.agenciaefe.com/esurgente/lenguaes/
-Gramática y ortografía española: http://www.indiana.edu%7Ecall/lengua.html
-Guía de la comunicación de Euskadi: http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-2629/es/contenidos/informacion/es_kom_gida/es_es_kom/es_kom_gida.html




5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GOROSARRI GONZALEZ, MARIA
  • PALACIO ARKO, GORKA JAGOBA
  • PEREZ FUENTES, JUAN CARLOS

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

11:30-13:30 (2)

2-15

10:30-12:00 (3)

11:30-13:00 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

09:00-11:00 (3)

11:00-12:00 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak