XSLaren edukia

Kazetaritza Espezializatua27114

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Kazetaritzako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27114

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3958.5
Gelako p.710.5
Ordenagailuko p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Kazetaritza espezializatua Kazetaritzako Graduko 4. mailako bigarren lauhilekoko nahitaezko irakasgaia da. Bere helburu nagusia da ikasleen prestakuntza kazetaritza espezializatuko genero, formatu eta edukietara zuzentzea. Orain arte, ikasleek kazetaritza orokorraren metodologia eta ezaugarriak ikasi dituzte; irakasgai honetan, berriz, kazetaritza espezializatuan lan egiteko era ikasiko dute. Kazetaritza horren helburua ez da, jeneralistarena bezala, gertatzen dena kontatzea, bere esanahia, zergatia eta ondorioak azaltzea baizik; bere helburua ez da lehenago heltzea, heltzean informaziorik onena, osoena eta sakonena eramatea baizik; helburua ez da publiko osoari zuzentzea, XXI. mendeko gizartea osatzen duten audientziaren zati zehatz batzuetara baizik.

Graduan zehar, ikasleek irakasgai honetan beharrezko diren ezagupen batzuk eskuratu dituzte, batez ere arlo praktikoan: Informazio Generoak (1. maila), Dokumentazio Iturrien Kudeaketa (2. maila), Kazetaritzaren Teknologia (2. maila), Interpretazio Generoak (3. maila), eta Erreporterismoa (3. maila).

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgai honen bidez, ikasleek Kazetaritzako Titulazioko 6 gaitasun garatuko dituzte: jariakortasunarekin eta eraginkortasun komunikatiboarekin adieraztea, ahoz eta idatziz,komunikabide desberdinetarako egokiagoak diren baliabide linguistikoak aprobetxatzen jakinez;iturri desberdinetan bilatzea, aukeratzea, hierarkizatzea eta analizatzea, edukiak forma eta estrategia narratiboetara moldatuz; komunikazioko eta informazioko prozesuei teknikak, teknologiak eta baliabideak ematea eta trebetasunak garatzea; edukien alderdi formal eta estetikoak zuzen diseinatzea komunikabide desberdinen ezaugarrien arabera; proiektu informatzaile edo komunikatiboak modu egokian asmatzea, planifikatzea, egitea eta kudeatzea; eta lan informatiboei kazetaritza genero eta formatu nagusiak ematea komunika bakoitzaren berezko hizkuntzaren bitartez.

Gaitasun horiek honako ikaskuntzaren emaitza hauetan islatzen dira:

1. Kazetaritza espezializatuaren ezaugarriak ezagutzea eta bere garrantzia balioestea.

2. Kazetaritza mota bakoitzaren ezaugarriak identifikatzea eta barneratzea.

3. Aldizkari espezializatu bat diseinatzea eta maketatzea.

4. Erreportajea, elkarrizketa eta analisia idazteko gaitasuna lortzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

TEORIA



1.- Kazetaritza eta espezializazioa

1.1.- Definizioa eta dohainak

1.2.- Kazetaritza espezializatuaren garrantzia

1.3.- Lan egiteko metodologia



2.- Kazetaritza espezializatuaren ekoizpena

2.1.- Ohiko generoak

2.2.- Hizkuntza espezializatua

2.3.- Informazio-iturri espezializatuak



3.- Kazetari aditua

3.1.- Heziketa eta erantzukizun soziala

3.2.- Kode deontologikoak



4.- Herriko informazioa

4.1.- Berezko ezaugarriak

4.2.- Informazio-iturriak

4.3.- Kazetari eta produktu aipagarriak



5.- Kazetaritza Politikoa

5.1.- Berezko ezaugarriak

5.2.- Informazio-iturriak

5.3.- Kazetari eta produktu aipagarriak



6.- Kazetaritza Ekonomikoa

6.1.- Berezko ezaugarriak

6.2.- Informazio-iturriak

6.3.- Kazetari eta produktu aipagarriak



7.- Nazioarteko Kazetaritza

7.1.- Berezko ezaugarriak

7.2.- Informazio-iturriak

7.3.- Kazetari eta produktu aipagarriak



8.- Zientzia-Kazetaritza

8.1.- Berezko ezaugarriak

8.2.- Informazio-iturriak

8.3.- Kazetari eta produktu aipagarriak



9.- Kultur-Kazetaritza

9.1.- Berezko ezaugarriak

9.2.- Informazio-iturriak

9.3.- Kazetari eta produktu aipagarriak



10.- Kirol Kazetaritza

10.1.- Berezko ezaugarriak

10.2.- Informazio-iturriak

10.3.- Kazetari eta produktu aipagarriak



PRAKTIKAK



- Erreportajeak, elkarrizketa sakonak eta analisiak aztertzea.

- Hainbat lan esparrutan aritzen diren profesionalen hitzaldiak entzutea.

- Erreportajeak, elkarrizketak eta analisiak idaztea.

- Aldizkari espezializatuak egitea, taldeka.

- Egindako aldizkariak gelan aurkeztea.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan erabiliko den metodologia ebaluazio jarraitua izango da. Ebaluazio hori egin ahal izateko, ikasleak bermatu behar du -gutxienez- eskola teoriko zein praktikoen %80ko bertaratzea.

Irakasgaiaren %60a Praktikari dagokio eta %40a Teoriari.

Alderdi praktikoa lauhilekoan zehar landuko dute ikasleek: taldeka aldizkari espezializatu bat egingo dute, gelan aurkeztuko dutena. Aldizkarian argitaratuko diren artikuluak, berriz, banaka egingo dituzte.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Lauhilekoan zehar egindako praktikak: 6 puntu

Azterketa teorikoa: 4 puntu.



Irakasgaia gainditzeko, alde praktikoari dagozkion 6 puntuetatik ikasleak gutxienik 3 lortu behar ditu eta alde teorikoari dagozkion 4 puntuetatik, gutxienik 2. Alde praktikoan, zeregin batzuk taldekakoak izango dira eta beste batzuk indibidualak (ariketak). Idazkuntza-ariketa horiek puntuazio pertsonalizatua izango dute eta, amaieran, batura bat osatuko dute. Ikasleak batura horren %50a erdietsi beharko du. Bestela, alde praktikoa suspendituko du eta, horrekin batera, irakasgaia bera ere.



Azterketa teorikoaren batez besteko iraupena: 90 m.



Ikasleak ebaluazio jarraituaren metodologiari uko egin diezaioke. Horretarako irakasgaiaren ardura duen irakasleari idatzi bat aurkeztu beharko dio martxoaren 30a baino lehen.

Ikasleak azken ebaluazioari uko egin diezaioke. Horretarako irakasgaiaren ardura duen irakasleari idatzi bat aurkeztu beharko dio apirilaren 21a baino lehen.

Irakasgaia gainditzeko alde teorikoa zein praktikoa egin behar da. Ikasgaiaren praktiketan, entregatzekoetan edo azterketetan plagio edo kopia aurkitzen bada, ikasgai osoaren suspentsoa ekarriko du dagokion deialdian, baztertu gabe UPV/EHUko Ebaluazio Probetan eta Lan Akademikoetan Jokabide Makur eta Iruzurrezkoak Eragozteari eta Etika Akademiko Buruzko Protokoloak txertatzen dituen beste neurriak.



Esan bezala, irakasgaia gainditzeko alde teorikoa eta praktikoa egin eta gainditu behar da. Alde horietako bat egiten ez duen ikaslea EZ AURKEZTU gisa agertuko da aktetan.

Halaber, gainditu beharreko aldeetako bat suspendituz gero, aktetan suspenditutako atalaren kalifikazio baxuena agertuko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgai osoa gainditzeko, beharrezkoa da praktiketan gutxienez 3 puntu lortzea eta teorian gutxienez 2 puntu.



Proba praktikoa: 6 puntu.

Azterketa teorikoa: 4 puntu.

Azterketa teorikoaren batez besteko iraupena: 90 m.

Azterketa praktikoaren batez besteko iraupena: 90 m.



Irakasgaia aprobatzeko arlo teorikoa eta praktikoa gainditu egin behar dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- CAMACHO, I. (Coordinadora) (2010). La especialización en el periodismo: Formarse para informar. Zamora: Comunicación Social.
-RAMIREZ DE LA PISCINA. T (ed.)(2009). Kazetari aditua unibertso digitalean. Bilbo: UEU.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- BERRIA (2006) Estilo liburua. Andoain: Berria, . 2006

- FERNÁNDEZ DEL MORAL, J. (Coord.) (2004). Periodismo especializado. Barcelona: Ariel Comunicación.

- LLANO, R. (2008). La especialización periodística. Madril: Ed. Tecnos.

- QUESADA, M. (Ed.) (2009). Internet como fuente generadora de contenidos especializados. Bartzelona: UPF.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- CALVO HERNANDO, M. (1992). Manual de Periodismo Científico. Madrid:Ed. Paraninfo.
- CANEL, M.J. (1999). Comunicación política. Técnicas y estrategias para la sociedad de la información. Madrid: Tecnos.
- ESTEVE RAMÍREZ, F. Y FERNÁNDEZ DEL MORAL, J. (1999). Áreas de especialización periodística. Madrid: Fragua.

Web helbideak

-http://www.berria.eus/estiloliburua/
-http://www.euskaltzaindia.net/arauak/
- http://denda.ueu.org
- www.kazetaritza.org
- http://repositori.upf.edu/handle/10230/11306
- http://www.primeraplana.net/
- http://www.unav.es/fcom/guia/
- http://www.agenciaefe.com/esurgente/lenguaes/
- http://www.indiana.edu%7Ecall/lengua.html

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GOROSARRI GONZALEZ, MARIA
  • PALACIO ARKO, GORKA JAGOBA
  • PEREZ FUENTES, JUAN CARLOS

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

17-30

11:00-12:00 (3)

10:00-11:30 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-10:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-10:00 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:00-14:00 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:30-14:30 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:00-14:00 (1)

Irakasleak

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

15:00-17:00 (1)

17:00-19:00 (2)

17-30

15:00-16:30 (3)

17:00-18:00 (4)

Irakasleak

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

16:30-17:00 (1)

Irakasleak

16 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

18:00-20:00 (1)

Irakasleak

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

18:00-20:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00 (1)

09:00-11:00 (2)

17-30

11:00-12:00 (3)

09:00-10:30 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

10:30-11:00 (1)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00 (1)

Irakasleak