XSLaren edukia

Fotokazetaritza27102

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Kazetaritzako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
27102

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3958.5
Gelako p.1421
Ordenagailuko p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

“Fotokazetaritza” irakasgaiak hedabideetara bideratutako argazki-adierazpenean sakontzea du helburu. Horretarako, ezagutzaren bi arloak kontuan hartuko ditugu: alde teorikoa eta praktikoa. Alde batetik, ikasleak lengoaia fotografikoaren elementu nagusiak ikasiko ditu. Bestetik, fotokazetaritzaren elementu teorikoak ezagutuko ditu. Ondorioz, kazetari moduan ez ezik, fotokazetaritzari ikerlari moduan ere heltzeko baliabideak bereganatuko ditu ikasleak, hau da, hedabideetako argazkiak interpretatzeko gakoak azaltzeko gai izango da.



“Fotokozetaritza” Kazetaritza Graduko 3. mailako irakasgaia da eta lehen lauhilekoan ematen da. Aurreko ikasturteetako irakasgaiak osatzen ditu, ikus-elementuak aztertzen dituelako. Horrela, “Fotokazetaritzak” 1. mailako “Berrien idazkera prentsa” eta 2. mailako “Ziberkazetaritzako hizkera” zein “Berrien idazkera telebista” irakasgaiak osatzen ditu. Era berean, argazkien konposizioa ere lantzen duenez, beste bi irakasgairen oinarri da: 3. mailako “Kazetaritza diseinuaren oinarriak” eta 4. mailako “Prentsa edizioa”, hain zuzen.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

UPV/EHUko Kazetaritza Graduan ikasleak garatuko dituen gaitasunetatik, 3. mailako “Fotokazetaritza” irakasgaiak honakoak zehazki lantzen ditu:

1.) Edukien alderdi formal eta estetikoak zuzen diseinatzea hainbat komunikabideren ezaugarrien arabera.

2.) Zenbait iturri bilatzea, aukeratzea, hierarkizatzea eta analizatzea, edukiak forma eta estrategia narratiboetara moldatuz.

3.) Komunikazioko eta informazioko prozesuei teknikak, teknologiak eta baliabideak ematea eta trebetasunak garatzea.

4.) Lan informatiboei kazetaritza genero eta formatu nagusiak ematea, komunikabide bakoitzaren berezko hizkuntzaren bitartez.



“Fotokazetaritza” ikasgaiak, hortaz, argazkien eta konposizioaren teknika izango du abiapuntu. Teknika ezagutzea, baina, ez da komunikazioan trebe izateko gaitasun nahikoa. Horregatik, ezaguera teknikoa lanbide-senaren zerbitzura ipiniko da. “Fotokazetaritza” irakasgaian ikasleek ikasturtearen amaieran honelako gaitasunak bereziki garatuko dituzte:

1.) Kameraren funtzionamendu teknikoa menderatzea eta erabiltzea.

2.) Argazki-konposizioaren arauak ezagutzea.

3.) Egoera zailetan argazki baliagarriak egiteko baliabideak garatzea.

4.) Irudiak sortzeko eta interpretatzeko gaitasun kritikoa lantzea.

5.) Irudien hizkera informazio-arlora egokitzeko gaitasuna garatzea.

6.) Irudien erabilpen profesionala hobestea.

7.) Informazioa irudien bitartez helarazteko eta maketazio egokian aurkezteko sen kritikoa bereganatzea.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EGITARAU TEORIKOA



1.) Argazki-kameraren funtzionamendua:

1.1.) Kamera digitalaren ezaugarriak.

1.2.) Sentsibilitatearen kalkulua.

1.3.) Diafragmaren eginkizunak.

1.4.) Obturatzailearen kontrola

1.5.) Objektibo motak.



2.) Argazki-konposizioa:

2.1.) Konposizioaren arau estetikoak.

2.2.) Interesgunea nabarmentzeko teknikak.

2.3.) Irudi-tratamendua.



3.) Argazkiaren erabilgarritasun informatiboa:

3.1.) Irudiaren eginkizuna.

3.2.) “Fotoegia”.

3.3.) Objektibotasuna.



4.) Fotokazetaritzaren garapena:

4.1.) Fotokazetaritzaren historia.

4.2.) Fotokazetari klasikoak.

4.3.) Fotokazetari garaikideak.



5.)Argazki-irudien azterketa:

5.1.) Ikus-edukiaren analisia.

5.2.) Irudiaren ezaugarriak eta eginkizunak.

5.3.) Argazkiaren komunikazio-kodeak.



MetodologiaToggle Navigation

Ikastordu magistraletan fotokazetaritzaren oinarri teknikoak azalduko dira, ondoren horren erabilpen informatiboari ekiteko. Beraz, eduki teorikoek bi arloak landuko dituzte: argazkilaritzaren teknika zein konposizioa, alde batetik, eta argazkien interpretazioa, bestetik.



Ikasgelako praktiketan irakasgaiaren alde esperimentala landuko da. Horrela, ikasleek haiek argazkiak egingo dituzte eta horiek konposizio egokian aurkeztuko dituzte. Norberak, gainera, ezagupen teknikoak banakako lanetan islatu beharko ditu.



Ordenagailuko praktikak, azpitaldetan banatuta, multimedia gelan izango dira. Bertan, argazki-tratamendurako Photoshop programa profesionalaren hainbat aplikazio landuko da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 30
    • Azken proba (%): 70

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak klase magistraletako, ikasgelako praktiketako eta ordenagailuko praktiketako saioen %80ra bertaratu behar du eta ikastordu magistraletako eztabaidetan parte-hartzea baloratuko da. Arau horrek atal bakoitzeko %80ko asistentzia eskatzen du. Justifikatuta egon arren, bertaratu ezin daitekeen gehienezko kopurua irakasgaiaren atal bakoitzean %20koa izango da. Hau da, atalen batean huts eginez gero, ikaslea azken ebaluazioaren sistemaren arabera kalifikatuko da, baldin eta irakasleari idatziz horren berri ematen badio.



Ebaluazio jarraia aukeratzen duten ikasleen kalifikazioa honela kalkulatuko da:



• Teoria %20

• Taldekako lana %50

• Banakako lana %30





Atal guztiak gainditu behar dira. Irakasgaia gainditzeko alde teorikoa eta praktikoa egin eta gainditu behar da. Alde horietako bat egiten ez duen ikaslea EZ AURKEZTU gisa agertuko da aktetan.



Halaber, gainditu beharreko aldeetako bat suspendituz gero, aktetan suspenditutako atalaren kalifikazio baxuena agertuko da. Hortaz, ekaineko ez-ohiko deialdian, gainditutako atalen emaitzak gordeko zaizkio ikasleari eta suspenditu zuen atalaren proba bakarrik egin beharko du. Era berean, atalen batera aurkeztu ez bada edo atalen bateko lanik egin ez badu, ohiko deialdiaren nota “ez aurkeztua” izango da eta ekaineko ez-ohiko deialdian, gainditutako atalen emaitzak gordeko zaizkio ikasleari eta egin ez zuen atalaren proba bakarrik egin beharko du. Ez da hurrengo ikasturterako notarik gordeko.



Lan praktikoen ariketak irakasleak zehaztutako forman eta egunean entregatuko dira.



Ikasgaiaren praktiketan, entregagaietan edo azterketetan plagioa, aipatu gabeko iturrien lana edo kopia aurkitzen bada, ikasgai osoaren suspentsoa (0) ekarriko du dagokion deialdian.



Ikasleak ebaluazio jarraituaren metodologiari uko egin diezaioke. Horretarako irakasgaiaren ardura duen irakasleari idatzi bat aurkeztu beharko dio azaroaren 9a baino lehen. Era berean, azken ebaluazioaren sistema aukera dezake ikasleak. Horretarako ere, azaroaren 8a baino lehen, irakasgaiaren ardura duen irakasleari idatzi bat aurkeztu beharko dio.



Azken ebaluazioa aukeratzen duten ikasleen kalifikazioa honela kalkulatuko da:



• Teoria %70

• Banakako lana %30



Atal guztiak gainditu behar dira. Irakasgaia gainditzeko alde teorikoa eta praktikoa egin eta gainditu behar da. Alde horietako bat egiten ez duen ikaslea EZ AURKEZTU gisa agertuko da aktetan.



Halaber, gainditu beharreko aldeetako bat suspendituz gero, aktetan suspenditutako atalaren kalifikazio baxuena agertuko da.



Azken probak bi orduko iraupena izango du.



Ikasgaiaren praktiketan, entregagaietan edo azterketetan plagioa, aipatu gabeko iturrien lana edo kopia aurkitzen bada, ikasgai osoaren suspentsoa (0) ekarriko du dagokion deialdian.



Ikasleak azken ebaluazioari uko egin diezaioke. Horretarako irakasgaiaren ardura duen irakasleari idatzi bat aurkeztu beharko dio azaroaren 22a baino lehen.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

• Teoria %70

• Banakako lana %30





Atal guztiak gainditu behar dira. Alde horietako bat egiten ez duen ikaslea EZ AURKEZTU gisa agertuko da aktetan. Halaber, gainditu beharreko aldeetako bat suspendituz gero, aktetan suspenditutako atalaren kalifikazio baxuena agertuko da.



Ohiko deialdian ebaluazio jarraitua egin duen ikasleak atalen bat gainditu ez badu, suspentsoa izango du, baina ez-ohiko deialdi honetan, orduan gainditutako atalen emaitzak gordeko zaizkio eta suspenditu zuen atalaren proba bakarrik egin beharko du.



Ikasgaiaren praktiketan, entregagaietan edo azterketetan plagioa, aipatu gabeko iturrien lana edo kopia aurkitzen bada, ikasgai osoaren suspentsoa (0) ekarriko du dagokion deialdian.



Azken probak bi orduko iraupena izango du.











Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Azterketa prestatzeko ez da nahikoa apunteak hartzea. Kodeen analisiari dagokionez, atal nagusia Manuel Alonso Erausquin-en liburuan oinarrituta egon arren, irakasleak ez datoz haren ikuspegiarekin guztiz bat.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Oinarrizko bibliografia (ez dago eskulibururik):

- Alonso Erausquin, Manuel (1995): Fotoperiodismo. Formas y códigos, Madrid: Síntesis.

- Vázquez, Rosa Isabel (2018): El proyecto fotográfico personal. Guía completa para su desarrollo: de la idea a la presentación, Madrid: JdeJ.



Gehiago sakontzeko bibliografia

Irakaslearen bibliografia:
- Baeza, Pepe (2001): Por una función crítica de la fotografía en prensa, Madrid: Paidós.
- Freeman, Michael (2012): La narración fotográfica. Ensayo y reportaje visual, Barcelona: Blume.
- Polidoro, Piero (2010): ¿Qué es la semiótica visual?, Leioa: UPV/EHU.
- Short, María (2013): Contexto y narrración en fotografía, Barcelona: Gustavo Gili.
- Sontag, Susan (2003): Regarding the Pain of Others, New York: Farrar, Straus and Giroux / (2010): Ante el dolor de los demás, Madrid: De Bolsillo.

Sakontzeko bibliografía:
- Lakoff, George (2004): Don’t Think of an Elephant!: Know Your Values and Frame the Debate. The Essential Guide for Progressives, Vermont: Chelsea Green / Lakoff, George (2007): No pienses en un elefante. Lenguaje y debate político, Madrid: Complutense.
- Rossig, Julian J. (2014): Fotojournalismus, Konstanz: UVK.

Aldizkariak

- Revista Foto: http://www.revista-foto.es/
- Graffitis: http://five.tsx.org/
- Fotomundo: http://www.fotomundo.com/
- Fotozoom : http://www.fotozoom.com.mx/
- Fotografia Reflex : http://www.reflex.it/
- Photo: http://www.photo.fr/
- American Glamour Photography: http://glamour-illustrated.com/
- Cuartoscuro: http://www.cuartoscuro.com.mx/
- D-foto.com: http://www.d-foto.com/
- Imagenes Americanas: http://www.imagenesamericanas.com
- Universo Fotográfico: http://www.ucm.es/info/univfoto
- FV: http://www.omnicon.es/fv.html
- Blind Spot: http://www.blindspot.com/
- Masters Of Photography: http://masters-of-photography.com/
- La Fotografía Actual/Digital/Social: http://www.la-fotografia.com
- Nufoto: http://www.nufoto.com/
- Image Magazine: http://www.imagemag.net/
- Camera Arts Magazine: http://www.cameraarts.com/
- AsiaPhoto.Com: http://www.asiaphoto.com/
- Apogee: Phothttp://www.apogeephoto.com/

Web helbideak

- www.artphotogallery.org/02
- www.marianayampolsky.org
- www.zonezero.com
- www.masterofphotography.com
- www.zona10.com.mx/galeria/coleccion.htm
- www.fotocultura.com/indexgral.php
- www.fotoma.com.ar/links.php
- www.icp.org
- www.cayetanoarcidiacono.com.ar
- www.fotografia.net
- www.din21.com
- www.fotorevista.com.ar
- www.fotomundo.com
- www.hispanart.com/hispanartfoto/monograficos/cmadoz/galeria_net.htm
- www.westongallery.com
- www.gil.arrakis.es
- www.fotografoscolombianos.com
- www.octoacto.org
- www.alvaeno.com

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GOROSARRI GONZALEZ, MARIA
  • PALACIO ARKO, GORKA JAGOBA
  • PEREZ FUENTES, JUAN CARLOS

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

10:00-12:00 (2)

2-15

11:30-13:00 (3)

11:00-12:00 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00 (1)

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00 (1)

Irakasleak

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

15:00-17:00 (1)

15:00-17:00 (2)

2-15

15:00-17:30 (3)

Irakasleak

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

16:00-17:00 (1)

Irakasleak

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

15:00-16:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

10:00-11:00 (3)

11:00-12:30 (4)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-13:30 (1)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00 (1)

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00 (1)

Irakasleak

66 Teoriakoa (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

16:00-20:00 (1)

2-15

16:00-18:30 (2)

Irakasleak

66 Gelako p.-1 (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

18:30-19:30 (1)

Irakasleak

66 Ordenagailuko p.-1 (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

19:30-20:00 (1)

Irakasleak