XSLaren edukia

Ziberkazetaritzako Idazkera27085

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Kazetaritzako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
27085

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3248
Gelako p.2842

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ziberkazetaritzako Idazkeran zibergeneroen oinarriak landuko dira; haien ezaugarrietan, egituretan, erabileran eta estiloan sakonduz. Hau da, zibergeneroen ezaugarriak, estilo eta narrazio-teknikak aztertuko dira, banan-banan, hipertestua, multimediatasuna eta elkarreragina bezalako bereizgarrietan oinarrituz.



Irakasgai honetan egingo den lanak ohiko informazio-genero, interpretazio-genero eta iritzi-generoekin (albistea, erreportajea, kronika, zutabea, etab.) praktikatzeko aukera emango die ikasleei.



Irakasgai hau egin ahal izateko aurretiko ezaupideak hauek dira: web-nabigazioa, sare sozialen erabilera, iturriak bilatzeko eta hautatzeko trebetasuna, oinarrizko ofimatika, idazten jakitea eta gaurkotasunaren ezagutza.



Ziberkazetaritzako idazkera hurrengo irakasgaiekin erlazionatua dago: Berrien Idazkera Prentsan, Ikus-entzunezko Sormen Teknikak (1. kurtsoa), Erreporterismoa, Fotokazetaritza, Interpretazio generoak eta Multimedia Edizioa eta Produkzioa (3. Kurtsoa).

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. Ziberkazetaritza idazketaren printzipioetan trebatu, prentsan eta ikus-entzunezkoen arloan.

2. Zibergeneroen estiloa eta narrazio-teknikak garatu.

3. Ziberkazetaritza-mezuaren ezaugarri oinarriak (hipertestua, multimediatasuna eta elkarreragina) ulertu eta barneratu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Atal teorikoa:



1. Sarrera: ziberkazetaritza eta kazeta-idazketa berria.

2. Interneteko testuinguru mediatikoa eta erredakzio lana.

3. Ziberkazeta-mezua Interneten.

3.1. Interneteko kazetaritza-lengoaiaren ezaugarri oinarriak.

- Hipertestua/Hipermedia: kontzeptua, hipertestu-idazketaren teknikak (hiperloturak, egiturak eta narrazio-estrategiak kazetaritzan).

- Multimediatasuna: kontzeptua; edukien konbergentzia; cross-media lana.

- Elkarreragina: kontzeptua eta tipologia; erabilerak kazetaritzan.

3.2. Ziberkazetaritza-generoak: estiloa, ezaugarriak, erabilerak eta saikapena.

- Berria.

- Erreportajea.

- Kronika.

- Genero dialogikoak: elkarrizketa eta besteak.

- Infografia.

- Iritzi-generoak ziberkomunikabideetan.

3.3. Bilaketa tresnetarako idazkera eta posizionamendua

-Nola idatzi testu eranginkorrak SEO eta Social Mediatarako

3.4. Kazetariaren marka pertsonala



Irakasgaiaren atala praktikoan ziberkazetaritzako proiektu bat egin beharko da. Proiektu hori hurrengo ariketekin osatuko da:



- Webgune baten sorrera praktiketarako.

- Lehen mailako 2 informazio-estaldurak (gaurkotasun gaiak edo jazoerak: albisteak edota kronikak)

- Bigarren mailako 2 informazio-estaldurak (sakontzeko gaiak: erreportaje hipermediak edota webgune bereziak)



Lan praktiko hauek gauzatzeko ariketa osagarriak ere proposatzen dira:



- Elkareragina edo elkarrizketa bultzatzeko ziberkazetaritzako edukiak (topaketak, elkarrizketak, etab.)

- Praktika orduetan landutako edukiak sare sozialetan ezagutaraztea edo zabaltzea

- Hainbat tresnen erabilera, besteak beste, denbora-lerroak, infografikoak eta irudi interaktiboak sortzeko.



* Abenduan, irakasleak ezarritako datan, ikasleek lauhilekoaren zehar egindako praktikei buruzko memoria bat entregatuko behar izango dute. Memoria egiteko jarraibideak irakasleak eskainiko ditu irakasgaiaren irakaskuntza-gidan. Memorian lauhilekoaren zehar banakako zein taldeko lanen nondik-norakoak azalduko dira, ikasleek izandako zailtasunak eta ikasitakoa perspektiban ipini dezaten.

MetodologiaToggle Navigation

Eginkizun presentzialak: Klase magistraleetara etortzea; laborategiko praktikak/ariketak; lanen aurkezpena ikasgelan; proba teorikoa egitea.



Eginkizun ez presentzialak: ikasgaien ikasketa eta azterketaren prestakuntza; informazioaren bilakera eta lanen/proiektuen prestakuntza; irakurketak eta testu-iruzkinak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 60
    • Gaurkotasunaren ezagutza (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdia:



Atal teorikoa gainditzeko beharrezkoa izango da azterketa egitea. Azterketa lauhilekoaren amaieran egingo da, azterketa garaia baino lehen. Test motatakoa izan daiteke eta bere balioa irakasgaiaren %30ekoa izango da.



Testa denean, galdera bakoitzak hiru edo lau erantzun izango ditu, bat bakarrik zuzena izanda. Erantzun okerrek puntuak ken ditzakete. Azterketa honek gaurkotasunaren gaineko galderak eduki ditzake. Salbuespenezkoa izan arren, testak garatzeko galdera labur batzuk eduki litzake.



Irakasgaiaren atala praktikoa gainditzeko ordenagailu gelan egingo diren ariketak/praktikak gainditu behar dira (gutxienez 7 praktika/ariketa eta gehienez, 14 praktika/ariketa). Hauek

azken kalifikazioaren %60ko balioa izango dute. Banakako edota taldeko ariketak izand daitezke. Ariketek balio ezberdinak har ditzakete (adib. sakontzeko estaldurek gainontzekoak baino garrantzi handiagoa dute). Ortografia-akatsek puntuak kenduko dituzte. Plagioa antzemango balitz, ikasleari suspentso kalifikazioa jarriko zaio zuzenean.



Ohiko deialdiari buruzko kontsiderazio batzuk:



Nahitaezkoa da bi atalak gainditzea (teorikoa eta praktikoa).

Atal praktikoa: azken notaren %60a. Lauhilekoan zehar landutako praktikak.

Atal teorikoa: azken notaren %30a. Garatzeko galdera laburrak edota test motatako azterketa izan daiteke. Azterketa test motakoa denean, erantzun okerrek puntuak ken ditzakete.

Gaurkotasunaren ezagutza: %10a.



Nahitaezkoa da praktika guztiak egitea.



*Arrazoi ezberdinengatik ebaluazio jarraitua ezin bada egin, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegian esaten dena (8. art eta 8.3 art.) kontuan hartu behar du ikasleak. Honek deialdi ohikoan azaldutako ziberkazetaritzako proiektua eta honi lotutako praktika edota ariketa guztiak azken probarern egunean entregatu behar izango ditu. Proiektu honek irakasgaiaren azken kalifikazioaren %50a izango da. Gainontzeko %50a gainditzeko ikasleak azterketa garaian gauzatuko den proba bat egin behar izango du. Proba honek gaurkotasunari lotutako galerak izan ditzake. Proba ahozkoa edo idatzia izand daiteke.





*Atal bakar bat (praktikoa edo teorikoa) suspenditu dutenei gainditutako atalaren nota gordeko zaie ezohiko deialdirako. Kalifikazio hori ez da hurrengo ikasturterako gordeko.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdia:



Aparteko deialdietan, zehaztutako ebaluazio sistema ezin denean bete, sistema bat ezarriko da egiaztatzeko ikasleak zein heinean lortu dituen irakasgaiko ezagutzak eta gaitasunak. Probaka bakarrekoa izan daiteke, eta proba horrek irakasgaiko notaren %100 lortzeko aukera eman ahalko dio ikasleari, edo ebaluazio sistemaren bidez lortutako emaitzaren batzuekin haztatu ahal izango da. Irakasgaiaren ezaugarri eta edukiengatik irakasgaiaren beste alderdi batzuk gainditu behar badira, zenbait jarduera esaterako, bukaerako probaz gain kontuan hartuko beharko da beste alderdiak gainditu diren ala ez (44 artikulua).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

--Bernal Triviño, Ana I. (2014). Herramientas digitales para periodistas. barcelona: UOC.



- COBO, Silvia (2012). Internet para periodistas : kit de supervivencia para la era digital. Barcelona: UOC.



- DÍAZ NOCI, J.; SALAVERRÍA, R. (2003) (Coords.). Manual de Redacción Ciberperiodística. Barcelona: Ariel.



- LARRONDO URETA, A. (2009). Los géneros en la Redacción Ciberperiodística: Contexto, teoría y práctica actual. Leioa: Servicio Editorial de la UPV/EHU.



- TASCÓN, Mario (2012). Escribir en internet : guía para los nuevos medios y las redes sociales. Madrid: Galaxia Gutenberg.



- SALAVERRÍA, R. (2005). Redacción periodística en Internet. Pamplona: EUNSA.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- ARMENTIA, J. I. et al. (2000). "La información en la prensa digital: redacción, diseño y hábitos de lectura", Zer, nº 8.

- CANTALAPIEDRA, M. J. (2004). "¿Una mera transposición? Los géneros periodísticos en la Red", Telos, nº 59.

- EDO, C. (2003). Periodismo informativo e interpretativo. El impacto de Internet en la noticia, las fuentes y los géneros. Sevilla: Comunicación Social.

- SALAVERRÍA, R.; SÁDABA, M.R. (2003) (Eds.). "Towards new media paradigms". Pamplona: Eunate.

Aldizkariak

ZER
Estudios del Mensaje Periodístico
Comunicación y Sociedad
Textual & Visual Media
Análisi
Revista Latina
Trípodos
Ámbitos

Web helbideak

http://www.ojr.org/
http://onlinejournalismblog.com/
http://infotendencias.com/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GENAUT ARRATIBEL, AINGERU
  • LEGARDA URIARTE, JOSE MARIA
  • MESO AYERDI, KOLDOBIKA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

11:00-12:00 (3)

11:00-12:00 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:00-14:00 (1)

Irakasleak

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

17:00-19:00 (1)

17:00-19:00 (2)

2-15

17:00-18:00 (3)

17:00-18:00 (4)

Irakasleak

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

18:00-20:00 (1)

Irakasleak

16 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

18:00-20:00 (1)

Irakasleak

17 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

17:00-19:00 (1)

17:00-19:00 (2)

2-15

17:00-18:00 (3)

17:00-18:00 (4)

Irakasleak

17 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

18:00-20:00 (1)

Irakasleak

17 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

18:00-20:00 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:30-11:30 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

09:30-11:30 (3)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

11:00-12:00 (3)

11:00-12:00 (4)

Irakasleak

32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

32 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:00-14:00 (1)

Irakasleak

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:30-11:30 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

11:00-13:00 (3)

Irakasleak

61 Gelako p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:30-11:30 (1)

Irakasleak