XSLaren edukia

Irakasleak

NORA BARROSO MORENO

Ezagutza arloa
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
Saila
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
Ikastegia
Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
nora.barroso@ehu.eus

Telekomunikaziotako Ingeniaria UPNA/NUP (2003). 2005etik aurrera datu baseen kudeaketa eta web aplikazio linguistikoen garapenean parte hartzen du eta euskarazko, gaztelaniazko eta frantsesezko ahots ezagutzaren arloan jarraitzen du bidea behar zabaletarako pertsona makina interfazeen diseinu eta garapenean.

Doktorea EHU/UPVn (2011). Tesia Eusko Jaurlaritzako IKERTU doktore aurreko bekarekin burutu zuen. Tesia eremu zientifiko-teknologiko-sozialean kokatzen da, izan ere, ingurune konplexuetarako audio informazio semantikoaren kudeaketan ekarpen zientifikoak emateaz gain, Info7 irratiko audioak kudeatzeko aplikazio erreala sortu zen errekurtso material eta pertsonal txikiak dituzten enpresentzat bai eta Euskal Herriko hiztunen ezaugarriak kontutan hartuta.

2015etik ahotsaren ezagutzarako arloaz gain seinale biometrikoekin dihardu hainbat gaixotasunen detekzio goiztiar ez inbaditzaileetan ikertzen. Herri baratze ekologikoen proiektuetan modu aktiboan hartzen du parte.

2011tik EHU/UPVn bitarteko irakasle kontratatua da plaza permanente bat betetzen. UNIBASQ agentziaren Irakasle Atxikiaren (2014) eta Agregatuaren (2016) akreditazioak ditu Irakaskuntza Teknikoetan.

ELEKIN ikerkuntza taldeko sortzaile eta partaide da.