Irakasleak
AIMAR INSAUSTI BELLO
- Ezagutza arloa
- Ingurumen Jarraituen Mekanika eta Egituren Teoria
- Saila
- Ingeniaritza Mekanikoa
- Ikastegia
- Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- aimar.insausti@ehu.eus
Industria Ingeniaria (Tecnun 2003) izanik "Beira-zuntzez sendoturiko polimerozko egitura elementuen egonkortasun globala" doktorego-tesia burutu zuen (Tecnun 2007). Ondoren, Tecnunen egon zen irakasle laguntzaile doktore gisa bi ikasturtez.
2009-2010ean doktoretza ondoko egonaldia egin zuen Inperial Collegeko Ingeniaritza Zibileko Sailean, Eusko Jaurlaritzaren "Iikertzaileen mugikortasunerako laguntzari" esker. Egonaldi horretan hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu zuen eta irakasle lanak egin zituen Ingeniaritza Zibileko Graduan eta Structural Engineering Masterrean. Ondoren, Asteca Estructuras enpresako i+d arduraduna izan zen.
UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Mekanikoko Sailean 2013ko irailean sartu zen, batez ere, Industria graduetako Mekanika Aplikatua eta Ingeniaritza Zibileko Egituren Teoria irakasgaietan eskolak ematen.
2014ko uztailetik, Estatu-mailako Normalizazio Batzorde Teknikoko (UNE) eta Europako Batzorde Teknikoko (CEN) kide da, eta zuntzez indartutako polimeroentzako lehen Eurokodioa (FRP) idazten duen lantaldean parte hartuz.
Bere ikerketa-arlo nagusiak hauek dira: metalezkoak zein FRPko egitura elementuen egonkortasuna, eta altzairuzko egitura elementuetan errotula plastikoen eraketa aztertzea.