Informatikaren Oinarriak25977
- Ikastegia
- Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
- Titulazioa
- Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 1
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 25977
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
"Informatikaren Oinarriak" irakasgaia lehenengo mailako oinarrizko formakuntzako moduluan kokatzen da, Ingeniaritza Industrialeko gradu guztiei komuna izanik eta lehen lauhilekoan ematen da. Nahiz eta ez den behar ikasleak aurrez irakasgai berezirik egin izana, komenigarria da konputagailuaren maneiuan, erabiltzaile moduan, oinarrizko ezagutza izatea.
Irakasgaiaren helburu nagusiena ikasleak konputagailuaren programazioan bere lehen pausuak ematea da. Programazioan erabilitako problemen erresoluzio teknikek, etorkizuneko ingeniariari bere lan ibilbidean aurkituko dituen problemen ebazpenean lagunduko diote; hau da, problema berri baten aurrean hau analizatzeko eta problema sinpleagoetan banatzeko teknikak izango ditu, honela talde-lana bultzatuz.
Era berean, irakasgai honek etorkizuneko irakasgaien oinarri bezala balioko du; hala nola: bigarren mailako "Automatismoak eta Kontrola", hirugarren mailako "Industri Informatika" eta "Robotika" eta laugarren mailako "Zenbakizko Kontrola" irakasgaietan.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Ondoren ikasgaiaren gaitasunak eta bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak azaltzen dira:
GIO1 - Konputagailu baten oinarrizko osagaiak identifikatzen eta definitzen jakitea bere garrantzia
eta aplikazio eremua ezagutzeko.
Ikaskuntzaren emaitzak:
- Sistema bitarraren oinarriak ezagutzea, ordenagailuetan informazioaren errepresentazioa
ulertzea.
- Sistema informatiko bat osatzen duten hardware-osagaiak identifikatzea eta horien
oinarrizko funtzionamendua ulertzea.
- Sistema informatiko batean erabiltzen diren periferiko nagusiak bereiztea.
- Sistema informatiko batean erabiltzen diren software-motak sailkatzea.
GIO2 - Problema baten soluzioa diseinatzeko problemen ebazpenerako tresnak erabiltzen jakitea.
Ikaskuntzaren emaitzak:
- Idazkera algoritmikoa ulertzea eta erabiltzeko gai izatea.
- Oinarrizko egoerei soluzioa ematen dien programak eraikitzeko gai izatea.
GIO3 - Programazio lengoaia egituratua erabiliz programa informatiko txikiak egiteko gai izatea.
Ikaskuntzaren emaitzak:
- Programazio lengoaia batek ematen dituen aukeren artean, problema informatiko konkretu
baterako soluziorik egokiena aukeratzeko eta defendatzeko gai izatea.
GIO4 - Programazio lengoaiaren garapen ingurune integratua modu eraginkorrean erabili, algoritmoak
aipatutako lengoaian inplementatzeko eta ezagutza teorikoa praktikara eramateko gaitasuna.
Ikaskuntzaren emaitzak:
- Garapen-ingurunea menperatuko du, emandako programazio lengoaian burututako programak
idatzi eta probatzeko.
GIO5 - Problema baten ebazpenerako prozesua modu formal batean idatziz azaltzen jakitea, hainbat
komunikazio-baliabide garatzeko.
Ikaskuntzaren emaitzak:
- Oinarrizko terminologia informatikoa zuzen erabiltzea problema informatiko baten soluzioa
modu eraginkorrean komunikatzeko.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
I. UNITATEA: Informatika Sarrera.
(Irakasgaiko GIO1 gaitasunarekin erlazionatua)
1. Gaia: Oinarrizko Kontzeptuak. Informazioaren errepresentazioa.
2. Gaia: Hardwarea: Konputagailu baten osagaiak eta bere funtzioak.
3. Gaia: Softwarea.
II. UNITATEA: Programazio Sarrera.
4. Gaia: Programazio egituratu metodologiaren sarrera.
(Irakasgaiko GIO2 eta GIO4 gaitasunarekin erlazionatua)
4.1. Makina lengoaiatik goi mailako lengoaietara
4.2. Problemen ebazpen faseak
4.3. Beheranzko diseinua. Fluxu diagramak
5. Gaia: Helburu orokorreko programazio lengoaia egituratua: C.
(Irakasgaiko GIO2, GIO3, GIO4 eta GIO5 gaitasunarekin erlazionatua)
5.1. Oinarrizko datu-motak eta aginduak
5.2. Baldintzazko sententziak
5.3. Sententzia errepikakorrak
5.4. Azpiprogramak
5.5. Datu-mota konposatuak
MetodologiaToggle Navigation
Eskola MAGISTRALAK ondorengo eskola praktiko eta laborategietan erabiliko diren kontzeptu teorikoak azaltzeko erabiliko dira nagusiki, bai eta ikasleek ekarri ditzaketen zalantzak argitzeko. Eskola hauetan irakasgaiko GIO2, GIO3 eta GIO5 gaitasunak landuko dira bereziki.
Eskola PRAKTIKOAK, eskola magistraletan landutako kontzeptuak sendotzeko erabiliko dira. Horretarako, ariketak ebatziko dira bai banaka eta bai talde txikietan ere. Honez gain, ariketen ebazpen posible desberdinen gaineko eztabaida bultzatzen da ere. Eskola hauetan irakasgaiko GIO1, GIO2, GIO3 eta GIO5 gaitasunak landuko dira bereziki.
ORDENAGAILU LABORATEGIETAN ariketa konplexuagoak ebazten dira. Praktika hauek taldeka egin daitezke, honela ariketen ebazpen posible desberdinen gaineko eztabaida bultzatuz. Bertan irakasgaiko gaitasun guztiak lantzen dira.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Ehunekoak eta ebaluazio motak hurrengo ataletan zehazten dira (%): 100
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Deialdi honetan bi ebaluazio modu egongo dira: ETENGABEKO ebaluazioa eta AZKEN ebaluazioa.
ETENGABEKO EBALUAZIOA:
1 Ataza: taldean eginiko lanaren entrega eta test indibiduala % 5a
* Testaren puntuazioa lortzeko (0,5 puntu, etengabeko ebaluazioan), talde-lana entregatzea ezinbesteko baldintza da.
Laborategiak % 15a
* Laborategi bakoitzaren amaieran ebaluazio ariketa egin beharko du ikasleak.
* Ebaluazio proben %75a egin beharko du gutxienez laborategien nota kontuan hartzeko.
* Ariketa bakoitzaren ebaluazioa 10 punturen gainean egingo da.
* Laborategien azken nota (1,5 puntu gehienez) laborategiko noten batez bestekoaren
araberakoa izango da, non:
- Laborategien batez bestekoa <5 bada, azken nota 0 izango da
- Laborategien batez bestekoa >=5 bada, azken nota %15-a izango da
(Adibidez, batez bestekoa 8 bada, orduan nota 1,2 puntukoa izango da)
* Ikasle batek ez badu ebaluazio ariketaren bat egiten:
- Eta hau justifikatzen bada, beste data bat adostuko da hori egiteko, eta, ezinezkoa bada, ez da kontuan hartuko
batez besteko nota kalkulatzeko garaian
- Ez badu justifikatzen, ariketan 0 bat izango du eta batez bestekoa kalkulatzeko
erabiliko da.
Kontrola % 10a
Programazio lan praktikoa % 10a
Azterketa % 60a
* Azterketan, gutxienez, notaren % 40a atera behar da, nota hau azken notari gehitzeko.
Ikasle batek ez badu etengabeko ebaluazioko probaren bat egiten 0 bat jarriko zaio proba horretan
AZKEN EBALUAZIOA
Ikaslea azken ebaluazio sisteman ebaluatua izateko, etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du, lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.
Azken ebaluazioak bi zati izango ditu:
* Irakasleak proposatutako programazio lan praktikoa
* Azterketa
Ikasleak programazio lan praktikoa irakaslearekin adostutako epean entregatu beharko du, betiere azterketa eguna baino lehen.
Azterketa egin ahal izateko, ezinbestekoa da programazio lan praktikoaren ebazpena aurkeztu izana.
Irakasgaia gainditu ahal izateko ezinbesteko baldintza da entregatutako programazio lan praktikoan GAI kalifikazioa lortzea eta azterketan gutxienez 5eko kalifikazioa lortzea.
Ikasleren batek proposatutako programazio lana gainditzen badu (etengabeko edo azken ebaluazioan) baina ez irakasgaia (etengabeko edo azken ebaluazioan) programazio lan praktikoa ezohiko deialdirako gordeko zaio, baina inoiz ez hurrengo urteetarako.
Bai etengabeko bai azken ebaluazioan, irakasleek informazio osagarria eska dezakete, jardueren garapen egokia egiaztatzeko.
UKO EGITEA:
* Etengabeko ebaluazioan: Ikaslea ez bada deialdiko azterketara (% 60eko balioa duena) aurkezten,
deialdi horretan "Ez Aurkeztua" kalifikazioa izango du.
* Azken ebaluazioan: Ikaslea ez bada deialdiko azterketara aurkezten, deialdi horretan "Ez
Aurkeztua" kalifikazioa izango du.
KOPIA KASUAK:
Ariketaren batean ikasleak iruzurrik eginez gero, "suspentso" kalifikazioa izango du ariketa horretan, ikasleak izan ditzakeen gainontzeko erantzukizunei kalterik egiteke (2017-03-13ko EHAAko 11.3 artikulua).
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ez-ohiko ebaluazioan azken ebaluazio-sisteman izango dira ebaluatuak ikasle guztiak. Ebaluazio-sistema honek bi zati izango ditu:
* Irakasleak proposatutako programazio lan praktikoa
* Azterketa
Ikasleak programazio lan praktikoa irakaslearekin adostutako epean entregatu beharko du, betiere azterketa eguna baino lehen.
Azterketa egin ahal izateko, ezinbestekoa da programazio lan praktikoaren ebazpena aurkeztu izana.
Irakasgaia gainditu ahal izateko ezinbesteko baldintza da entregatutako programazio lan praktikoan GAI kalifikazioa lortzea eta azterketan gutxienez 5eko kalifikazioa lortzea.
Irakasleek informazio osagarria eska dezakete, jardueren garapen egokia egiaztatzeko.
UKO EGITEA:
* Ikaslea ez bada deialdiko azterketara aurkezten, deialdi horretan "Ez Aurkeztua" kalifikazioa izango du.
KOPIA KASUAK:
Ariketaren batean ikasleak iruzurrik eginez gero, "suspentso" kalifikazioa izango du ariketa horretan, ikasleak izan ditzakeen gainontzeko erantzukizunei kalterik egiteke (2017-03-13ko EHAAko 11.3 artikulua).
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Irakasgaiko gela birtualean (eGela plataforma: http://egela.ehu.eus) atzigarri dagoen materiala (gardenkiak, ariketak ...).
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
- Candela S., Castrillón M., Domínguez A., Doreste L., Freire D., Salgado A., Khemchandani S., Hernández D. "Fundamentos de Informatica y Programación para Ingeniería". Ed. Paraninfo, 2011
- Alcalde E.; Garcia, M. "Informática Básica". Ed. McGraw Hill, 1996
- ELHUYAR informatika taldea: "Informatika. Oinarrizko kontzeptuak". Ed. Elkar, 1987.
- ALEGRIA I., GARAY N: "C programazio-lengoaia". Ed. Elhuyar, 1995.
Gehiago sakontzeko bibliografia
- JOYANES :Programación en C. Ed. McGraw Hill, 2003.
- JOYANES :Programación en C. Libro de problemas. Ed. McGraw Hill, 2003.
- Gary Nutt, "Sistemas operativos" 3ª edición. Ed. Pearson, 2004.
- Joyanes, L. "Fundamentos de programación. Algoritmos estructuras de datos y objetos". Ed. McGraw Hill, 2003.
- Joyanes, L.; Rodríguez, L.; Fernández, M. "Libro de problemas. Fundamentos de programación. Algoritmos. Estructuras de datos y Objetos". Ed. McGraw Hill, 2003.
Web helbideak
On-line C programazio ikastaroak:
http://es.wikibooks.org/wiki/Programación_en_C
http://es.wikibooks.org/wiki/Programación
https://www.learn-c.org/
https://www.tutorialspoint.com/cprogramming
https://www.guru99.com/c-programming-tutorial.html
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- ANSA OSTERIZ, OLATZ
- FERREIRA SANCHEZ, MARIA MONTSERRAT
- MAYOR MARTINEZ, AINGERU
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 09:30-10:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 3.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 10:30-11:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 3.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 12:00-14:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO DE INFORMATICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 11:00-13:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO DE INFORMáTICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
01 Ordenagailuko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 12:30-14:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO DE INFORMáTICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
02 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 10:00-11:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 3.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
02 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 08:30-09:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 3.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
02 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 11:30-13:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO DE INFORMáTICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
02 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 08:30-10:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO DE INFORMATICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
02 Ordenagailuko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 12:00-14:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO DE INFORMATICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 11:00-12:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 4.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 09:30-10:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 4.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
31 Ordenagailuko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 10:30-12:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO DE INFORMáTICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 12:00-14:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO DE INFORMATICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 12:00-14:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO DE INFORMáTICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 08:30-09:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 4.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 08:30-09:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 4.4 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
32 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 08:30-10:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO DE INFORMáTICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
32 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-5 | 11:30-13:30 (1) | ||||
6-15 | 11:30-13:30 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO DE INFORMáTICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
- eLABORATORIO DE INFORMáTICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
33 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 10:00-11:00 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 4.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
33 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 08:30-09:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 4.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
33 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 08:30-10:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO DE INFORMATICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
33 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak