Irakasleak
KRISTINA ZUZA ELOSEGI
- Ezagutza arloa
- Fisika Aplikatua
- Saila
- Fisika Aplikatua
- Ikastegia
- Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- kristina.zuza@ehu.eus
Kristina Zuza Fisika Aplikatua saileko irakasle atxikia da. Fisikan lizentziatua astrofisika espezialitatean, La Lagunako Unibertsitatean (Kanariar Uharteak) eta Euskal Herriko Unibertsitatean doktoratua Fisikaren Irakaskuntzan.
Bere tesia Indukzio Elektromagnetikoaren unibertsitate mailako irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuaren inguruan burutu zuen DoPER (DOnostia Physics Eduction Research) ikerketa taldean Jenaro Guisasola doktoreak zuzenduta.
Egun, Ingeniaritzaren Oinarri Fisikoak irakasten dizkie Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako lehenengo mailako ikasleei. Bigarren Hezkuntzako Irakasle masterrean ere irakasle eta Master Amaierako Lanen zuzendaria da.
Bere ikerketa, batxilergoko eta unibertsitate mailatarako ikerketaren emaitzetan oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntza sekuentzien garapenean oinarritzen da. Ikerketa hauek burutzeko estatuko zein europa mailako hainbat proiektutan parte hartu du. Bere ikerketaren emaitzak nazioartean argitaratuak izan dira, besteak beste, European Journal of Physics edo Physical Review – Physics Education Research bezalako aldizkarietan.