XSLaren edukia

Automatismoak eta Kontrola25982

Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25982

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Laborategiko p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau kontroleko sistema automatiko eta erabiltzen diren gailuetako (automatismoak) hurbilketa da.

Sistema automatizatuak lehenengo eta bigarren sektoreko ia industria guztietan erabiltzen dira. Horregatik beharrezkoa da euren oinarri ezagutzea eta hardware plataforma desberdinetan inplementatu daitezkeen sistema automatizatuak diseinatzeko gai izatea.

Irakasgai hau funtsezkoa da bigarren mailan irakasten diren ingeniaritzako edozein gradutarako, Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako gradu bikoitzarako eta Ingeniaritza Mekanikoa + Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza gradu bikoitzarako. Hala ere, Elektronika eta Automatikako Ingeniaritzako graduan beste irakasgai batzuekin osatuko da.

Industriako automatizazio eta kontrolari buruzko sarrera egin ondoren, sistema automatizatuen diseinuan eta Siemens automata programarrien programazioan sakonduko da. Baita berrelikatutako kontrol-sistemen diseinuan eta Matlab software matematikoan ere.

Ikasgaiaren gaitasunak lortzeko komeni da ikasleak ondorengo ikasgaiak gaindituak izatea: Kalkulua, Ingeniaritzaren Oinarri Fisikoak, Informatikaren oinarriak eta Industria Elektronika.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgai honetan landuko ditugun gaitasunak honako hauek dira:



GAITASUN OROKORRAK

1.-Arazo teknikoak ebaztea, erabakiak hartzea, sormen teknikoa, arrazoibide kritikoa.

2.-Gai zientifikoei eta teknikoei buruzko informazioa eta liburuak bilatzea eta beraiekin lan egitea.

3.-Esparru anitzetako lantaldeetan jardutea.



GAITASUN ZEHATZAK

1.- Automatismoen eta kontrol sistemen oinarriak (ereduztapena eta diseinua).

2.-Automatizazio-piramidearen atal garrantzitsuenak ezagutzea.

3.-Kontrol sistemen atal garrantzitsuenak ezagutzea.

4.-Sistema mota ezberdinak prozesu industrialetan antzematea.

5.-Kontrol sistemen lan egiteko era ulertzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Atala: Automatismoak

Teoriaren gai-zerrenda:

- Industria automatizazioari sarrera.

- Adierazpen bitarra eta Booleren aljebra.

- Sistema konbinazionalak.

- Sistema sekuentzialak.

- Tenporizadoreak

- Kontadoreak.

- Konparadoreak eta eragiketa matematikoak.

- Erregistroak: higidura eta biraketa, eragiketa logikoak eta matematikoak.

Laborategiko praktiken gai-zerrenda:

- Siemens Automaten programazio inguruaren aurkezpena.

- Sistema konbinazionalak – Karnaugh.

- Sistema konbinazionalak – Quine-McCluskey.

- Sistema sekuentzialak.

- Tenporizadoreak eta konparadoreak.

- Kontadoreak.



2. Atala: Kontrol Automatikoa

Teoriaren gai-zerrenda:

- Kontrol automatikoari sarrera.

- Sistema dinamikoen ereduak (Ekuazio diferentzialak).

- Laplace-n transformatua.

- Sistema dinamikoen kanpo-adierazpidea.

- Denboraren eremuko azterketa.

- Sistema berrelikatuen egonkortasuna.

- Sistema berrelikatuen egoera iraunkorra.

- PID kontrolagailuak.

- Ordenagailua kontrol-elementu gisa.

Laborategiko praktiken gai-zerrenda:

- Ereduztapena

- Transferentzia-funtzioa.

- Denboraren eremuko azterketa: lehen ordenako, bigarren ordenako eta goi ordenako sistemak.

- Sistema berrelikatuak.

- PID kontrolagailuak.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiak bi atal nagusi ditu. Atal ezberdinen arteko ordu banaketa bera da gradu guztietarako: Gradu Bikoitza Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza, Gradu bikoitza Ingeniaritza Mekanikoa + Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, Industria Elektronikoren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua, Ingeniaritza Mekanikoko Gradua eta Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua.



1. Automatismoak:

Teoria: 2 ordu astean, 7 astez. Praktikak: 2 ordu astean, 10 astez.

2. Kontrol Automatikoa

Teoria: 2 ordu astean, 8 astez. Praktikak: 2 ordu astean, 5 astez.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • otros (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Praktikak derrigorrezkoak dira. Egiten ez badituzte, praktiketako azterketa bat egin beharko dute, aldez aurretik eskatuta, amaierako azterketa egin aurretik.

Praktiken %50 gutxienez egiten ez bada, edo praktiken azterketa egiteko eskaera existitzen ez bada, ikasgaian ez aurkeztutzat emango da. Era berean, praktiken %50 baino gehiago aurkeztuta, irakasleari uko egiteko eskaera idazten badio (azterketa baino 10 egun lehenago), ikaslea ez aurkeztutzat emango da.



Ohiko deialdiaren azterketa maiatzean izaten da eta bi zatitan banatzen da: kontroleko atala eta automatismoen atala. Atal bakoitzak 10 puntu izanen ditu, eta gutxienez 3,5 lortu beharko da atal bakoitzean laborategiko kalifikazioa kontutan hartu ahal izateko.

Irakasgaiaren bukaerako nota honako hau izango da:

Automatismoen atalaren nota bi zatitan banatuko da: %30a, bukaerako azterketaren notatik aterako da; eta %20a automatismoen praktiketan lortutako notatik. Praktiketan, taldekako lana egiteko zeharko gaitasuna landu eta ebaluatzen da.

Kontroleko atalaren nota hiru zatitan banatuko da: %30a, bukaerako azterketaren notatik aterako da; %10a, kontroleko praktiketan lortutako notatik, non ariketak ebazteko zeharko gaitasuna landu eta ebaluatuko den; eta %10a, ezagutzei buruzko ebaluazioetan lortutakoa, testaren bidez edo kontzeptu teorikoekin lotutako ariketak garatuz.



Beraz, bukaerako nota kalkulatzeko ondorengo formula erabiliko da:

(Automatismoen azterketaren nota) * 0,3 + (Automatismoen praktiken nota) * 0,2 + (Kontroleko azterketaren nota) * 0,3 + (Kontroleko praktiken nota) * 0,1 + (Kontroleko ezagutzei buruzko ebaluazioaren nota) * 0,1



Azterketaren atal baten ez bada 3.5 gutxiengo nota lortzen, irakasgaia ez da gainditutzat ematen. Egoera horretan bukaerako nota azterketaren atal bietan lortutako batazbesteko nota izango da, eta 0.6 koefizienteagatik biderkatua izango da, praktiketako notak kanpoan geratzen direlarik.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Praktikak derrigorrezkoak dira. Egiten ez badituzte, praktiketako azterketa bat egin beharko dute, aldez aurretik eskatuta, amaierako azterketa egin aurretik.

Praktiken %50 gutxienez egiten ez bada, edo praktiken azterketa egiteko eskaera existitzen ez bada, ikasgaian ez aurkeztutzat emango da. Era berean, praktiken %50 baino gehiago aurkeztuta, irakasleari uko egiteko eskaera idazten badio (azterketa baino 10 egun lehenago), ikaslea ez aurkeztutzat emango da.



Ezohiko deialdiaren azterketa ekainean edo uztailean izaten da eta bi zatitan banatzen da: kontroleko atala eta automatismoen atala. Atal bakoitzak 10 puntu izanen ditu, eta gutxienez 3,5 lortu beharko da atal bakoitzean laborategiko kalifikazioa kontutan hartu ahal izateko.

Irakasgaiaren bukaerako nota honako hau izango da:

Automatismoen atalaren nota bi zatitan banatuko da: %30a, bukaerako azterketaren notatik aterako da; eta %20a automatismoen praktiketan lortutako notatik. Praktiketan, taldekako lana egiteko zeharko gaitasuna landu eta ebaluatzen da.

Kontroleko atalaren nota hiru zatitan banatuko da: %30a, bukaerako azterketaren notatik aterako da; %10a, kontroleko praktiketan lortutako notatik, non ariketak ebazteko zeharko gaitasuna landu eta ebaluatuko den; eta %10a, ezagutzei buruzko ebaluazioetan lortutakoa, testaren bidez edo kontzeptu teorikoekin lotutako ariketak garatuz.



Beraz, bukaerako nota kalkulatzeko ondorengo formula erabiliko da:

(Automatismoen azterketaren nota) * 0,3 + (Automatismoen praktiken nota) * 0,2 + (Kontroleko azterketaren nota) * 0,3 + (Kontroleko praktiken nota) * 0,1 + (Kontroleko ezagutzei buruzko ebaluazioaren nota) * 0,1



Azterketaren atal baten ez bada 3.5 gutxiengo nota lortzen, irakasgaia ez da gainditutzat ematen. Egoera horretan bukaerako nota azterketaren atal bietan lortutako batazbesteko nota izango da, eta 0.6 koefizienteagatik biderkatua izango da, praktiketako notak kanpoan geratzen direlarik.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasteko materialak ikasleen eskura jarriko dira eGela plataformaren edo irakaslearen web orriaren bidez.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Automatismoak

- Balcells J. y Romeral J.L. “Autómatas Programables”. Editorial Marcombo.

- Barrientos A. y Gambao E. “Sistemas de Producción Automatizados”. Editorial Dextra.



Kontrol Automatikoa

- K. Ogata. “Ingeniería de Control Moderna”. Editorial Pearson Prentice Hall.

- Tapia A. y Florez, J. “Erregulazio Automatikoa”. Editorial Elhuyar. (https://www.elhuyar.eus/sites/default/files/pd/76e3b23b82bdd9d391fc7fb802a6b019262eb516.pdf)

Gehiago sakontzeko bibliografia

Automatismoak
- Bolton W. “Programmable Logic Controllers”. Editorial Elsevier, cuarta edición.
- Lorite Godoy J.A., Montoro Tirados S., Romera Ramirez J.P. “Automatización. Problemas Resueltos Con Autómatas Programables”. Editorial Paraninfo.
- Berger,H. “Automating with Simatic S7-1500 : Configuring, Programming and Testing with Step 7 Professional”. Publicis Publishing: Erlangen.

Kontrol Automatikoa
- Rubio Sánchez J.L. “Problemas de automatización industrial”. Editorial: Centro de Estudios Financieros.
- Ogata K. “Problemas de Ingeniería de Control utilizando Matlab.” Editorial: Prentice Hall.

Aldizkariak

- Revista Iberoamericana de Automática e Informática Industrial. http://riai.isa.upv.es/
Aldizkari honek sarrera librea du eta ikasgaiari buruzko artikulu zientifiko ugari ditu.
- Automatica. http://www.journals.elsevier.com/automatica/
Aldizkari hau hedabide bat da arlo honetan eta sarrera libreko edukiak ditu.

Web helbideak

- MATLAB: http://www.mathworks.com
- Siemens – Automatizazio industrialeko sistemak: https://www.siemens.com/es/es/productos/automatizacion/sistemas.html
- 4.0 industria konektatua. Etorkizuneko industria iritsi da: https://www.youtube.com/watch?v=eUDEJpBqZhA
- PLC - Oinarrizko kontzeptuak: https://www.youtube.com/watch?v=NPsepHRSCls
- Automatika. Kontzeptu bat definitzea: https://canal.uned.es/video/5a6f2606b1111f2d4c8b45c6
- Automatika. Prozesu jarraituen kontrola: https://canal.uned.es/video/5a6f2605b1111f2d4c8b45ba

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala