XSLaren edukia

Prozesuen eta produktuen diseinu jasangarrirako tresnak28414

Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
28414

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2131.5
Gelako p.913.5
Ordenagailuko p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Prozesu eta produktu jasangarrien diseinuak garrantzi handia du egungo gizartean, eta, horren ondorioz, ikuspuntu hori enpresa-jardueraren ezinbesteko parte da. Irakasgaiak ingurumen-azterketa bat egiten du produktuen eta prozesuen bizi-zikloaren ikuspegitik, ekonomia zirkularra produkzio-sektoreari aplikatzeko tresnetan sakonduz, eta, horrela, proposatutako gaiaren inguruan hautemandako beharrei erantzunez.



Irakasgaia 6 ECTS kredituko aukerako ikasgaia da, eta laugarren mailan ematen da, honako gradu hauetan: Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua, Ingeniaritza Mekanikoko Gradua eta Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzko Gradua. Irakasgai honek prozesuen eta produktuen diseinu iraunkorra gauzatzeko oinarri zientifiko-teknologikoak eman nahi ditu.



Irakasgaiak ez du aurrebaldintzarik. Hala ere, dituzten ezaugarriak direla eta, komenigarria da matrikulatutako ikasleek "Ingeniaritzaren oinarri kimikoak", lehen ikasturtean emandako "Oinarrizko prestakuntza" moduluaren ikasgaia, eta "Ingurumen teknologiak", laugarren ikasturteko lehen lauhilekoan emandako " “Industria Adarreko Bateratua" moduluaren ikasgaia, ikasi izana.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUN OROKORRAK ETA ESPEZIFIKOAK:

C4 - Industria-ingeniaritzaren arloan arazoak ekimenez konpontzeko, erabakiak hartzeko, sortzailea izateko, arrazoibide kritikoa erabiltzeko eta ezagutzak eta trebetasunak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna.

C6 - Nahitaez bete beharreko zehaztapenak, erregelamenduak eta arauak erabiltzeko gaitasuna.

C7 - Irtenbide teknikoek gizartean eta ingurumenean duten eragina aztertzeko eta baloratzeko gaitasuna.

CRI10 - Ingurumen-teknologien eta iraunkortasunaren oinarrizko ezagutzak eta aplikazioa.



ZEHARKAKO GAITASUNAK (C.T)

CT1 - Autonomia y Autorregulazioa

CT3 - Komunikazioa eta eleaniztasuna

CT5 - Informazioaren kudeaketa eta Herritartasun digitala

CT7 - Pentsamendu kritikoa

CT8 - Talde lana.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Irakasgai honen edukia 3 bloketan banatuta dago, eta honako oinarrizko 6 gai hauek ditu:



I Blokea:

1.gaia: Sarrera

2.gaia. Ingurumena kudeatzeko tresnak



II Blokea: Bizi-zikloaren analisia (BZA)

3.gaia: Bizi-zikloaren analisiaren (BZA) filosofia

4.gaia: BZA-k egiteko tresna informatikoak



III Blokea: Ingurumena gehiago errespetatzeko produkziorako tresnak

5.gaia: Ekodiseinua

6.gaia: Ekoetiquetatzea

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetarako proposatutako metodologia aktiboa da, hau da, planifikatutako jarduerek ikasleei ezagueraren eraikuntzan parte hartzea eta erantzukizun handiagoa lortzea baimentzen diete.



Irakasleen eta ikasleen arteko erlazioa eta komunikazioa hurrengo bideen bidez egiten da:

- Klase teorikoak eta praktikak

- eGelaren bidez. Plataforma honetan ikasleek beharrezko informazio guztia dute.

- Tutoretzak



Osasun-baldintzek irakaskuntza online egitera behartzen badute, irakasgai honen ezaugarriek aukera ematen dute UPV/EHUk gure eskura jartzen dituen baliabide informatikoak (Microsoft Teams, eGela, etab.) erabiliz garatu ahal izatera.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 65
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

ETENGABEKO EBALUAZIOA:



Ebaluazio hau aukeratzen duten ikasleek jarduera hauek egin beharko dituzte:

1)Test motatako proba (20%)

2)Talde lanak (65%)

3)Lanen aurkezpenak (15%)



Azken kalifikazioa ebaluazio bakoitzaren emaitzei aipatutako ehunekoak aplikatuz kalkulatuko da. Dena den, irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da honako BALDINTZA hauek betetzea:

a) Ezarritako jarduera guztiak egitea.

b) Jarduerak ezarritako epearen barruan egitea

c) Jarduera global bakoitzean gutxieneko kalifikazioa 3,5 izatea.



Irakasgaia gainditzeko azkeneko kalifikazioak 5/10 izan behar du. Aurreko baldintzak betetzen ez dituzten ikasleek gehienez 4ko kalifikazioa izango dute ohiko deialdian, lortutako emaitza partzialak edozein izanda ere.



Test motako IDATZIZKO PROBA. Erantzun negatiboek, erantzun positiboen %25 zigortzen dute.



IDATZIZKO LANAK irakasleak ebaluatuko ditu.



AHOZKO AURKESPENAK irakasleak ebaluatuko ditu lanaren azalpenaren eta edukiaren zuzentasunaren kontuan izanda.





Betiere, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio sistemaren bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazio sisteman parte hartu izan ala ez. Horretarako, ikasleek, lauhilekoa hasten denetik 9 asteko epea izango dute idatziz etengabeko ebaluazio sistemari uko egiteko.





AMAIERAKO EBALUAZIOA:



Azken ebaluazio sistemak bi atal izango ditu: alde batetik azterketa bat (azken notaren %70 adierazten du eta irakasgaiari buruzko garapen-galdera teorikoak eta problemak erantzutean datza) eta bestetik idatzizko lan bat (azken notaren % 30 adierazten du eta Ingurumen-Inpaktuaren Azterketa bat egitean datza). Lan hori UPV/EHU-k ezarritako azterketa ofizialaren datan (ohiko deialdian) aurkeztuko da. Irakasgaia gainditzeko atal bakoitzaren gutxieneko kalifikazioa 3,5/10 izan beharko da eta azken kalifikazioak 5/10 izan beharko du.





Ohiko ebaluazio deialdiari uko egitea:



Bere garaian etengabeko ebaluazio aukeratu duten ikasleek uko egin ahal izango diote ebaluazio-deialdiari, irakasleari etengabeko ebaluazio sistemari uko egiten diotela jasotzen duen idatzi bat aurkeztuz. Idatzia aurkezteko epea irakasgaia bukatu baino hilabete lehenago amaituko da.



Azken ebaluazio sistema aukeratu duten ikasleek azterketara ez aurkeztea besterik ez dute ebaluazio-deialdiari uko egiteko.



Irakasgaia modu presentzialean ebaluatzeko aukerarik ez baldin badago, UPV/EHUk eskuragarri jartzen dituen baliabide informatikoak erabiliz behar diren aldaketak egingo dira ebaluazioa modu ez-presentzialean gauzatzeko. Ebaluazio ezpresentzial honen ezaugarriak ikasleen gidan eta eGelan argitaratuko dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia gainditzeko ezohiko deialdira aurkeztu behar diren ikasle guztiek azterketa bat egin beharko dute. Azterketa horrek azken notaren %70 hartuko du eta galdera teorikoak eta praktikoak izango ditu. Halaber, azken notaren %30eko balioa izango duen idatzizko lan bat egin beharko dute. Lan hori azken probarako esleitutako datan aurkeztuko da ebaluatzeko.



Irakasgaia gainditzeko atal bakoitzaren gutxieneko kalifikazioa 3,5/10 izan beharko da eta azken kalifikazioak 5/10 izan beharko du.





Ezohiko ebaluazio deialdiari uko egitea:



Ikasleek azterketara ez aurkeztea besterik ez dute ebaluazio-deialdiari uko egiteko.



Irakasgaia modu presentzialean ebaluatzeko aukerarik ez baldin badago, UPV/EHUk eskuragarri jartzen dituen baliabide informatikoak erabiliz behar diren aldaketak egingo dira ebaluazioa modu ez-presentzialean gauzatzeko. Ebaluazio ezpresentzial honen ezaugarriak ikasleen gidan eta eGelan argitaratuko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Arauak:
- ISO 14040 (Bizi-zikloaren analisia)
- ISO 14006 (Ekodiseinua)
- ISO 14064 (Ekoetiketak)
- ISO 14067 (Ekoetiketak)

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Baumann, H., Tillman, A.M. The Hitch Hiker´s Guide to LCA. An orientation in life cycle assessment methodology and application. Lund: Editorial Studentlitteratur, 2004. ISBN: 91-44-02364-2. Código BETSE: A244 15



Valdivia, S., Sonnemann G. Handbook on Life Cycle Sustainability Assessment.Cheltenham, UK: Edward Elgar Publishing, 2024. ISBN: 9781800378643. https://doi.org/10.4337/9781800378650



Leonard, A. La historia de las cosas. Buenos Aires: Ed. Fondo de Cultura Económica, 2010. ISBN: 978-84-375-0650-0. Código BUSC: M-EMA 476

Gehiago sakontzeko bibliografia

McDonough, W., Braungart, M. Cradle to cradle : (de la cuna a la cuna): rediseñando la forma en que hacemos las cosas. Madrid: McGraw-Hill, 2005. ISBN: 84-481-4295-0. Código BETSE: A234 14

Muthu, S.S. Assessment of Carbon Footprint in Different Industrial Sectors. Volume 1 & 2. Berlin: Springer, 2014. ISBN: 978-981-4560-40-5 (Vol. 1) & 978-981-4585-74-3 (Vol. 2). Código BETSE: 244 10

Aldizkariak

- The International Journal of Life Cycle Assessment: https://link.springer.com/journal/11367
- Science of The Total Environment: https://www.sciencedirect.com/journal/science-of-the-total-environment
- Journal of Cleaner Production: https://www.sciencedirect.com/journal/journal-of-cleaner-production

Web helbideak

IHOBE: https://www.ihobe.eus/

BASQUE CIRCULAR HUB: http://www.basquecircularhub.eus/

OPENLCA: https://www.openlca.org/

Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente del Gobierno vasco: https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/departamento-desarrollo-economico-sostenibilidad-medio-ambiente/

TaldeakToggle Navigation

16 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala