Informazioaren Kudeaketa Aurreratua26241
- Ikastegia
- Informatika Fakultatea
- Titulazioa
- Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- X
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 26241
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
"Informazioaren kudeaketa Aurreratua" (IKA) irakasgaia Software Ingeniaritza espezialitatean derrigorrezkoa da. "Web Sistemak" eta "Datu-baseak" irakasgaietan irakatsitako kontzeptuetan oinarritzen da. Alde batetik, Web Sistematan ikusitako XML teknologien gaineko ezagutza zabaltzen da. Bestetik, datuen kudeaketarako dauden behar berriei ekiten zaie, eredu erlazionala baino haratago doazen beharrak hain zuzen.
Datuen kudeaketa geroz eta garrantzitsuagoa izan da (eta da) edozein erakundetan. Fitxategi-sistemetatik eta datu-baseen sistemetatik abiatuz, erakundeek erronka berriei heldu behar izan diete, datu horien bolumena eta aniztasuna gehitzen joan den eran, eta baita datu horiek sortzeko, garraiatzeko eta kudeatzeko baliabideak zabaldu diren heinean ere. Irakasgai honek ikasleari informazioaren teknologia berri horiek ezagutarazten dizkio.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Erakundeen artean dokumentuak elkar-trukatzea: XML arloa eta
deskribapen estandarrak
* Datu ez-egituratuak antolatzeko orduan XML lengoaiak eskaintzen
dituen aukerak ezagutzea, eta XML dokumentuen tratamendurako zenbait
estandar ere.
* Epresen arteko datuen elkar-trukaketa egiteko XML-ren erabilera
ulertzea eta prototipo baten bitartez egitea.
"Datafication" delakoaren eragina aztertzea, hots, eguneroko objektuak
datuetara nola eraldatzen diren, jadanik Interneten gordetzen den
datu-multzo zabalera nola gehitzen diren ikustea. Sare sozialen eta
telefono adimenduen bitartez uzten ditugun aztarna digitalen ondorio
diren datuei buruz ari gara. Datu hauek kudeatzea (noSQL datu baseak)
eta gordetzea (CAP teorema) erronka bat dira. Atal honek Big Data
inguruneetan noSQL datu baseak datu handiak gorde eta kudeatzeko
aukera egokia dela erakutsiko die ikasleei. Adibide praktikoak eta
hausnarketak proposa daitezke noSQL datu baseen ezaugarriei buruz,
adibidez, eskabilitate horizontala, datu erraldoien banaketa eta
erabilera eraginkorra, eta egitura desberdinak.
Honako irakaskuntza emaitzak landuko dira
- orokorrak: C1, C2, C3, C4, C5, C6, C7, C8, C9, C10 eta C12
- Software Ingeniaritzaren espezifikoak: SI1, SI2, SI3, SI4, SI5, eta SI6
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. Gaia: XML sarrera
- ¿Zer da XML?
- XML-ren ezaugarriak eta abantailak
- XML-rekin erlazionatutako estandar nagusiak
2. Gaia XML: egitura eta sintaxia
- XML dokumentu baten oinarrizko sintaxia
- Izendatzeko arauak eta datuen formatua XML-n
- Entitateen erabilera eta karaktere bereziak XML-n
- Balidazioa eta well-formedness XML dokumentuetan
3. Gaia XPath
- XPath sarrera
- XML dokumentuetan nabigazioa eta elementuen aukeraketa Xpath erabiliz
- Predikatuen erabilera eta Xpath funtzioak
4. Gaia: XML Schema
- Dokumentuen balidaziora sarrera
- Egitura eta datu moten definizioa
- Eskemaren berrerabilpena
- Murrizketen definizioa XML Schema-n
5. Gaia: XQuery
- XQuery sarrera
- Kontsultak dokumentuetan
- Kontsulta egituratuak
- Dokumentuen eraldaketa
6. Gaia: NoSQL datu baseetara sarrera eta bere erlazioa Big Datarekin
- Big Dataren oinarrizko kontzeptuak eta bere erlazioa NoSQL-rekin
- Big Data ingurune baten eskalabilitatea eta banaketa
- Datu base erlazionalen mugak Big Data testuingurunean
- NoSQL datu baseek nola egiten die aurre Big Dataren erronkei
- NoSQL datu baseen erabilpen kasuak Big Data ingurunean
7. Gaia: Dokumentuetara bideratutako datu baseak
- Dokumentuetara bideratutako datu-eredua
- MongoDB eta bere kontsulta-lengoaiaren sarrera
- CRUD eragiketak (Create, Read, Update, Delete) dokumentuetara
bideratutako datu baseetan
- Indexazioa eta kontsulta eraginkorra MongoDBn
- Dokumentuetara bideratutako datu baseen erabilpen kasuak eta adibide
praktikoak
8. Gaia: Grafoetan oinarritutako datu baseak
- Grafoen teoria eta datu-eredua
- Neo4j eta bere kontsulta-lengoaiaren (Cypher) sarrera
- Grafoetan oinarritutako datu baseetan nodo eta erlazioen sorrera eta
manipulazioa
- Patroien kontsulta eta grafoen algoritmoak Neo4j-en
- Grafoetan oinarritutako datu baseen erabilpen kasuak eta aplikazioak
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgaiaren izaera praktikoari jarraituz, klase magistralak astero burutuko diren laborategiekin batera datoz. Laborategi horietan, ariketa praktikoak ebatziz, ikasleek kontzeptuak behar bezala ulertu dituzten egiaztatu ahal izango dute. Zailtasun ertaineko proiektu bat garatzeko taldeka lan egingo da, XML teknologiak erabiliz; lana behar bezala dokumentatu beharko da.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 90
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Irakasgaiak bi ebaluazio modu ditu: ebaluazio jarraitua eta ebaluazio
orokorra.
EBALUAZIO JARRAITUA
Ebaluazio jarraitua ebaluazioaren aukera lehenetsia da. Ebaluazioaren
% 70 inguru ebaluatu ondoren, ikasleek ESPLIZITUKI uko egin ahal
izango diote ebaluazio jarraituan egoteari, eta ebaluazio orokorrera
igaro ahal izango dira. Hiru azterketa eta talde-proiektu bat egingo
dira.
Gai bakoitzaren pisua notan:
- XML: % 55
- NoSQL: % 35
- Proiektua: % 10
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Azterketa: %100. Azterketak oinarrizko kontzeptuetarako ariketak eta
ariketa praktikoak bilduko ditu
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Erabiltzen den softwarea
- OXYGEN XML Editor
- ORACLE datu-base kudeaketa sistema
- MongoDB (noSQL motako kudeaketa sistema)
- Neo4J (noSQL motako kudeaketa sistema)
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
1. Web Data Management. S. Abiteboul eta I. Manolescu. 2011, Cambridge University Press. (http://webdam.inria.fr/Jorge)
2. XML in a nutshell. E.R. Harold eta W.S Means. 2004, O’Reilly.
3. XSLT & XPATH. A guide to transformations. J.R. Gardner eta Z.L. Rendon. 2002, Prentice-Hall.
4. Definitive XML Schema. P. Walmsley. 2002, Prentice-Hall.
5. XQuery. P. Walmsley. 2007, O’Reilly.
6. XML Data Management. Native XML and XML-enabled Database Systems. A.B. Chaudhri, A. Rashid eta R. Zicari. 2003, Addison-Wesley.
7. Modern Database Management. J.A. Hoffer, R. Venkataraman eta H. Topi. 2012, Prentice-Hall.
8. Getting Started with noSQL. G. Vaish. 2013. Packt Publishing.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Web Data Management. S. Abiteboul eta I. Manolescu. 2011, Cambridge University Press. (http://webdam.inria.fr/Jorge)
Web helbideak
http://www.w3schools.com/
http://infolab.stanford.edu/~ullman/fcdb/oracle/or-objects.html
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 14:00-15:30 (1) | 17:00-18:30 (2) |
Irakasleak
16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 15:30-17:00 (1) |
Irakasleak
16 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 14:00-15:30 (1) |
Irakasleak
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 09:00-10:30 (1) | 12:00-13:30 (2) |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 10:30-12:00 (1) |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 09:00-10:30 (1) |