Irakasleak
JUAN ANTONIO PEREIRA VARELA
- Ezagutza arloa
- Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
- Saila
- Lengoaia eta Sistema Informatikoak
- Ikastegia
- Informatika Fakultatea
- Posta elektronikoa
- juanan.pereira@ehu.eus
Juanan Pereira Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Sistema Informatikoak eta Lengoiak saileko kidea. Bilboko Ingeniaritza Eskolan ematen ditu bere eskolak, 2008tik aurrera. Bere uneko irakasgaiak honakoak dira: Informazioa Sistemen Analisia eta Diseinua, Segurtasun Informatikoa eta Web Garapena. Unibertsitatean sartu baino lehen, Gipuzkoako Bazkundean egin zuen lan, IKT ingeniari gisa, baita Arista Multimedian ere, teknikoen arduradun gisa, Espaina mailan ezagunak diren webguneak garatzen. Bere tesi doktorala Babelium Project izeneko plataformarekin lotuta egon zen. Babelium bigarren hizkuntzen ahozkotasuna praktikatu eta hobetzeko proiektua izan zen.
Ikasketak: Web Ingeniaritzan doktoretza (2014). Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Informatika Fakultatea. UNIBASQ-etik agregatu gisa akreditatua.
Proiektu Europarrak: EHUko partaide nagusia Babelium proiektuan (Lifelong Learning Program). Kodea: 543194-LLP-1-2013-1-ES-KA2-KA2MP. Noiztik: 2013ko abenduak, Noiz arte: 2015eko abenduak.
Bere ikerkuntza lerroak txatboten garapenean, Open Source Softwarearen Software Ingeniaritzan eta eLearning-eko arloetan datza. Eusko Jaurlaritzak onartutako A motako ONEKIN ikerkuntza taldeko kidea da (https://onekin.org)
Bere ikerkuntzako lanak eta argitalpenak hemen aurki daitezke: https://orcid.org/0000-0002-7935-3612