Irakasleak
AINGERU MAYOR MARTINEZ
- Ezagutza arloa
- Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
- Saila
- Lengoaia eta Sistema Informatikoak
- Ikastegia
- Informatika Fakultatea
- Posta elektronikoa
- aingeru.mayor@ehu.eus
Informatikan lizentziatua (1997) eta doktorea, UPV/EHU Unibertsitatean. UPV/EHUko irakaslea 2001. urtetik aurrera.
IXA ikerketa taldeko kidea da, bertan Lengoaia Naturalaren Prozesamenduaren arloan ikerketa eginez, zehazki Itzulpen Automatikoaren arloan. Bere tesiaren emaitza izan zen euskarara itzultzen zuen garai hartako lehengo itzulpen automatikoko sistema.
20 ikerketa-proiektuetan parte hartu du. 11 artikulu zientifikoen, 22 nazio eta nazioarteko kongresuetara ekarpen eta 5 patenteen egilekidea da.
Une honetan Programazio konkurrentea eta Informatikaren Oinarriak irakasgaiak ematen ditu. Software ingeniaritza eta Konputazioaren eredu abstraktuen irakaslea ere izan da.