Komunikazioaren Teoriak27156
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Titulazioa
- Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua (Plan berria)
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Ingelesa
- Kodea
- 27156
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Komunikazioaren Teoriak irakasgaia komunikazioaren fenomenoa bere era eta eredu askotarikoak deskribatzeko helburuarekin sortu da. Irakasgaiak bilatzen du prozesu komunikatiboen eta masa-komunikazioaren eraginak azaltzea eta ikastea, beti ere komunikazioa gizarte zientzietarako objektu gisa ulertuta. Medioen aurrean (eta hauek gizartean zein kulturan duten eragina) ikaslearen izpiritu kritikoa sustatzea du helburu.
Soziologia eta Zientzia politikoetako ikasleentzat, hau da komunikazioaren arloko ikasgai espezifiko bakarra. Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleentzat, ordea, graduan zehar ikasiko dituzten beste ikasgai teorikoekin egiten du bat, hala nola, Komunikazio Sistemaren Egitura eta Komunikazioaren Egungo Joerak.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
GAITASUNAK
-Orokorrak
G001 Ikus-entzunezko komunikazioko eremu disziplina artekokoaren testuinguruan, teorien, kontzeptuen eta metodologien ezagutza eskuratu eta esanahia eta egokitasuna ulertzea.
G002 Hainbat komunikazio prozesu eta testuingurutan teoriak eta metodologia erramintak praktikan aplikatzea.
G003 Ikus-entzunezko Komunikazioko arazoentzat hurbilpen kreatiboak sintetizatzea, garatzea eta aplikatzea.
G004 Gertaerak, gizarte prozesuak, testuak eta komunikazio proiektuak, modu kritikoan aztertu, interpretatu, azaldu eta baloratzea.
G010 Askotariko iturrietan informazioa bilatu, hautatu, sailkatu eta aztertzea, beren edukia narrazio forma eta estrategia anitzei egokituta.
-Zeharkakoak
CT7 - Pentsamendu kritikoa
-Irakasgaiaren gaitasun espezifikoak
C2CC01- Ezagutza eskuratzea, eta informazio eta komunikazio sistemak eta prozedurak identifikatu eta aztertzea, beren historia eta gizarte testuinguruan.
C2CC02- Teknikak eta metodologiak garatzea, informazioaren eta ikus-entzunezko komunikazioaren eremuan ikerketara eta arazoen konponbidera aplikatutako dokumentu iturriekin lan egiteko.
C2CC05- Komunikazio gertaera modu kritikoan interpretatu eta baloratzea askotariko teorien bitartez.
IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK
1. Komunikabideen Sistemaren eta Iritzi Publikoaren arteko harremanak analizatu, gai garrantzitsu batzuen inguruan, eta gaiari buruzko ikerketa zein komunikazio teoria nagusiak baloratu, era kritikoan.
2. Komunikabideen Sistemaren eta Masa Kulturaren arteko harremanak analizatu, gai garrantzitsu batzuen inguruan, eta gaiari buruzko ikerketa zein komunikazio teoria nagusiak baloratu, era kritikoan.
3. Masa komunikazioari aplikaturiko ikerketarako metodo eta teknika batzuk aplikatu, maila oinarrizkoan.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
ATAL TEORIKOA
1 Komunikazioari buruzko pentsamendu teorikoa.
Komunikazioak gizartea eta kulturan duen eraginaren hausnarketa orokorra, bereziki masa hedabideak sortu direnetik. Hiru eredu analitikoen errebisioa,
2 Informazioaren gizartea.
Komunikazioa eta demokraziaren arteko harremana. Frankfurt eta Chicago eskolen ekarpenaren errebisioa.
3 Komunikazioa eta kultura.
Efektuen teoriatik erabileraren teoriara. Ikasketa kulturalak eta ikasketa etnografikoen ekarpenak.
4 Iritzi publikoa.
Iritzi publikoaren inguruko teoria desberdinen errebisioa (isiltasunaren kiribila, kultiboaren teoria, gatekeeping, agenda setting...)
ATAL PRAKTIKOA
Hedabide eta berri espezifikoen jarraipena.
Analisi filmikoa.
Irakurketak.
Audientzia ikerketak.
MetodologiaToggle Navigation
Ikastaro honek 6 kreditu ditu; horrek 150 orduko lan zama esan nahi du: 60 ordu ikasgelan irakaslearekin, eta 90 ikasgelatik kanpoko jardueretan.
Ondoko taulan lan ordu horien banaketaren estimazio bat adierazten da, aurreko urteetako esperientzian oinarrituta. Guztiaren batuketa 150etik behera egotea ikastaroan zehar izango diren jai egunen eta erabiliko dugun Kideen Arteko Tutoretzen eraginari zor zaio.
Gelako jarduerak (46 ordu)
-Informazio sistematizatua jaso: irakaslearen azalpenak
-Talde lana: talde txikian lan egin, testuak landuz, ariketak ebatziz e.a.
-Osoko bilkura: talde osoan solastu
Gelaz kanpoko jarduerak (89 ordu)
-Testuak eta bestelako materialak irakurri eta aztertu: artikuluak, ariketetarako materialak, eta abar
-Egunkaria edo zereginak: jasotako informazioa atondu, ebatzi beharreko ariketak burutu, aurrezagutza eta berreraikuntza ariketak idatzi, e.a.
-Bestelako jarduerak
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
- Ahozko defentsa (%): 10
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 60
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Azken kalifikazioa lortzeko ebaluazio jarraia erabiliko da. Horretarako egin beharreko ariketa eta aurkezpenak burutu beharko ditu ikasleak. Amaieran, gainditu beharreko azterketa ere egin beharko da. Ariketen balioa % 70a da (horien %10a ariketen ahozko defentsari dagokiolarik) eta azterketa % 30 izango dira.
Ikasleak ebaluazio jarraia alboratzen badu (beti ere UPV/EHUko araudiak aurreikusten dituen kasuetan), orduan azken proba egin ahal izango du. Proba honek bi zati izango ditu. Lehena garatu beharreko galderez osatuta egongo da, eta azken kalifikazioaren % 60 balioko du. Gainerakoa % 40, ikastaroan zehar egin beharreko lanek osatuko dute. Lan horiek azken probaren unean aurkeztu beharko dira.
Ikasleak bigarren ebaluazio mota hau aukeratzen badu, lauhilekoaren lehen 9 asteetako epean adierazi beharko dio, idatziz, irakasleari.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ezohiko deialdietan, ebaluazio jarraiari uko egin dioten ikasleekin erabilitako azken probaren ebaluazio sistema bera erabiliko da.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
eGelan egongo da eskuragarri nahitaez erabili beharreko materiala.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Amezaga, J. ed. (1998): Komunikazioa eta gizartea. Gasteiz, Arabera.
Mattelart A. & Mattelart M. (1999) Komunikazioaren teorien historia, Gasteiz, Arabera
Gehiago sakontzeko bibliografia
Adorno T.W. (1966) Televisión y Cultura de Masas. Córdoba (Argentina), Eudecor.
Levy, P. (2007) Cibercultura. Barcelona, Anthropos
McQuail, D. (2000) Introducción a la teoría de la comunicación de masas. Barcelona, Paidós Comunicación.
Sartori, G. (2003): La sociedad multiétnica. Madrid, Taurus
Sennett, R. (2006): La cultura del nuevo capitalismo. Barcelona, Anagrama
West, R. & L.Turner (2005) Teoría de la comunicación. Análisis y aplicación. Madrid, Mcgraw Hill
Wolf M. (1987) La investigación de la Comunicación de Masas. Crítica y perspectivas. Barcelona, Paidós Comunicación.
Wolf M. (1994) Los efectos sociales de los media. Barcelona, Paidós Comunicación.
Aldizkariak
http://www.ehu.es/zer
http://www.felafacs.org/rederevistas/
http://www.portalcomunicacion.com/esp/d_doc_rev.asp
http://web.usal.es/-abadillo/recursosdeinvestigacion.htm
Web helbideak
http://www.ehu.es/zer
http://www.felafacs.org/rederevistas/
http://www.portalcomunicacion.com/esp/d_doc_rev.asp
http://web.usal.es/-abadillo/recursosdeinvestigacion.htm
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 15:00-17:00 (1) | 14:00-16:00 (2) | |||
17-30 | 15:00-17:00 (3) | 14:00-15:00 (4) |
Irakasleak
16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 14:00-16:00 (1) |
Irakasleak
17 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 15:00-17:00 (1) | 14:00-16:00 (2) | |||
17-30 | 15:00-17:00 (3) | 14:00-15:00 (4) |
Irakasleak
17 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 14:00-16:00 (1) |
Irakasleak
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 09:00-11:00 (1) | 13:00-15:00 (2) | |||
17-30 | 09:00-11:00 (3) | 13:00-14:00 (4) |
Irakasleak
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 14:00-15:00 (1) |
Irakasleak
66 Teoriakoa (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 13:00-15:00 (1) | 15:00-17:00 (2) | |||
17-30 | 13:30-15:30 (3) | 15:00-16:00 (4) |
Irakasleak
66 Gelako p.-1 (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 16:00-17:00 (1) |