Irakasleak
JOSE JAVIER DIAZ FREIRE
- Ezagutza arloa
- Historia Garaikidea
- Saila
- Historia Garaikidea
- Ikastegia
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
- Posta elektronikoa
- josejavier.diazfreire@ehu.eus
Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikidea Saileko irakasle titularra. EHUko «Gizarte Modernoaren esperientzia Espainian» deituriko ikerketa-taldea zuzentzen du.
Laneko ibilbide osoan, historiaren berrikuntza teorikoa eta metodologikoa landu ditu, historia gizartea eraldatzeko tresna eraginkorra bihurrarazteko ahaleginean. Horren ondorioa da, hain zuzen, marxismo estrukturalistaren gogoeta kritiko goiztiarra eta, horren ondoren, hizkuntzarako bira. Horri esker, gainera, genero-ikuspegia barneratu eta emozioen historiarantz bideratu zen.
Freireren lehen lanak Bigarren Errepublikari buruzkoak izan dira, eta gizarte- eta giza zientzietako «hizkuntza-bira» deiturikoaren eragina jaso duen metodologia (garai hartan berritzailea) erabiltzeagatik nabarmendu dira.
Ondorengo lanek historiografiaren berrikuntza teorikoaren ildo berorri jarraitu diote, «historia post-soziala» esan zaionaren baitan, baina diskurtso-paradigma hori gorputzaren, emozioaren eta esperientziaren kontzeptuetan oinarritutako kritikaren pean jarriz, eta genero-ikuspegiarekin aberastuz.
Beste lan multzo batek emozioen historiaren ikuspegian oinarrituta aztertzen du modernitatea. Azken argitalpenek maskulinotasunak bizi izandako aldaketak lantzen dituzte eta, genero-ikuspegian oinarrituta, gizarte modernoaren esperientziaren azterketa osatzen dute.