XSLaren edukia

Irakasleak

UNAI ITURRIOTZ ERDOTZIAIN

Ezagutza arloa
Administrazio Zuzenbidea
Saila
Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
unai.iturriotz@ehu.eus

2001. urtetik abokatu autonomo bezala lanean dihardu, etenik gabe. Aholkularitza juridikoa eskaini eta emateaz gain, kasuak hasieratik amaierara aurrera eramaten ditu, epaiketak eta helegiteak barne. 2006. urtetik Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren aholkulari juridikoa da. 2011tik BabesEHNE Aseguru Artekaritza S.L.ren Bezeroen Arreta Zerbitzuko arduraduna da. Halaber, 2011-2014artean Gipuzkoako EHNE eta EHNELUR Kooperatiba Elkartearen aholkulari juridikoa izan zen.



Aldi berean, 2013tik EHU-UPVn irakasle moduan dihardu, Administrazio, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia sailaren baitan, lanaldi partzialaz. 2015/2016 ikasturtean irakasle moduan parte hartu zuen EHU-UPVko Abokatutza Unibertsitate Masterrean, euskarazko taldeari arbitraia, adiskidetzea eta bitartekaritza klaseak eman eta ikasleon ebaluaketan parte hartuaz.



Tarteka (2012/2013 eta 2017/2018 ikasturteetan) Mondragon Unibertsitatean irakasle laguntzaile moduan aritu izan da.