Gizarte Partaidetza eta Komunitate Garapena25962
- Ikastegia
- Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala
- Titulazioa
- Gizarte Langintzako Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 4.5
- Hizkuntzak
- Euskara
- Kodea
- 25962
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Politika publikoetako herritarren partaidetza beharrezkoa dugu, demokrazia indarberritzeko ez ezik, gizarte errealitateari egokituz administrazio publikoen ekintza eta horren eranginkortasuna hobetzeko ere. Hau da, benetako inklusioa, berdintasuna,elkartasuna eta herritartasun aktiboa eta konprometitua bultzatzen duen herritarren partaidetza.Irakasgai honetan gizarte eta herritarren partaidetza zer den landuko dugu, jatorrizko baldintzak, mekanismo eta molde desberdinak, arazoak eta erronkak, ekintza programak eta ebaluazio sistemak ezagutuz.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
M03CM01 Giza portaera azaltzen duten elementuak ulertu. (G001, G003)
M03CM02 Prozesu subjektiboen dimentsio sozialaz hausnartu. (G001)
M03CM04 Desoreka sozialak sortzen dituzten faktoreen detekzioa egin, bereziki parte hartze alorrean (G001, G003)
M03CM05 Parte hartze proiektuak gauzatzeko norbanakoek dituzten oztopoak identifikatu eta aurre egiteko estrategiak detektatu. (G001, G004)
HELBURUAK
(1) Egungo sistema politiko demokratikoaren osasuna aztertzea
(2) Demokrazia parte- hartzaileari buruzko eztabaida, teoria politiko eztabaida garaikidean kokatu
(3) Prozesu parte- hartzaileak martxan jartzeko erabiltzen diren tresna eta dispositiboak ezagutzea
(4) Arloko prozesu parte- hartzaileak ezagutu eta aztertzen jakitea.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1. BLOKEA. PARTE HARTZEA ETA GARAPEN KOMUNITARIOA. MARKO TEORIKOA
Hasierako diagnostikoa. Demokraziaren barne krisia edo demokrazia krisian?
Ni-tik Gu-ra. Partaidetza eta bizikidetza
Hiritar parte- hartzea, zeri buruz ari gara parte- hartzeaz aritzen garenean?
Garapen komunitarioa eta parte hartzea
2. BLOKEA. PARTE- HARTZE SOZIAL ETA KOMUNITARIORAKO METODOLOGIAK
Gogoeta epistemologikoa. Ikerketa Ekintza Parte-hartzailea (IEP)
Prozesu parte- hartzaile baten garapena
Diagnostiko eta planifikazio komunitariorako metodologiak
3. BLOKEA. ESPERIENTZIA PARTE HARTZAILEAK
Mekanismo eta eredu parte- hartzaile motak
Elkarteak oinarri dituen mekanismo eta eredu parte hartzaileak
Lurraldea oinarri duen parte- hartzea
Plan komunitarioak eta proiektu integralak
Aurrekontu parte- hartzaileak
Herri kontsultak
Ingurumen parte- hartzea
Emakumeak eta parte- hartzea
MetodologiaToggle Navigation
Hiru bide erabiliko dira irakasgai honen edukiak lantzeko:
a) Eskola magistralak: Irakasleak kontzeptu edo teoriei buruzko eskolak hornituko ditu.
b) Lan praktika kooperatiboak: taldeka, irakasgaiko eduki batzuk lantzeko teknika kooperatiboak erabiliko dira.
c) Lana gauzatzeko lan saio kolektiboak: Ikasleek irakasgaiaren bukaeran entregatu behar duten lanari lotutako saioak
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
- Banakako lanak (%): 20
- alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 50
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
KALIFIKAZIOKO TRESNAK ETA EHUNEKOAK
1. A EREDUA
- Lana 5/10
o Hirugarren blokeko edozein gaiari buruz
o 4 pertsonako taldeak
o Lanak lehenengo eta bigarren blokeetan landutako dimentsio teoriko eta metodologikoak izan behar ditu.
o Landu nahi den gaia problematizatu behar da. Hau da, ez da kasu azterketa hutsa izan behar (nahiz eta atal deskriptiboa egon behar den) baizik: aztertu zer dagoen gai horren atzean. Gaiaren dimentsio globala eta teorikoa azaldu behar da lanean. Link honetan aurkituko duzue problematique edo problematizazio horren nondik norakoa
(fr): http://www.etudes-litteraires.com/problematique.php
o Aukeratutako lanaren gaia justifikatu
o Kasu azterketa modu deskriptiboan azaldu
o Lana entregatzeko azken eguna: azterketa eguna
o Azkeneko bi saioak lanen aurkezpenak egiteko izango dira. Talde bakoitzak 15-20 minututan aurkeztu behar du bere
lana (bost puntu horietatik bat)
- Galdera bat abiapuntu izanik, banaka egiteko bi gogoeta (1 eta 2. Blokeari dagozkion galderak): 1/10 gogoeta lan bakoitza (2/10 guztira)
o Galderak egelan eskegiko dira. Behin galdera eskegita astebete (7 egun) izanen duzue galdera erantzuteko.
o Galdera gehienez 5000 karakteretan (tarterik gabe) erantzun behar duzue. Times New Roman edo Arial 11.
- Azterketa idatzia: 3/10
2. B EREDUA
- Azterketa idatzia: 8/10
- Galdera bat abiapuntu izanik, banaka egiteko bi gogoeta (1 eta 2. Blokeari dagozkion galderak): 1/10 gogoeta lan bakoitza (2/10 guztira)
o Galderak egelan eskegiko dira. Behin galdera eskegita astebete (7 egun) izanen duzue galdera erantzuteko.
o Galdera gehienez 5000 karakteretan (tarterik gabe) erantzun behar duzue. Times New Roman edo Arial 11.
AZKEN EBALUAZIOA
Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko eba¬luazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikastur¬tea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da (8.3. art.).
DEIALDIARI UKO EGITEA:
Etengabeko ebaluazioaren kasuan: “deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari” (12.2 art).
Azken ebaluazioaren kasuan: “azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea” (12.3 art).
Azterketan zehar kopia egingo balitz:
Ebaluazio proba batean kopiatu egin dela egiaztatuz gero, tartean sartuta dauden ikasle guztiei «suspentso» kalifikazioa jarriko zaie, bakoitzaren erantzukizuna gorabehera. Pertsona bat kopiatzen ari dela proban bertan egiaztatuz gero, momentuan bertan proba egiteari uzteko agindu ahal izango zaio (11.3. art.).
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA: Atal bakoitzean ataratako notak gordeko dira eta ikasleak berriz ere egin beharko du gainditu ez duen atala
AZKEN EBALUAZIO SISTEMA: Azterketa eta banakako praktiken notak mantenduko dira eta ikasleak gainditu ez duen atala egin beharko du
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
FONT, J. (coord.) (2001) Ciudades y decisiones públicas. Barcelona: Ariel.
GRAMBERGER, M. (2006) Participación ciudadana. Manual de la OCDE. Paris: OCDE.
PHILLIPS, Anne (1996). ¿Deben las feministas abandonar la democracia liberal?”, In CASTELLS, Carme. Perspectivas feministas en teoría política. Barcelona: Paidós; 79- 97
ESPIAU, Mireia; SAILLARD, Dominique; AJANGIZ, Rafael (2005) “Género en la participación, un camino por recorrer”. Cuadernos Bakeaz nº 67.
VILLASANTE, T.R. (coord) (2000) Prácticas sociales de creatividad social. Madrid: El Viejo Topo.
YOUNG, Iris Marion (2000). La justicia y la política de la diferencia. Madrid: Feminismos. Ediciones Cátedra.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Ajangiz, R. y Blas, A. (2008) Mapa de experiencias participativas en los municipios de la CAPV. Vitoria : Gobierno Vasco.
Blas, A. ; Ibarra, P. y Ascunze, C. (2006) La participación, estado de la cuestión. Bilbao : Instituto Hegoa.
Borja, J. y Castells, M. (1997) Local y global. La gestión de las ciudades en la era de la información. Madrid : Taurus.
Espiau, M. ; Saillard, D. y Ajangiz, R. (2005) El género en la participación. Bilbao : Cuadernos Hegoa.
Font, J. (coord.) (2001) Ciudades y decisiones públicas. Barcelona : Ariel.
Gramberger, M. (2006) Participación ciudadana. Manual de la OCDE. Paris : OCDE.
Marchioni, M. (coord) (2001) Comunidad y cambio social. Teoría y praxis de la acción comunitaria. Madrid : Ed. Popular.
Martinez, Z. y Blas, A. (coord) (2008) Poder político y participación. Vitoria : Gobierno Vasco.
Telleria, I. (2010) : ¿Komunitatea berreskuratu ikuspegi demokratikotik¿ en Jardute komunitarioa argituz eta saretuz- Redefiniendo el trabajo comunitario Coord. Eva Martinez y Lucia Peña, Vitoria-Gasteiz
Villasante, T.R. (coord) (2000) Prácticas sociales de creatividad social. Madrid : El Viejo Topo.
TaldeakToggle Navigation
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 10:30-12:45 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- SEMINARIO Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA FAKULTATEA (1)
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 12:45-13:30 (1) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- SEMINARIO Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA FAKULTATEA (1)