XSLaren edukia

Genero Sistemak: Kultura arteko Ikuspegia26339

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Gizarte Antropologiako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26339

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai honen ardatza genero sistemen aniztasuna aztertzea da; izan ere, diziplinaren beste alor klasiko batzuekin batera, oinarrizkotzat hartzen den alorra da, edozein errealitate sozio-kultural ikertu, ezagutu eta ulertzeko. Horretarako, hainbat tresna emango dizkie ikasleei, eta, hala, joan den ikasturtean eskuratutako jakintzetatik abiatuta, ezagutzak zabaltzen eta trebetasunak garatzen jarraitu ahal izango dute. Ikasleek aukera izan dute Antropologia Feministak diziplinaren corpus teoriko eta epistemologikoari egin dion kritika ezagutzeko, "Kritika Feminista Gizarte Antropologian" ikasgaia egin baitute dagoeneko. "Genero Sistemak: Kultura arteko Ikuspegia" irakasgaiak Antropologia Feministan sakondu nahi du, batez ere generoaren artikulazioak estratifikazio sozialeko beste faktore batzuekin aztertuz, hala nola, klase sozialarekin, etnia/arrazarekin, sexu-aukerarekin, adinarekin, erlijioarekin eta abarrekin.



Irakasgaiaren helburu espezifikoak, edukiari dagokionez, honako hauek dira:

(1) Genero sistemak aztertzeko hurbilketa teorikoak eta metodologikoak ezagutzea, baita genero kontzeptuak diziplina antropologikoan sortu dituen eztabaida teorikoak eta metodologikoak ere.

(2) Genero-sistemen egiturazko ezaugarriak eta ezaugarri sinbolikoak identifikatzea.

(3) Pertsona generizatuak eraikitzeko prozesuak eta prozesu horietan jarduten duten erakunde sozialak, formalak zein informalak, ezagutzea.

(4) Maskulinitatearen eta feminitatearen eraikuntza eta horrek botere- eta indarkeria-harremanekin dituen loturak aztertzea, eta gizonen nagusitasunaren egiturazko alderdiak azpimarratzea.

(5) Tradizio kulturalei dagokienez, berdintasunari eta norbanakoen eskubideei buruz hausnartzea.

(6) Gorputzaren, identitatearen eta sexualitatearen arteko loturei buruz hausnartzea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Zeharkako gaitasunak:

(1) Gizarte Antropologiaren oinarrizko eremuetatik landutako testuak modu argi, ordenatu eta zorrotzean aztertu eta iruzkintzea, ahoz eta/edo idatziz, dagokion terminologia antropologikoa baliatuta.

(2) Gizarte Antropologiaren oinarrizko kontzeptuak eta gaikako eremuak bereiztea, definitzea eta azaltzea.

(3) Hainbat espazio- eta denbora-testuingurutako kultura-aniztasuna eta giza-erakundeak ezagutzea, aztertzea eta horien berri ematea.

(4) Sexuaren, generoaren eta sexualitatearen inguruko eraikuntza kulturalak aztertzea eta horien berri ematea, eta horiei buruzko interpretazio eta azalpen antropologikoak aztertzea eta horien berri ematea.



Gaitasun espezifikoa:

(5) Gizarte garaikideen erronkak aztertzea eta horien berri ematea; eta horiei buruzko interpretazio zein azalpen antropologikoak aztertzea eta horien berri ematea.



Ikaskuntzaren emaitzak:

(1) Genero-sistemen eta genero-harremanen azterketan Gizarte Antropologiak duen garrantzia identifikatzea.

(2) Txosten egituratua eta arrazoitua idaztea, irakasgaian landutako gaiekin lotutako irizpide akademikoak erabiliz.

(3) Egindako lan baten ondorioak azaltzea eta arrazoitzea, irakasgaian landutako gaiekin lotutako irizpide akademikoak erabiliz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Antropologia Feministarako sarrera: Gizarte Antropologiako genero-ikasketen sorrera eta garapena

2. Genero sistemak aztertzeko oinarrizko kontzeptuak

3. Generodun norbanakoak eraikitzeko prozesuak

4. Genero-, botere- eta desberdinkeria-harremanak: generoa gizarte-sistemaren elementu egituratzaile gisa

5. Sexualitatea eta aniztasun sexu-generikoa: politikak, ideologiak, hierarkiak eta eztabaidak

MetodologiaToggle Navigation

Eskola-ordu teoriko-praktikoen kasuan, honako baliabide metodologikoak proposatzen dira:

- Irakaslearen azalpen magistralak

- Derrigorrezko irakurgaiak

- Ikasleen ahozko aurkezpenak

- Ikasgelan irakurri eta lantzeko irakurgai osagarriak

- Ikus-entzunezko materiala



Klase-orduez kanpo, ebaluazio jarraitua egin nahi duten ikasleek, bi jarduera egin beharko dituzte:

- Ikerlana

- Testu-iruzkina

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua edo etengabea:

- Ikasgelako praktikak: % 10

- Ahozko aurkezpena: % 20

- Testu-iruzkina: % 20

- Ikerlana: % 50



Azken ebaluazioa:

Proba idatzia azken notaren % 100 izango da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

CONNELL, R.W. (2022 [1995]): "Maskulinitatearen antolakuntza soziala", Maskulinitateak. Donostia: Elkar. 131-160.
DEL VALLE, Teresa (2023 [2008]): "Boterearen kultura, emakumeengandik eta emakumeengana", Pio Pérez Aldasoro (ed.), Teresa del Valle, bidegile eta gidari. Leioa: UPV/EHU. 179-211.
DÍEZ MINTEGUI, Carmen; BULLEN, Margaret (2012): “Fiestas, tradiciones e igualdad”, Kobie. Serie Antropología Cultural, 16: 13-34.
MAQUIEIRA D’ANGELO, Virginia (2010): “Sistema de Género: Innovación del conocimiento para el progreso en igualdad”, Revista internacional de los estudios vascos, 7: 151-175.
RUBIN, Gayle (1989 [1984]): “Reflexionando sobre el sexo: notas para una teoría radical de la sexualidad”, Carole Vance (arg.), Placer y peligro: explorando la sexualidad femenina. Madril: Revolución. 113-190.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

HÉRNANDEZ CORROCHANO, Elena (2012): Teorías feministas y antropología. Claves analíticas. Madril: Ramón Areces.

MARTÍN CASARES, Aurelia (2006): Antropología del género. Culturas, mitos y estereotipos sexuales. Madril: Cátedra.

MÉNDEZ, Lourdes (2008): Antropología feminista. Madril: Síntesis.

MONCÓ, Beatriz (2011): Antropología del género. Madril: Síntesis.

MOORE, Henrietta L. (1991): Antropología y feminismo. Madril: Cátedra.

THURÉN, Britt-Marie (1993): El poder generizado. El desarrollo de la antropología feminista. Madril: Comunidad de Madrid.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ESTEBAN, Mari Luz (2019): “Antropología feminista. Diálogos y tensiones con la antropología y el feminismo”, Rosa Cobo (arg.), La imaginación feminista. Debates y transformaciones disciplinares. Madril: Los Libros de la Catarata. 79-113.
ESTEBAN, Mari Luz; GUILLÓ ARAKISTAIN, Miren (2023): La antropología feminista como desafío. Bartzelona: Bellaterra Edicions.
HARRIS, Olivia; YOUNG, Kate (konpk.) (1979): Antropología y feminismo. Bartzelona: Anagrama.
THURÉN, Britt-Marie (1992): “Del sexo al género. Un desarrollo teórico 1970-1990”, Antropología, 2: 31-55.

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala