XSLaren edukia

Antropologia Ekonomikoa26330

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Gizarte Antropologiako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26330

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4263
Gelako p.1827

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Zientzia ekonomikoaren korronte nagusiek gainontzeko gizarte prozesuetatik bereizita dagoen eta hautaketa arrazionalaren eta erabilgarritasunaren edo irabaziaren maximizazioaren bidez definitzen den esfera autonomo gisa aurkeztu eta ikertu dute ekonomia. Hala ere -beraien konfigurazio nahiz kokapen geografikoak direla medio- oso anitzak diren gizarteen etnografia ikerketek jarduera ekonomikoak politika eta erlijio erakundeekin, ahaidetasun erakundeekin, kultur ikuskerekin, arau eta balio sozialekin baita sistema patrialkalari, kolonialismoari edo merkatu ekonomia kapitalistari berezkoak zaizkien ezberdintasunekin estuki lotuta daudela erakutsi dute. Ikuspuntu kritiko honen baitan sortzen eta garatzen da Antropologia Ekonomikoa, bizitzaren erreprodukzioari eta gizarte ongizateari zuzenduta dauden harreman eta ekintza multzoa ikertzen duen azpidisziplina. Irakasgai honek Antropologia Ekonomikoaren kontzeptu, eztabaida eta ekarpen teoriko nagusiei egindako hurbilketa bat eskaintzen du, ikuspuntu marxistekin nahiz beste perspektiba kritikoekin elkarrizketan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

-Antropologia Ekonomikoko kontzeptu, gai, testu eta autore nagusienak identifikatzea, ulertzea eta azaltzea –ahoz eta idatziz, modu argi eta ordenatuan-.



-Errealitate ekonomiko anitzak –espazio eta denbora testuinguru ezberdinetan kokatuak- aztertzeko gaitasun kritiko eta analitikoak garatzea, horretarako ikastaroan emango zaizkien tresna teorikoak erabiliz.



-Kapitalismoak sortutako gizarte-eraldaketei buruz hausnartzea eta egungo sistemaren inguruko proposamen alternatiboak eta eztabaidak ezagutzea, beti ere errealitate ekonomiko garaikideen ulermen konplexu bat erakutsiz.



-Etnografiak bai errealitate ekonomikoa bai errealitate honek gainontzeko prozesu sozial eta kultural zabalagoekin duen lotura ulertzeko eskaintzen dituen aukeretan sakontzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Sarrera: Antropologia Ekonomikoaren objektua eta esparrua.

2. Ekonomiaren kontzeptua eta zientzia ekonomikoaren garapen historikoa.

3. Antropologia Ekonomikoaren orientazio teorikoak.

4. Ekoizpen moduak: ekonomia morala eta nekazalgoa.

5. Kapitalismoa eta erreprodukzio soziala: enplegua eta lanaren banaketa.

6. Banaketa eta merkatuak: integrazio ekonomikorako formak.

7. Kontsumoaren antropologia eta “kontsumo ondorengoa”.

8. Garapenaren antropologia eta garapen-ostea.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiak azalpen teoriko magistralak eta derrigorrezko irakurketa testuei eta/edo ikus-entzunezko materialei buruzko ariketa eta lan praktikoak uztartzen ditu.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO SISTEMA JARRAIA (saioen % 80ra joatea eskatzen du)

-Asistentzia eta parte-hartzea aktiboa + klaseko dinamikak eta ariketak → % 25

-Garatu beharreko proba idatziak eta/edo banakako idatzizko lanak → % 75



AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA

-Garatu beharreko idatzizko froga → % 100



Ebaluazio jarraiari eta deialdiari uko egiteari dagokionez ikusi Araudia.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Garatu beharreko idatzizko froga → % 100

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Antropologia ekonomikoaren eskuliburua:
MOLINA, José Luis eta VALENZUELA, Hugo (2007). Invitación a la Antropología Económica. Bellaterra.

POLANYI, Karl (2009 [1944]). La gran transformación. Fondo Cultura Económica.
MAUSS, Marcel (2009 [1924]). Ensayo sobre el don. Forma y función del intercambio en las sociedades arcaicas. Katz Editores.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Antropologia ekonomikoaren eskuliburuak eta testu-bildumak:

CARRIER, G. James (2020). A Handbook of Economic Anthropology, Edward Elgar.

COMAS, Dolors (1998). Antropología económica. Ariel.

GODELIER, Maurice (ed.) (1976 [1974]). Antropología y Economía. Anagrama.

HANN, Chris eta Keith Hart (2011). Economic Anthropology. Polity Press.

HERSKOVITS, Melville J. (1974 [1952]). Antropología económica: estudio de economía comparada. FCE.

LLOBERA, Josep R. (ed.) (1981). Antropología económica. Estudios etnográficos. Anagrama.

MARTÍNEZ, Ubaldo (1990). Antropología económica. Conceptos, teorías, debates. Icaria.

MORENO, Paz (2011). El bosque de las Gracias y sus pasatiempos. Raíces de la antropología económica. Trotta.

MORENO, Paz (ed.) (2004). Entre las Gracias y el molino satánico: Lecturas de antropología económica. UNED.

NAROTZKY, Susana (2004). Antropología económica. Nuevas tendencias. Melusina.

WILK, Richard R. (1996). Economies and cultures: foundations of economic anthropology. Westview Press.

Gehiago sakontzeko bibliografia

APPADURAI, A (ed) 1991. La vida social de las cosas. Grijalbo
BOURDIEU, P 1988. La distinción. Criterios y bases sociales del gusto. Taurus
CALAVIA, Ó 2020. Basura. Ensayo sobre la civilización del desecho. Pepitas de Calabaza
COMAS, D 1995. Trabajo, género y cultura. Icaria
ESCOBAR, A 2012. Más allá del desarrollo: postdesarrollo y transiciones hacia el pluriverso, Revista de Antropología Social, nº 21: 23-62
FEDERICI, S 2012. Revolución en punto cero. Traficantes de Sueños
FRASER, N 2023. Capitalismo caníbal. Siglo XXI
GRAEBER, D 2021. En Deuda. Una historia alternativa de la economía. Ariel
GRAEBER, D 2018. Trabajos de mierda. Ariel
HARVEY, D 2007. Breve historia del neoliberalismo. Akal
HERRERO, Y 2013. Miradas ecofeministas para transitar a un mundo justo y sostenible, Revista de Economía crítica, nº 16: 278-307
MARX, K 2022. El Capital. Crítica de la economía política. Akal
MEILLASSOUX, C 1989. Mujeres, graneros y capitales. Siglo XXI
MINTZ, S 1996. Dulzura y poder: el lugar del azúcar en la historia moderna. Siglo XXI.
NAREDO, J.M 2006. Raíces económicas del deterioro ecológico y social. Siglo XXI
PÉREZ, A 2014. Subversión feminista de la economía. Traficantes de sueños
POLANYI, K 2009. El sustento del hombre. Capitán Swing
RAPPAPORT, R 1987. Cerdos para los antepasados. Siglo XXI
RIST, G 2002. El desarrollo: historia de una creencia occidental. La Catarata
SAHLINS, M 1987. Economía de la Edad de Piedra. Akal
SCOTT, J.C. 1976. The Moral Economy of the Peasant. Yale University Press
STEWARD, J.H. 2014. Teorías del cambio cultural. Universidad Iberoamericana, CIESAS, UAM
STRATHERN, M 1988. The Gender of the Gift. University of California Press
THOMPSON, E.P 2019. Costumbres en común. Estudios sobre la cultura popular. Capitán Swing
VIOLA, A (comp) 2000. Antropología del desarrollo. Paidós
WEBER, M 2002. Economía y Sociedad. FCE
WHITE, L 1982. La ciencia de la cultura. Paidós
WOLF, E 1987. Europa y la gente sin historia. FCE

TaldeakToggle Navigation

01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala