Irakasleak
IÑIGO GONZALEZ DE ARRIETA MARTINEZ
- Ezagutza arloa
- Materia Kondentsatuaren Fisika
- Saila
- Fisika
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- inigo.gonzalezdearrieta@ehu.eus
Fisikan doktorea (UPV/EHU, 2020). Tesiaren ostean, ikertzaile postdoktorala izan nintzen UPV/EHUn eta CNRS Orleans-en, UPV/EHUko irakasle laguntzaile bihurtu aurretik (2023ko irailean). Fisika Modernoa, Fisika Kuantikoa eta Teknika Esperimentalak III irakasgaietan ematen dut klase, Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko graduetan.
Nire ikerketa-lerro nagusiak erradiazio bidezko bero-transferentzia eta materialen propietate optikoak dira. 20 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditut gai horiei buruz, eta ekarpen ugari egin ditut nazioarteko kongresuetan.
Zientzia-dibulgazioan ere ibili naiz, Elhuyar aldizkarian artikuluak argitaratzen, zientzia-azoketan parte hartzen edo institutuetan hitzaldiak ematen.