XSLaren edukia

Grezierazko Testuak I25631

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Filologiako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
25631

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala6090
Gelako p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Greziearazko Testuak I Filologia Graduko (Filologia Klasikoa) testuen itzulpen eta iruzkinei (linguistiko, metriko eta literarioari) eskainitako lehen ikasgaia da. Ikasturte osoan zehar ematen da: lehen lauhilekoan tragediako testuak itzuli eta komentatzen dira; bigarrenean, komediakoak. Irakasgai honek esan nahi du grekoaren ezagutza-maila nahikoa dela, bertso-testuen itzulpenera hurbiltzeko, hizkuntza grekoaren lau maila gainditu ondoren; maila horietan grekoaren morfologiaren eta sintaxiaren ezagutza sendotu da, prosa atikoari bereziki aplikatuta.



Irakasgaia tragediako eta komediako testuen hizkuntza itzultzera eta ulertzera bideratuta dago, baita testu horiei izaera literarioa ematen dieten beste elementu batzuena ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

CM: Moduluaren konpetentziak (Filologia grekoa: 12):



Espezifikoa: CM01: Hainbat garaitako testu grekoak ulertzeko eta testuinguru historiko eta kulturalean kokatzeko gaitasuna.



Espezifikoa: CM03: Ezagutza teorikoak itzulpengintzan eta analisi linguitiko eta literarioan aplikatzeko gaitasuna.



Titulazioaren gaitasunak:



Espezifikoa: G001: Hizkuntza baten menderatze instrumentala eta hizkuntza baten testuak, eta harekin lotutako kontu desberdinak, egiteko edo ulertzeko gaitasuna.



Zeharkakoa: G008: Filologiari buruzko ezagutza espezifikoak beste arlo eta diziplina batzuekin lotzea.



Gaitasunak/Ikaskuntzaren emaitzak (CM01, CM03, G001, G008):



- Ikasleak zuzen itzultzen ditu K.a. V. mendeko tragedia eta komedia grekoen testu adierazgarriak.



- Testu horiek dagokien generoaren, testuinguru kulturalaren eta egilearen barruan kokatzen ditu.



- Testu horien ezaugarriak identifikatzen eta interpretatzen ditu, hizkuntzaren, metrikaren eta literaturaren ikuspuntutik.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Eduki teorikoak:



TRAGEDIA:



1. Generoaren ezaugarri orokorrak eta bilakaera K.a. V. mendean zehar.



2. Euripidesen tragediaren ezaugarriak eta Eskilo eta Sofoklesen testuekiko ezberdintasunak.



3. K. a. IV. mendeko drama satirikoari eta tragediari buruzko kontsiderazioak.



KOMEDIA:



1. Generoaren ezaugarriak eta bilakaera K.a. V. eta IV. mendeetan zehar.



2. Aristofanesen komediaren ezaugarriak: egitura, hizkuntza, pertsonaiak eta gaiak.



3. Menandroren komediaren ezaugarriak: tipoen komedia.



Eduki praktikoak:



TRAGEDIA:



- Euripidesen Alcestis-en pasarte sorta baten itzulpena eta iruzkina, eta Eskiloren Erregutzaileak eta Sofoklesen Antigona-rena, egitura metrikoak aztertzen.



KOMEDIA:



- Aristofanesen Igelak eta Emakume biltzarkideak-en pasarte sorta baten itzulpena eta iruzkina.

MetodologiaToggle Navigation

IKASGELAKO LANA:



Irakasgaiaren lehen saioetan, lauhileko bakoitzean, irakasleak genero bakoitzaren eta horiek ordezkatzen dituzten egileen ezaugarri bereziak azalduko ditu, haien arteko erlazioa nabarmenduz. Baina saio gehienak praktikoak izango dira, eta funtsezko bi zeregin izango dituzte: aukeratutako obren testuen itzulpena berrikustea, ikasleak ikasgelatik kanpo banaka prestatu beharko ditu testuenak hain zuzen. Eta horietako batzuen literatura-iruzkina egitea. Zeregin hori ikasgelan egingo da, taldean, irakaslearen orientazioarekin, eta kasu bakoitzean frogatuko da hasierako saioetan emandako azalpen eta kontzeptu teorikoen baliozkotasun eta bereganatzea.



IKASGELATIK KANPOKO LANA:



Ikasleak irakaslerik gabe egin behar duen lana da.



Lana honako zeregin hauetan dartza: egile bakoitzaren testuen itzulpena eta azterketa linguistiko eta metrikoa. Gainera, etengabeko ebaluazioa osatzen duten beste zeregin batzuk egitea eta, jakina, norberaren ikasketa.



TUTORETZAK



Ikasleek irakasgaiari buruz izan ditzaketen zalantzak banaka argitzeko eta haien ikaskuntza hobetzeko jarduerak proposatzeko aukera ematen dute. Ez dira nahitaezkoak, baina baliagarriak izan daitezke.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgai honen ebaluazioa MISTOA izango da, eta atal bakoitzerako (tragedia eta komedia) honako hauek izango ditu oinarri:



1. Azken ebaluazioa: Ikasleak azterketa baten bidez ebaluatuko dira. Azterketa hori, lauhilekoan aztertutako egile bakoitzaren testu baten itzulpen eta iruzkin linguistiko eta literarioan datza. Azken kalifikazioa proba bakar horretan lortutakoa izango da.



Tragediaren nahiz komediaren azken kalifikazioa zati bakoitzean lortutako kalifikazioen batez bestekotik lortuko da. Hala ere, irakasgaia gainditzeko, gutxienez 5 nota lortu behar da zati bakoitzean.



2. Ebaluazio jarraitua (etengabeko ebaluazioa): Ebaluazioa MISTOA izango da, eta lauhilekoan zehar egingo diren entregagaiak edo tarteko probak barne hartuko ditu. Azken azterketa bat ere egongo da.



1. Entregatzeko lanak eta jarduerak eta/edo tarteko proba: % 40



2. Azken azterketa: % 60



Tragedia-zatiaren zein komedia-zatiaren azken kalifikazioa bi ataletan (lanak/tarteko proba eta azterketa) lortutako kalifikazioen batez bestekotik lortuko da. Irakasgaiaren azken kalifikazioa bi zatitan (tragedia eta komedia) lortutako notaren batez bestekoa izango da. Hala ere, irakasgaia gainditzeko, gutxienez 5 nota lortu behar da irakasgaiaren zati bakoitzean (tragedia eta komedia) eta atal bakoitza osatzen duten ataletan (lanak/tarteko proba eta azterketa).



Ikasturtean egindako jarduerak gainditzen badira, baina azken azterketan huts egiten bada, gainditutako zatiaren nota gordeko da ezohiko deialdia egin arte. Nota hori ez da hurrengo ikasturteetarako gordeko.





EBALUAZIO-IRIZPIDEAK



Oro har, aurretik adierazitako ikaskuntzaren emaitzak ebaluatuko dira: zein lortu diren eta zer ulermen- eta aplikazio-mailarekin.



Kurtsoaren zehar egingo diren ariketa eta zereginek ikaskuntza progresiboa egokia den baloratzeko balio izango dute. Eta, beharrezkoa bada, ikasleen ikaskuntza hobetzeko jarduera osagarriak proposatuko dira.



Ebaluazio-eredu bakoitzeko atal guztietan baloratuko da hizkuntzaren erabilera zuzena.



ARAUDIA, EBALUAZIO JARRAITUARI ETA/EDO MISTOARI UKO EGINEZ GERO



UPV/EHUko Araudiak azken proba bakar baten bidez egiten du ebaluazioa, hau da, irakasgaiaren notaren % 100. Ikasle guztiek dute modu horretan ebaluatzeko eskubidea, baina, horretarako, ebaluazio jarraituari uko egin behar diote. Graduko titulazio ofizialetan ikasleak ebaluatzeko araudiak honela dio (II, 8. art.): «Edonola ere, ikasleek azken ebaluazio-sistemaren bidez ebaluatzeko eskubidea izango dute, etengabeko ebaluazio-sisteman parte hartu duten edo ez kontuan hartu gabe. Horretarako, ikasleek ebaluazio jarraituari uko egiteko idazkia aurkeztu beharko diete irakasgaiaren ardura duten irakasleei. Horretarako, 9 asteko epea izango dute lauhileko irakasgaietarako, eta 18 astekoa urteko irakasgaietarako, lauhileko edo ikasturtearen hasieratik aurrera, hurrenez hurren, ikastetxearen egutegi akademikoaren arabera. Irakasgaiaren irakaskuntza-gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da» (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2017/03/1701311a.shtml).



ARAUDIA, OHIKO DEIALDIARI UKO EGINEZ GERO



Graduko titulazioetan Ikasleak Ebaluatzeko Araudiaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera:



«1.- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.



2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



3.- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.»



https://www.ehu.eus/eu/web/graduak/araudia/ikasleen-ebaluazioa-graduko-titulazio-ofizialetan

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohizko deialdian, irakasgaiaren ebaluazioa amaierako proba bakarra izango da, eta notaren % 100 izango da.



Etengabeko ebaluazioan emaitza positiboak lortu dituzten ikasleen kasuan, emaitza horiek mantendu egingo dira, baita dagokion kalifikazio-ehunekoa ere: ebaluazio jarraitua % 40; eta azken proba idatziaren % 60.



Horri buruzko araudia hemen kontsulta daiteke: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2017/03/1701311a.shtml (Kap. II, 9. artikulua).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Itzultzeko aukeratutako lanen testuak: Altzestis, Antigona, Erregutzaileak, Igelak, Emakume biltzarkideak.

- Hiztegi luze samarra (Bailly, Liddell-Scott-Jones).

- Irakasleak ikasgelan azaldutako eta ikasleek ikasgela barruko eta kanpoko zereginetan landutako eduki teorikoak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

TRAGEDIA:



- LESKY, E., La tragedia griega, Madrid 1966.



- LORAUX, N., La voz enlutada. Ensayo sobre la tragedia griega, Madrid 2020



- MORETTI, J.-Ch., Théâtre et société dans la Grèce antique: Une archéologie des pratiques théâtrales, Paris 2001



- ROMILLY, J., La modernité d' Euripide, Paris 1986.



COMEDIA:



- RODRÍGUEZ ALFAGEME, I., Aristófanes: escena y comedia, Madrid, 2008.



- GIL, L., Aristófanes, Madrid 1996.



- MACUA, M.E., Técnicas de caracterización en Menandro, Vitoria-Gasteiz 2008.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- ÁVILA, R., Las pasiones trágicas. Tragedia y filosofía de la vida, Madrid 2018.

-BRIOSO SÁNCHEZ, M., VILLARRUBIA MEDINA, A. (eds.), Aspectos del teatro griego antiguo, Sevilla 2005.

- DOBROV, G. W., Brill’s Companion to the Study of Greek Comedy, Leiden 2010.

- EASTERLING, P.E., The Cambridge companion to Greek tragedy, Cambridge University Press, 1997 (sarbide elektronikoa EHUko liburutegian)

- FONTAINE, M., SCARUFO, A.C., The Oxford Handbook of Greek and Roman Comedy, Oxford 2014.

- GIL FERNÁNDEZ, L., De Aristófanes a Menandro, Madrid 2010.

- NUSSBAUM, M., La fragilidad del bien. Fortuna y ética en la tragedia y la filosofía griegas, Madrid 1995.

- REVERMANN, M., The Cambridge Companion to Greek Comedy, Cambridge 2014.

- SELLS, D., Parody, Politics and the Populace in Greek Old Comedy, London 2019.

- SOMMERSTEIN, A. H., Talking about Laughter and other Studies in Greek Comedy, Oxford 2009.

Aldizkariak

http://clasicas.usal.es/portal_recursos/

(Ikus Salamancako Unibertsitateko Filologia Klasikoa eta Indoeuroparra-ren —hainbat sailetan— webgune honek eskaintzen dituen estekak).

Web helbideak

http://clasicas.usal.es/portal_recursos/

(Ikus Salamancako Unibertsitateko Filologia Klasikoa eta Indoeuroparra-ren —hainbat sailetan— webgune honek eskaintzen dituen estekak).

TaldeakToggle Navigation

16 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala