XSLaren edukia

Irakasleak

ALMUDENA MALLO DORADO

Ezagutza arloa
Aleman Filologia
Saila
Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
almudena.mallo@ehu.eus

Lizentziaduna (1998) – Aparteko Saria – eta Doktorea (2008) Aleman Filologian (Europako Doktoregoa) Santiago de Compostelako Unibertsitatean.

Irakaslea da UPV/EHUn 2002tik aurrera, eta Aleman Hizkuntza eta Hizkuntzalaritza irakasgaiak ematen ditu Aleman Filologiako Graduan eta Letren Fakultateko hizkuntzen gainerako titulazioetan. Irakasle bisitaria izan da Europako zenbait unibertsitatetan, hala nola Universität Konstanz (Alemania), Humboldt-Universität zu Berlin (Alemania) eta Aristotle University of Thessaloniki (Grezia) unibertsitateetan.

Irakaskuntza prestakuntza eta berrikuntzako ikastaro ugari egin ditu; horrelakoetan, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, e-learninga, irakaskuntza taldeak eta gaitasunen araberako ebaluazioa landu ditu beste gai batzuen artean.

Letren Fakultateko Mugikortasun Programen dekanordea (2011-2014), Letren Fakultateko Kalitate Batzordeko kidea (2011-2015) eta Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa Saileko Aleman Filologia Arloko koordinatzailea (2009-2011) izan da.

Haren ikerketa ildo nagusia Alemana-Espainiera/Espainiera-Alemana Hizkuntzalaritza Kontrastiboa da, hala ikuspegi teorikotik nola aplikatuta bereziki atzerriko hizkuntzen irakaskuntzara eta Itzulpengintzara. Hori dela eta, parte hartu duen ikerketa proiektuak eta haren argitalpenak gai horri buruzkoak dira, hala nola eraikuntza espazialei, lokailuei eta sasiadiskideei buruzko azterlan kontrastiboak, esate baterako.