Irakasleak
IVAN IGARTUA UGARTE
- Ezagutza arloa
- Eslaviar Filologia
- Saila
- Ikasketa Klasikoak
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Posta elektronikoa
- ivan.igartua@ehu.eus
Hizkuntzen tipologian eta bilakaeran interesa duen hizkuntzalari bat naiz. Eslaviar hizkuntzen morfologian eta euskararen historian espezializatuta nago, baina aldi berean gai tipologiko orokorrak ikertzen ditut. Zuzendu ditudan azken ikerketa-proiektuak animazitateari eta zeharkakotasun gramatikalari buruzkoak dira. Bi monografia argitaratu ditut eslaviar hizkuntzalaritza diakronikoari buruz, 'Origen y evolución de la flexión nominal eslava' (2005) eta 'Gramática histórica de la lengua rusa' (2007). Berriki, hizkuntzen tipologiarako sarrera orokor bat eman dut argitara ('Fundamentos de tipología lingüística, 2023). 'Euskararen historia laburra' (2012) eta 'Euskara - The Basque language' (2021) lanen koautorea naiz, eta 'Euskararen historia' (2018) eta 'Perspectives on language structure and language change' (2019) lanen koeditoreetako bat izan naiz. Tipologia eta hizkuntzalaritza historikoari buruzko artikuluak 'Language', 'Linguistics', 'Studies in Language', 'Diachronica', 'Open Linguistics', 'Journal of Indo-European Studies' eta 'Russian Linguistics' aldizkarietan agertu dira, besteak beste. 2020. urtearen amaieran Basque Research Group in Linguistic Typology ikertaldearen sorrera sustatu dut. Dozena bat ikertzailek parte hartzen dute bertan, eta harreman bikaina dugu tipologiako nazioarteko ikerketa-taldeekin, hala nola Surrey Morphology Group-ekin (SMG). Azken horrekin lankidetzan aritu gara duela gutxi, kotutoretzan egindako doktorego-tesi bat burutzeko.