Irakasleak
MIREN ELIXABETE ARRESE ARRATIBEL
- Ezagutza arloa
- Mikrobiologia
- Saila
- Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia
- Ikastegia
- Farmazia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- eli.arrese@ehu.eus
Biologia lizentziaduna (1991) eta doktorea (2000) UPV/EHUn, Unibertsitate horretako Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saileko irakasle 1996tik. Unibertsitateko kudeaketan Arabako Campuseko idazkaria 2013az geroztik.
Urte beteko Doktore aurreko egonaldia University College Dublin (UCD), Irlandan. Bi urtez Basurtoko Ospitalean Bioteknologia Molekularreko teknikak garatzen.
Ikerketa lerroan, GIB, HBV, giza papilomabirusa eta herpesbirus arloan jardun du. 16 ikerketa proiektuetan aritu da, egilekide argitalpen ugaritan: 15 artikulu zientifiko, 4 liburu kapitulu, 80 ekarpen inguru egin ditu estatuko eta nazioarteko biltzarretan eta 6 dibulgazio artikulu.
Gaur egun Farmazia Fakultateko, Farmazia Graduko Immunologia Irakasgaia emateaz gain, Mikrobiologia eta Osasuna Master ofizialean eta Enologia Berritzailea Unibertsitate masterreko irakaskuntzan parte hartzen du.