Irakasleak
JOSE MARIA EZPELETA ARENAZA
- Ezagutza arloa
- Fisika Aplikatua
- Saila
- Fisika
- Ikastegia
- Farmazia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- jm.ezpeleta@ehu.eus
Zientzia Fisikoetan sari bereziarekin lizentziatua (1988) eta doktorea (1997) UPV/EHUn. Unibertsitate horretako irakaslea da 1990az geroztik, hasieran irakasle elkartu modura, eta 1999tik hona Fisika Aplikatuko irakasle titular gisa. Farmazia Fakultateko gidaritzapeko praktiken dekanordea (2009-2012) eta idazkari akademikoa (2012-2021) izan da. Arabako campuseko idazkari akademikoa da 2021etik aurrera. CNEAI erakundeak aitortutako hiru ikerkuntza-seiurteko ditu eta sei irakaskuntza-bosturteko.
Finantzaturiko 14 ikerkuntza-proiektutan parte hartu du eta nazioarteko aldizkarietan argitaraturiko 33 artikulutan, baita biltzarretako zenbait komunikaziotan ere. Espazialki modulaturiko egituren kristalografiaren alorrean lan egin du eta Farmazia Fakultateko Medikuntza Kimikako Sintesi Organikoko Taldearekin aritu izan da elkarlanean.
Bestalde, zenbait titulaziotako bost irakasgai berriren euskarazko irakaskuntza abiarazi izan du. Halaber, unibertsitate mailako lau ikasliburu eta dibulgazio zientifikoko bi liburu euskarara moldatu ditu beste lankide batzuekin batera.