XSLaren edukia

Irakasleak

ANE ILIA VILLATE BEITIA

Ezagutza arloa
Farmakologia
Saila
Farmakologia
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
aneilia.villate@ehu.eus

Giza Biologia gradua (2013) eta Industria Farmazeutikoa eta Bioteknologikoa masterra (2014) burutu zituen Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. Ondoren, nazioarteko doktoretza titulua (2018) lortu zuen gene-terapiaren arloan UPV/EHU-ko Farmazia Fakultateko NanoBioCel ikerketa taldean, eta 5 hilabeteko ikerketa egonaldia egin zuen AEB-tan, hain zuzen ere, University of California, Los Angeles-eko (UCLA) Ingenieritza Kimikoa eta Biomolekularra sailean.

2018. urteaz geroztik, irakasle lanetan aritu da UPV/EHU-ko Farmazia zein Medikuntza eta Erizaintza Fakultateetan, non Farmakologia Mediko Aplikatua, Ikerketa Proiektua, Kimika Organiko Aurreratua, Kimika II eta Toxikologia ikasgaiak irakatsi dituen.

Horrez gain, NanoBioCel ikerketa taldeako eta CiberBBN-ko kidea da. Bere egungo ikerketa lerro nagusia gene-terapia ez-biralean oinarritzen da. Besteak beste, lipidoz, polimeroz edota beste nanomaterial batzuetan oinarritutako bektoreen garapenean eta ebaluazioan aritzen da, material genetiko terapeutiko ezberdinak hitu-zeluletara modu espezifikoan garraiatzeko.