XSLaren edukia

Irakasleak

JAIONE LACALLE PRIETO

Ezagutza arloa
Erizaintza
Saila
Erizaintza II
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
jaione.lacalle@ehu.eus

Jaione Lacalle, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko – Donostiako Atalean- Erizaintza Graduko Irakasle Agregatua da, Biologian lizentziaduna (1995) eta Biokimikan lizentziatua (2005). Lizentziatura-gradua du (tesina modalitatea, 1995) eta Biologian doktorea da (bikain Cum Laude, 2004). Irakaskuntzarako Egokitze Ikastaroa (1996/97) eta Biologia Zelularra eta Garapenarenako Ikasketa Aurreratuen Diplomaren ziurtagiriak lortu zituen (1996/98).

UPV/EHUko Biologian, Medikuntzan eta Erizaintzako Graduan irakaslea izan da. Irakaslea da UPV/EHU-UNAko Ingeniaritza Biomedikoa Unibertsitate Arteko Masterrean eta UPV/EHUko Ikerketa Biomedikoaren Mastereran Bikaintasun Diploma du Irakasleen jarduera ebaluatzeko Docentiaz programan.

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Donostiako Ataleko Titulazioa eta Akademia Antolakuntzan dekanordea da (2018ko azarotik gaur egunera arte). Donostiako Erizaintzako Graduko koordinatzailea (2012-2019) eta hainbat irakasgairen arduraduna.

Hainbat egonaldi egin ditu eta 15 ikerketa-proiektutan parte hartu du. 12 artikulu zientifikoren eta 9 liburu-kapituluren egilekide da, estatuko eta nazioarteko 58 kongresutan parte hartu du. Ikerketa lerro hauek landu ditu nagusiki: teratokartzinomaren ikerketa, zelulen transdesberdintzapena, osasun-bitartekaritza eta Goi Mailako Hezkuntzaren berrikuntza.