XSLaren edukia

Practicum II26464

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Gipuzkoako Atala
Titulazioa
Erizaintzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
8
Kodea
26464
Murrizketak
"Practicum II" irakasgaian matrikula egiteko,Practicum I gaindituta izan behar da.

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Kanpoko praktika akademikoak hezkuntza jardun bat da, ikasleek egina eta unibertsitateak gainbegiratua, hezkuntza akademikoan jaso eta berenganatutako jakintzak aplikatzeko eta osatzeko aukera eskaintzen diena ikasleei eta erizain profesiorako prestaketan baliatuko dituzten gaitasunak bereganatzen lagunduko diena, hartara lan merkatura arinago iritsi eta zein bere ekimenerako gaitasuna sustatuz.

Onartua izateko baldintzak:

Irakasgai hau egiteko nahitaezkoa da bigarren mailako Practicum I irakasgaia gaindituta izatea.







Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Profesioan jardun aurreko praktiketan txandakako formazio kliniko independentea eskuratzen da osasun gune, ospitale eta bestelako sorospen guneetan, eta gaitasunen azken ebaluazioa izaten dute; praktika horien bidez, lanbidearen balioak, sorospenerako komunikazio gaitasunak, arrazonamendu klinikoa, gestio klinikoa eta epai kritikoa eskuratzeko aukera dauka ikasleak, praktikak erizaintzako ezagutza, trebetasunak eta jarrerak bertatik bertara ezagutzeko bidea emango baitio; guztia tituluko helburu orokorrekin, gaitasunekin eta gaiekin bat etorrita.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Kanpoko praktika hauetan hainbat eragilek hartzen dute parte. Lehenengo eta behin, ikasleak, ikaslea bera baita ezagutza eskuratzearen erantzule, eta parte hartze aktiboa izan behar baitu gaitasunen garapenean eta etengabeko prestakuntzaren prozesuan.

UPV/EHUn ikasleen kanpoko praktikei buruz indarrean dagoen araudiari jarraituz, hauek dira praktika horietako beste eragile batzuk:

Instruktorea (zentroko tutorea)

Praktiketako guneko erizain bat da, unibertsitatearekin bat etorrita prestakuntza jarduerak antolatzeaz ardurako dena.



Unibertsitateko tutorea (irakasle-tutorea)

Kanpoko praktika akademikoak egiten ari den ikaslearen jarraipena egiten du eta ari laguntza ematen dio.

Irakasgai honetako metodologiak oinarri ditu metodo zientifikoa arazoak konpontzeko eta hausnarketa, horien bidez ikasleak, apurka-apurka, esku hartzeko eskemak eta estrategiak gara ditzan eta etorkizunean, erizaintzan jarduten duenean, bere jardunak gogoeta izan dezan oinarri.

Praktiketan ikasleek banan banako arreta izaten dute. Begiraleak eta tutoreak, ikaslearekin batera, helburuak zehazten dituzten kontuan hartuta zehaztutako gaitasunak.

Irakasgai hau erabat presentziala da bat etorrita 1837/2008 Errege Dekretuarekin, horren arabera, Erizaintzako Graduko ikasleek 2.300 ordu bete behar baitituzte praktika asistentzialetan.

Practicuma egin bitartean, gutxien dela hiru tutoretza egiten dira:

1. tutoretza: praktikak hasten direnean. Ikasketa prozesua zehazten da.

2. tutoretza: practicumaren erdi aldera egiten da. Ikasleak izandako bilakaera aztertzen da, bai eta lortutako gaitasunak ere, eta horren arabera berbideratu egiten dira praktikak.

3. tutoretza: Praktikak amaitzerakoan, prozesua ebaluatzen da, hau da: ikasleak emaitzak eta hasieran zehaztutako gaitasunak zein heinean eskuratu dituen.

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza-metodologia.-

- Irakasle-tutoreak eta erizain begiraleak ikaslea orientatzen dute ikasturtean zehar. Horrez gainera, praktiketako ikastetxean, erizaintzako taldeak bere gain hartzen du erizaintzako funtzioak in situ irakasteko eginkizuna.

- Ikasleak bere gain hartu beharko du bere ikaskuntzaren ardura, eta aurrez aipatutako Practicumaren Tutoretza Prozesuan ezarritako autoebaluazioak egin beharko ditu.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Praktika zikloan zehar ikasketa emaitzen garapena (%): 80

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleen ebaluazioa.-

Ebaluazioa ikastegiko Praktika Batzordeak ezarritako ebaluazio-tresnei eta tutoretza-prozesuari jarraituz egingo da.

Ebaluazio- eta kalifikazio-sistema honako hau izango da:

1.Nahitaezko ikaskuntza-emaitza orokorrak: practicuma kalifikatzeko, ezinbestekoa da praktiken amaieran emaitza guztiak frogatzea. Gehienez ere, puntu bat lortu ahal izango da.

2.Gainerako ikaskuntza-emaitza orokorrengatik 3 puntu lortu ahal izango dira.

3.Ibilbidearen araberako arloko ikaskuntza espezifikoen emaitzengatik 4 puntu eskuratu ahal izango dira gehienez.

4.Gogoeta kritikorako praktikengatik, gehienez ere 2 puntu eskuratu ahal izango dira.



Azken xedapena.-

Practicumetan sortzen diren gertakariei buruzko erabakiak Praktika Batzordeak hartuko ditu.







Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasturtean ohiko deialdi bakarra egongo da.



UPV/EHUko Graduko Ikasketa Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiarekin bat etorrita, ikasturte bakoitzean ikasleak deialdi bakarra izango du irakasgai hau gainditzeko.



Praktiketako Batzordeak ahalmena dauka aparteko kasuetan eta behar bezala justifikatuta practicumeko aldia zabaltzeko, betiere, ikasturteko egutegiari jarraituz. Aparteko egoera horrek ez die eragingo jadanik eginda izanda gainditzeke dauden praktikei.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ebaluazio eta autoebaluazio erreflexiboko tresnak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Praktiketako araudia

Istripuetako protokoloa

Tutoretza prozesua

http://moodle.ehu.es/moodle/index.php: Moodle; ikasturtea: Practicum II

Web helbideak

Lotura interesgarriak.-
https://egela.ehu.es/ Ikastaroa: Practicum II
http://gestion.ehu.es/gaur
https://www.ehu.eus/eu/web/medikuntza-erizaintza-fakultatea/practicum-erizaintzako-gradua-donostia